ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/02/27

Fraktal irudiak egiteko softwarea


FRACTAL irudiak aintzinatik datoz, XIX mendean hasi ziren; baina, gaur egun, softwaren bidez, askoz errez eta arinago egin ditzakegu.

Galdetu didate ea nola egin ditudan nire webean agertzen diren fractal irudiak (ez dizkiet argazkiak deitzen batzutan %100 softwarea direlako) eta post honetan nik dakidana partekatuko dut.



    • ChaosPro (freeware edo doako programa) 







  • Orain arte nire irudiak bi motakoak izan dira (aukerak ea ea mugagabekoak dira):


    • %100 softwarea



    • Nik ateratutako argazkia eta softwarea (portzentaia desberdina argazkiaren arabera)



  • GOMENDIOA: Tutorial moduan, software bakoitzak dakartzan azalpenak irakurtzea
  • TRIKIMAILUA: aipatutako softwarea erabili ondoren, fraktal irudiak Photo Shopean esportatzen ditut, beste filtro baztuekin nahasteko eta inprimitzeko.  Nire webean dauden argazkiak A3 tamainuarekin inprimitu ditut eta oso ondo geratu dira. 


Edozein laguntzarako, hemen nauzue

2011/02/26

Txinera ikasteko online baliabideak

Txinera ikasten edo gustatzen zaigunontzat oso interesgarria da YellowBridge. Web honen hiztegia oso ona da (ingelesaz dago); eta, bertan dauden beste baliabideak ere oso interesgarriak  eta gehiengoak dohainik dira :)


Post hau ere aprobetxatzen dut atzo Bilboko FNACean erosi nuen liburua gomendatzeko. Izenburua "Hanzi para recordar" (gastelaniaz dago).  Liburuak hanzien bi bertsioak dauzka, txinera tradizionala (Taiwan, Hong kong eta Macaun erabiltzen dutena) eta txinera sinplifikatua (Txinan erabiltzen dutena). Liburuak karaktereak mnemotekniaren bidez gomutarazten ditu eta beraien esanahiaz arduratzen da -ez Pinyin ezta ahoskera ere-.


再見 (agur)


2011/02/23

Gasteizko Kale Kolorea

Irakurle batek pasatu dit bere bloga eta oso interesgarria iruditu zaidanez, hona ekartzen dut. Gasteizko Kale Kolore dauka izena (euskeraz eta gastelaniaz dago idatzita)

Blog honen bidez, graffiti eta muralismoari buruz ikas dezakegu eta  beraien kokapenak Gasteizen topa ditzakegu.

Oso ekimen ona Gasteizearen alde. Eskerrik asko Koldo :)

2011/02/22

Jarraitu "Libiaren iraultza Google mapan"


Oso interesgarria nola jendea dagoen Google mapak erabiltzen Libiaren egoera adierazteko.
Konkretuki, Twitterrean@arasmus erabiltzaileak Libiaren egoerari buruzko tweetak biltzen ditu eta Google map bat sortu du informazio gaurkotuta adierazteko.
Mapa honen ikonoetan klik egiten badugu, informazioa jasotzen dugu polizia, iraultzaile, hilketei buruz eta abar.
Ez da kasualitaterik interneta mozten denean iraultzan dauden herrietan...

2011/02/21

Euskal mitologia internetan

Lagun baten eskutik (eskerrik asko Begoña), http://www.amaroa.com/  ezagutu dut.  Web hau euskal mitologiari buruzkoa da.

Bideo bat ere badauka, Mariri buruz.  Youtubean beste bi bideo agertzen dira,  Basajaun  eta Lamiei buruz.

Irakurri eta kontuz lamia batekin topatzen bazarete :)

2011/02/20

Argazki Erakusketa Gasteizko Gazteok XXI tokian


Pasada zen otsailaren18tik aurrera, Gasteizko Gazteok XXI tokian aurkezten da Bultzain GKEari buruzko egin nuen argazki esposaketa.

Urte bat eman dut argazki esposaketak egiten; eta, niretzat, hau izan da baliogarriena gizarteko arazoei buruzkoa delako.

