ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/03/25

Zer irakasten gaitu Down Manifiestoak?

Martxoaren 21an izan zen Down sindromea daukaten pertsonen nazioarteko eguna; eta, Down Araba-Isabel Orbek, beste ekimenen artean, argitaratu zuen asoziazio honen neska-mutil batzuek idatzi zuten manifiestoa beraien nahiak eta beharrak adierazteko asmoz. Manifiestoak, orain dela bi urte idatzi arrren, gaur ere mantentzen du bere esanahia.

Gonbidatzen zaituztet manifiesto osoa irakurtzea esteka honetan; eta, bide batez, begirada bat ematea beraien blogari zeren eta oso ondo dagoen  mito txar asko alde uzteko.

Ana, Ester, Ruben, Aitor, Markel eta Alvaro, manifiesDoWNaren egile batzuk

  • "Zoriontsuak gara, edonor bezala, errespetatu eta garen bezalakoak onartzen gaituztenean.
  • Ahalik eta autonomoenak izan nahi dugu erabakiak guk geuk hartzeko.
  • Gure eskubideen aldeko Legeak betetzea behar dugu, horrela, inguratzen gaituztenei eta gure ahaleginei esker gure ametsak beteko ditugu.
  • Ez dugu nahi manifiesto hau, gehienekin gertatzen den bezala, ezerezean geratzea. Asko irakurri, txalotu eta ahazten dira.
  • Irriak ikusi nahi ditugu, baina benetakoak, balio duten horietakoak"



2011/03/22

Flashmob arrazismoaren aurka izan da Gasteizen

Aurreko mezuan esan nuenez,  Stop Arrazismo Taldeak flashmobaren  deialdi bat egin zuen gaurkorako.


Gasteizen, Matxete emparantzan, arratsaldeko 7.etan, kide batzuk elkartu gara.








Argibideak eman dizkigute....






Eta Dato eta Postas kale-gurutzera joan gara... han bost minutu egon gara bakoitzak bere jarreran baina denok izoztuta... beste jendea ibili zen bitartean...






Ekimena txikia baina polita; eta, garrantzitsuena: denok elkartuta arrazismoaren aurka!


Antolatzaileek esan dute bihar Stop Arrazismoaren blog-ean Bilboko, Donostiko eta Gasteizko flashmob-etako bideoak eskegita egongo direla ikusgai. Hurrengo egunetan Getxo, Eibar, Irun eta Tolosakoak.

2011/03/21

Gaur flashmob arrazismoaren aurka.


Gaur Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da eta Stop Arrazismo Taldeak altenatiba ezberdina prestatu du arrazakeriaren kontra protestatzeko: Ekintza Flashmob bat non bost minutuz geldi geratuko garen
Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak sustatzen du ekintza eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalak parte-hartzaileak dira
NON 
Bilbo (Arenaleko Kioskoan)
Donostia (La Bretxan, Sarriegiren estatuaren aurrean)
Getxo (Zabala ikastetxean)
Gasteiz (Matxete plazan)
Tolosa (Kultur etxearen aurrean)
Eibar (Txaltxa Zelai parkeko tenpleteko harmailetan)
Irun (Luis Mariano kalean, pasalekuaren parea
n)
ZEIN ORDUTAN

Garrantzitsua da geralekura 19:00tan heltzea, bertan esango bait digute flashmob-a egiteko nora joango garen.
Horrela funtzionatuko da:
19:00h. Geralekuan bilduko gara eta argibideak azalduko dira.
19:20h. Banatu egingo gara eta disimuluz flashmob-a egingo den lekura hurbiltzen joango gara (hau, argibideak emateko geralekutik hurbil dago, baina ez da toki bera)
19:29h. Momentu horretan flashmob-a egingo dugun ingurutik pasatzen edo mugitzen egongo gara denok, ezer gertatuko ez balitz bezala.
19:30. Arrazismoaren aurka gelditu egingo gara!!
19:35h. Gure bidea jarraituko dugu lasai-lasai, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Eta gunetik alde egingo dugu, era bat desagertu arte.

Eta hurrengo egunean, Stop Arrazismoaren blog-ean Bilboko, Donostiko eta Gasteizko flashmob-etako bideoak eskegita egongo dira ikusgai. Hurrengo egunetan Getxo, Eibar, Irun eta Tolosakoak.








2011/03/17

“Nahi baduzu, euskaraz” ekimena Gasteizen, Parte Hartu :)

Euskal Herriko hainbat tokitan egiten ari den bezala, Gasteizen ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pin bat banatu nahi dute euskararen ahozko erabilera bultzatzeko. Aukeratu den lema, hauxe: Nahi baduzu, euskaraz

Nekez gertatuko da Gasteizen guztiz elebiduna den tokia; horregatik, ezaugarri hori banakakoei eskaintzen zaie, euskaraz jarduteko gai diren langileei.
Nola parte hartu ekimen honetan?

