ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/05

Movistar foroa

Gero eta gehiago kontsumitzaileok giza-sarea erabiltzen dugu gure kexak jakinarazteko. Enpresek dakite eta gero eta gehiago arreta jartzen diote beraien online erreputazioari.

Adibide bat, niri gertatu zaidana, Movistar izan da.  Iphone erosi nuen eta iraunkortasunaren epea amaitu ondoren, telefonoa askatu nahi nuen Euskaltelari pasatzeko. Hasi nintzen kalbario-bidea. Ezin dizuet esan zenbat egun eta zenbat dei Movistar 1004 zenbakira eta kasu barik. Haien Kalitate Departamentuari deitu nion eta berdina.  Twitterrean nire kexa idatzi nuen eta ezer ere ez (antza denez, Movistarrek ez du twitter irakurtzen :)

Baina, azkenean, Movistarren foroan sartu nintzen, nire kexa idatzi nuen; eta,  Movistarrek bi astetan konpondu ez zuena, foro honetan, ordu batetan, konponduta.

Nik askotan erabiltzen ditut giza-sareak nire kexak enpresen aurka adierazteko. Horrela beste bezero potentzialei ohartarazten diet eta kasu gehiengotan enpresek arazoa konpondu didate... eta ez badute konpontzen, beti geratzen gara "online hankotsa erremedioa" :)

No comments:

Post a Comment