Zure gustokoa izango delakoan, han elkartuko gara :)

Facebook fan (jarraitzaile) orrialdearen diseinu berria

Facebookek bere fan orrialdearen diseinua aldatu egin du.  Diseinu berriaren bidez fan orrialdeak  pertsonal orrialdearen ezarpen batzuk gehitzen ditu. Disenu hau bakarra izango da martxoaren 10etik aurrera.


BERRIKUNTZAK ondokoak dira:


1. Adierazpenak jasotzea jarraitzaile batek gure orrialdean idazten  ala "like" (gustatu) botoian klik egiten duenean.

    • Argazki orrialdea daukagunontzat ezarpen hau oso erabilgarria da zeren eta lehen argazkiak banan banan aztertu behar genituen, zaleen iruzkinak erantzuteko (denbora pilo bat galtzen eta erantzuna berandu ematen).

2. Argazkiak goiko aldean agertzea.
    • Oraingo pertsonal orrialdean bezala.

3. Feedak jasotzea.
    • Gaurkotuta egoteko.

4.  Gustatzen zaizkigun beste orrialdeak gurean adieraztea; eta, beste orrialdeetan gure orrialdearen izenarekin idaztea.

    • Orrialdeetan bakarrik, lagunen horman idazteko ez du balio

 Nik atzo egin nuen nire argazki orrialdearen aldaketa eta oso pozik nago. 

    • KONTUZ: 1., 3., eta 4. ezarpenak erabiltzeko, Facebookean sartu ondoren, zure orrialdera joan behar duzu eta "zure orrialdea Facebook bezala erabiltzea" estekan klik egin behar duzu (erreza eta arin-arin aldatzen da Facebook erabiltzailea pertsonal eta fan orrialdeen artean). 

2011/02/03

Nola gordetu gure laster-markak internetan?

Web bat gustatzen zaigunean gure ordenagailuan gordetzen dugu gogokoen karpetan (gastelaniaz, "favorito"; frantsesaz "favoris"). 

Baina beti gure ordenagailuaren aurrean ez gaudenez,  oso praktikoa da web gogoko horiek internetan gordetzea.

Badaude web batzuk hau egiteko, besteak beste, nik delicious erabiltzen dut. Baina  gomendatzen dizuet ere Googlearen tresna.

Hona hemen prozedura zuen laster-markak (gastelaniaz, "marcador"; frantsesaz, "signet") gordetzeko:

1.- Joan http://www.google.es/ estekara.

2.- Klik egin “Hasi saioa” estekan (goiko partean, eskuinean)

3.- Sartu zure emaila eta pasahitza  (ez baduzu, sortu kontu bat)

4.- Zure kontuan sartu ondoren, ireki “Hobespenak” eta joan “Nire kontura” (pantaiaren goiko partean, eskuinean, zure emaila eta "Amaitu Saioa" tartean dago).

5.- Klik egin “Laster-markak” ikonoan (pantailaren erdian, nire produktuen atalean, eskuineko zutabearen laugarren ikonoa)

6.- Laster-markak gehitzeko, klik egin "add bookmark" (gehitu laster-marka) estekan -ezkerreko aldeko behean-  eta lehio bat irekitzen da nahi duzun url-a sartzeko. Aukera ematen dizu laster-markak taldekatzeko zerrendetan; eta zerrenda hauek publiko ala pribatuak izateko.
  • Gomendioa: jarri "gehitu zerrendari" (ingelesaz "add to list") botoia zure nabigazio-barran; eta, horrela, web batean zaudenean, zure ordenagailutik gehitu nahi baduzu, aipatutako 6 pausu beharrrean, klik batean gehitzen duzu.
    • Prozedura:  klik egin lehioaren behean agertzen den estekan: "tips and triks" -eskupeko eta trikimailuak- ("propinas y trucos", gastelaniaz, "pourboire et truc", frantsesaz); irekitzen den lehioan, klik egin beheko eskuinean botoian, urdina da eta "add to list"  izenarekin, eraman zure nabigazio-barrara eta han askatu.

2011/02/02

Zer da Twitter?