Ekarpenak egiteko modu eta fase desberdinak izango dira. Oraingoz saia zaitez ezagutzen dituzun dendari, tabernari edota ostalari euskaldunen berri ematen. Nola?

Informazio gehiago, hemen
 Hurrengo bilera: MARTXOAK 23, asteazkena, 19.30ean AMAIA zentroa (Benito Perez Galdos plazan)



2011/03/16

Munduko nuklear-ekoizle handienak



Iturburua: The economist aldizkaria

Oharra: rankinga ezezik, interesgarria ere bere portzentaia herri bakoitzaren osoko energiaren ekoizpenean  -eskuineko zutabean dago-. Adibidez, Japonia munduko hirugarren ekoizlea den arren,  bere osoko energian,  nuklearra  %29a da; Frantzia, ostera, bi herena

Txineraren gaitasun azterketak


Azken boladan asko entzuten da txinera gero eta garrantzitsua dela. Baina zeintzuk dira hizkuntz honen gaitasuna frogatzeko azterketa ofizialak?

Txinak  antolatzen dituen azterketak “Hanban/Confucius Institute” izeneko webean kontsulta daitezke, frantsesaz eta ingelesaz. Hiru motako azterketak dira: HSK (estandarra),  BCT (negozioak) eta YCT (gasteentzat) 

Aurtengo deialdia irekita dago. Hemen dituzue azterketen datak  eta lekuak  (tamalez bat ere ez dago Euskal Herrian baina bai Estatu espainol eta frantsesan).

Azterketak egiteko eskabidea  internetaren bidez aurkeztu behar da. Harpidetzako prozesua egiterakoan, azterketaren lekua aukeratzen da  (argazki bat igo behar duzue ala web cam-aren bidez atera). Kontuz eskabidea egiteko epemugarekin, azterketa dataren 20 egun aurretik amaitzen delako. 

Azterketa liburuak prestatzeko Madrilgo online liburudenda honetan erraz topa ditzakezue (oso ondo aholkatzen dute). Liburuen ISBN baldin baduzue, hemengo liburudendetan ere eros ditzakezuela suposatzen dut.

慢慢来 (màn màn lái = apurka apurka :)

2011/03/15

Ranking militarra munduan

Interesgarria The economist aldizkariak, martxoaren 9an, argitaratu du ranking militarra




Hauek izan dira 2010 urtean munduko defentsa-aurrekonturik altuenak. Datu-iturburua, "the International Institute for Strategic Studies (IISS)".


Kontutan hartu mapa honetan defentsa-aurrekontua jartzen da harremanetan herriaren ekonomiarekin. Termino absolutuetan, Estatu Batuak munduko %60 gastatzen du baina Saudi Arabiak Barne-Produktu Gordinaren %10a gastatzen du (hau da, Estatu Batuak gastatzen duen baino bikotza). Munduko bigarren herria, militar gastuetan, Txina da.


Beste dato interesgarria, milio bat militar baino gehiago dauzkaten herriak Estatu Batuak, India, Errusia eta Iparraldeko Korea dira.

2011/03/11

Web bat jendea topatzen laguntzeko Japonian

Googlek web bat abiarazi du jendea topatzen laguntzen Japonian. 
Hona doakizue esteka: http://japan.person-finder.appspot.com/?lang=en   (ingelesaz, japonieraz eta txineraz dago)
 

Tsunami Japonian

8.8 graduko lurrikarak tsunamiak probokatzen ditu Japonian


Eusko Jaurlaritzak protokolo bat sortzen du prostituzioen biktimei laguntzeko

Berriak zera dio: Eusko Jaurlaritzak protokolo bat sortzen du prostituzioen biktimei laguntzeko


Zergatik ados nago?


1.- Ekintza ausartia eta solidarioa delako.


2.- Emakume hauek beraien herrira itzultzea beti iruditu zaidalako bihozgabekoa eta gure gizartearen erresponsabilitatea ezkutatzeko bide lotsagarria.



Zero tolerantzia emakumeen aurkako abusuekin!

Eusko Jaurlaritzak 6000 txartela oparituko ditu krisialdi ekonomikoan

Berriak zera dio: Eusko Jaurlaritzak 6000 txartela oparituko ditu, 50 eta 100 eurokoak, kontsumoa sustatzeko

Baina ez da esaten zein denta-motan diru hau banatuko da? (elikadura, jantziak...?)  Eta, bere garrantzia dauka zeren eta, askotan, dendaren araberan, bezeroen egoera ekonomikoa...

Zergatik honen aurka nago?

1.- Gastu soziala murrizten den bitartean, 500.000 euro "oparitzen" direlako jasotzaileen diru sarrerak kontutan hartu barik... dirulaguntza emango diegu dirudunei?

2.- Lortuko duten bezeroen fidel bihurtzearen iraupena izango delako kanpainaren denboraldia... eta gero, zer?

3.- Gure zergen dirua  merkataritza berritzeko edota lanpostuak sortzeko ez delako erabiltzen baizik eta erreflexiborik gabeko kontsumoa sustatzeko.





139.000 euro baino gehiago Ertzaintzaren txanoak erosteko

Berriak zera dio: 139.000 euro baino gehiago Ertzaintzaren txanoak erosteko



Zergatik nago honen aurka?




1.- Krisialdi ekonomikoan,  gure zergak horrelako gauzetarako erabiltzea langabezian dagoen jendeari mespretxua iruditzen zaidalako.




2.-Frankismoa, euskal kulturaren arrastro gustiak desagertarazten saiatu zenean, burura ekartzen zaidalako... hain arriskutsua zen txapela...? :)




3.- Inkesten arabera, jende asko gastu honen aurka dagoela kontutan hartu ez dutelako.





2011/03/10

Beti segi zure ametsak!

Benetan polita bideo hau (txineraz dago eta azpitituluak ingelesaz baina oso ondo ulertzen da bere mezua unibertsala delako :)

Kontatzen duen historia erreala da. Bost gizon hauek, nahiz eta 81 urte eta gaixotasun larriak eduki, sei hilabete prestatu ondoren, 13 egunetako bidaia egin zuten Taiwanetik -1139 km-, arrazoi bakar batengatik.... amets egiteko :)




Zeren eta... jende arrunta garen.. baina..."izugarrizko ametsekin"... sekulan ez ditugu gure ametsak etsiko!!!

2011/03/09

Arrazakeriaren aurka

Gaur berri nazkagarria  irakurri dut: "Bilboko hainbat taberna eta diskotekatan arrazakeria salatu du SOS Arrazakeriak".


Saiatu naiz topatzen taberna eta diskoteka hauen izenak, sekulan ez joateko, eta aipamen bat besterik ez dut topatu.


Eta nire galdera zera da: arrazakeriaren egoerak salatu ezezik, konpondu ere nahi baditugu, zergatik "hainbat" esan beharrean, susmoa edonori zabaltzen, ez dira izenak aipatzen? 


Inolako beldurrik gabe arrazakeriaren aurka!





Sun Tzuaren aipamenak

Sun Tzu-k, gudari eta idazle txinatarra, zioen bezala:


"Leku suntsiezin batean kokatzen bazara, jeneral on bat izango zara"

2011/03/08

Martxoaren 8a, Nazioarteko Emakumeen Eguna



Bibi Aisha, Afganistaneko 18 urteko neska, bere gurasoen etxera itzuli zen bere senarraren indarkeriatik ihes egiten. Talibanek erabaki ondoren, bere senarrak moztu zizkion sudurra eta belarriak... (2010 World Press Argazki Saria, Jodi Bieber argazkilaria)

Argazki hau emakumeen aurka egiten dituzten hainbeste basatikerien adibidea da.

Gaur, martxoaren 8an, emakume bezala, lotsatzen naiz ikusten zer gutxi egiten dugun beste emakumeak laguntzeko.

2011/03/07

Nola adierazi gure Facebook eta Twitter kontuak folleto inprimatuetan?

Gaur egun, folleto inprimatuetan ez dugu esaten "internetan gaudenik" eta "emaila daukagunik" ,  baizik eta gure web eta email zehazten dugu.

Baina, askotan, erizpide berbera ez dugu jarraitzen facebook eta twitterrean gaudela adierazten dugunean. Eta horrela ohikoa da folletoetan ikonoak besterik ez ikustea.


 

Informazio osoa emateko, nire aholkua izango litzateke ikono hauen alboan gure kontuaren helbidea idaztea -pertsonalizatuta baldin badago, askoz hobeto-. Horrela, gure irakurleek denborarik ez dute galtzen eta erraz topa gaitzakete.



facebook.com/Mila.Agirre.Photography



@bidaia






2011/03/06

Leioako I. Emakume Idi Proba Saria

Atzo, gaueko 9.etan, Leioako Ondiz probalekuan, "Leioako I. Emakume Idi Proba Saria" ospatu zen.



Partehartzaileak izan ziren: 






-Laski III (Mungia)
 Akulariak: Irene Artetxe / Urrutia












-Lopategi (Birle)
 Akulariak: Ainhoa Ibarzabal "Iketza" / Lopategi













-A.Telleria (Lasarte)
 Akulariak: Amaiur Arbelaitz / J.A. Telleria











Giro ederra eta lehiaketa oso polita izan zen.




Irabazlea Irene Artetxe izan zen baina hirurak txalo handi bat merezi dute oso ondo egin zutelako eta lehen  emakumeak idi proba lehiaketan izan direlako. Zorionak txapeldun!!