Ez da lehen aldiz Twitterrari buruz idazten dudala eta pentsatu dut interesgarria izan litekeela informazio apurtzu bat ematea erabiltzen ez duzuenentzat


ZER da Twitter?: gizarte-sare bat (nik esango nuke gizarte-sarearen SMSa)

ZERTARAKO balio du? Komunikatzeko (batez ere,  informazio eguneratua jasotzeko, minutuz minutu).

Zeintzuk dira bere BEREZITASUNAK?:
  
  •     Mikroblog deitzen diote:
    • Zergatik "Mikro"?
      • Mezu bakoitzean (Tweet deitzen dira ingelesaz) 140 karaktere (letra eta espazio barne) bakarrik idaz dezakegulako. 
        • Ohikoa da mezuaren informazioa osatzeko esteka bat eranstea. Estekaren url-a oso luzea denean, komenigarria da laburtzea zeren eta bestela ea ea ez daukagun lekurik gure mezua idazteko. Url-a laburtzeko aplikazio batzuk daude, besteak beste, http://bit.ly; eta horrela, adibidez, Berria egunkariaren esteka bat erantsi nahi badugu, http://www.berria.info/hara/519/talentua_hondarretan.htm url-a oso luzea denez,  bit.ly aplikazioaren bidez,  http://bit.ly/h18Xg4  url-an labur dezakegu -esteka honen bideoa zoragarria da!-
        • Argazkiak eta bideoak ere erants ditzakegu
    • Zergatik "Blog"? 
      •  Normalean mezuak publikoak direlako (muga dezakezu nork irakurtzen duen baina, oso arrazoi ona ez baduzu, ez dizut gomendatzen nahiko arraroa ematen duelako Twitterrean egotea eta zure mezuak publikoak ez izatea)
      • Zuk beste erabiltzaileak jarrai ditzakezulako eta beste erabiltzaileek zu jarrai zaitzaketelako: 
        •  Nor jarrai dezaket?  interesatzen zaizkizun egunkariak eta aldizkariak (adibidez Berria eta Argia), zure lagunak, zure zaletasunak dauzkan jendea eta abar (pilo bat baduzu, zerrendetan antolatzea gomendatzen dizut; zerrendak publikoak ala pribatuak izan daitezke)
          • Bilaketak egiteko, idatzi izena ala hitza goiko aldean duzun bilaketarako kutxan.
          • Euskeraz idazten duen jendea jarraitzeko eu.umap.eu irakurtzea gomendatzen dizut 
        • Nork jarrai nazake? edonork baina lasai!, bat ez bazaizu gustatzen (adibidez, zabor-posta erabiltzen duelako, blokea dezakezu

  •       Nola komunikatzen zara?
    • Zure mezuak sortzen.
    • Beste batzuen mezuak birbidaltzen (ingelesaz Retweet, RT laburduraz, deitzen da)
    • Edozein erabiltzaileri galdetzeko ala erantzuteko, publikoan, bere aipamena egin dezakezu  @ ikurra idazten bere Twitter izenaren aurrean, adibidez, ni naiz @bidaia
    • Jarratzaile bati mezu zuzena, hau pribatua, bidal diezaiokezu

Nortzuk dira Twitterraren lagunik hoberenak?: 

  • Sakeleko telefonoa: Twitter ordenagailuan jar dezakezu eta ondo dago; baina, informazio eguneratua bere helburua denez, probetxu gehiago ateratzen zaio mugikorrean interneta badaukazu
  • Aplikazio batzuk, bai ordenagailuan baita sakeleko telefonoan ere. Nik  tweetdeck (gastelaniaz eta frantsesaz dago) eta hootsuite (fantsesaz dago, gaztelaniaz ez) erabiltzen ditut

Nola has zaitezke Twitterrean?:  

1.- Sartu orrialdean (gastelaniaz eta frantsesaz dago).
3.- Sartzen zarenean, kontura zazu eskuineko goiko aldean zure izena agertzen da eta klik egiten baduzu, ondoko atalak agertuko dira: ezarpenak (oso erabilgarria zure Twitter orrialdea zure modura egokitzeko eta zure pribatutasun ezarpenak jartzeko), laguntza gunea, Twitterren bertsio zaharra ala berria eta Twitterretik ateratzeko botoia.
4.- Praktikatu eta ondo pasa!

Edozeinetarako Twitterrean nauzue :)