ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/04/16

Gizakiaren gorputza 3 dimentsioan


Google body da Google tresna bat gizakiaren gorputza ikasteko 3Dan.

Online kontsulta daiteke eta oso ondo dago ikasleentzat.

Google Body-aren sistema  Google earth antzekoa da.

Gorputzatik mugitzeko, ezkerrako eta eskubideko botoiez gain, gorputza bertan klik egiten dezakezu arratoiarekin. Eskuineko goiko aldean izenaz bilatzeko kutxa bat  ere dauka.

Momentuz ingelesaz soilik dagoen arren, asmoa dute beste hizkuntzetan ere egiteko.

Informazio gehiago lortzeko klik egin esteka honetan (ingelesaz dago)








2011/04/15

Tapoien kanpaina ume bat laguntzeko




Jonek,  8 urteko ume gasteiztarrak, 300 tona tapoi bildu behar ditu bere ezohiko gaixotasunari –ataxia-telangiectasia- aurre egiteko. 

Izan ere, dirua lortu nahi du ikerketa ordaintzeko, gaixotasunaren kausa jakin eta garapena moteltzeko, eta azken finean bere mugimenduen koordinazio ezak osasun okerrera ez eramateko.

Ezohiko gaixotasun hori bakarra Euskadin eta 15 Estatuan izanda, ikerketa eta tratamendua ez dira errentagarriak.

Beraz, ahal eta nahi duguen guztiontzat informazioa eta kartelak eransten dizkigute, guk tapoiak gorde eta ingurukoak gordetzen ere anima dezagun. Kanpainak urtebete inguru iraungo du. Egunez egun, behin-behineko biltzeko tokiak gehitzen dira. Honelako birziklapen solidarioa ahoz aho mugitzen da eta eskatzen duen ahalegina ez da oso handia. 

Kontua da plastikozko tapoiak biltzea -garbiketa produktuak, edariak, yogur likidoak, tetrabrick eta bururatzen zaizkizuenak, betiere plastiko gogorreko tapoiak badira-, eta noizbehinka biltzeko tokietara eramatea.
  
kanpainari buruzko informazioa:   
          



                                         
                                    

2011/04/13

Nola zabaldu zure negozioa gizarte-sareetan?


Enpresek gero eta gehiago erabiltzen dituzte gizarte-sareak. Oraingoz, beraien produktoei publizitatea emateko; eta, ziuraski, gerokoan, bezeroei zerbitzua emateko ere.

Baina, negozio txikia baduzu, zeintzuk dira urrezko arauak arrakasta edukitzeko gizarte-sareetan? Hona hemen batzuk:

1.- Eman ezagutzera

     Gizarte-sare guztietan egotea posiblerik ez denez, garrantzitsuen artean (adibidez, Facebook, Twitter, Youtube, Flickr, Delicious, Foursquare, Linkedin, Xing eta abar), aukeratu interes handia daukatenak  zure negoziorako;  eta, ez ahaztu profila betetzea zure negozio datuekin. 


2.-  Izan aktiboa

      Gizarte-sareetan bazaude baina interaktiboa ez bazara, onura gutxi lortuko duzu eta erraz aspertuko zara. Baina, aktiboa izateko, denbora behar duzu; eta, horregatik, hobe da zure gizarte-sareen zenbakia mugatzea.
    

3.-  Partekatu

     Gizarte-sareak dira informazioa partekatzeko. Zeurea gordetzen baduzu, besteen konfidantza galduko duzu.


Gero eta gehiago enpresa tradizionalak gizarte-sareetan daude. Adibidez, hemen Gasteizen, "carniceria de barrio" delakoa.  Anima zaitez eta abisatu zure negozioa jarraitzeko :)

2011/04/12

Boto batek toki-hauteskundetarako hautagaia behar du


Maiatzaren 1ean toki-hauteskundeak dira. Azken urtetan desengainu batzuk sufritu ondoren, nire botoa eman aurretik, alderdiak ezezik, hautagaiak ere aztertzea erabaki dut

 

Nire botoak, bat bakarrik izan arren, kontratu baten antza dauka: bere bidez, hautagaiak lanpostua lortzen badu, hurrengo lau urtetan zerbitzua emango didalako.

 

Horregatik, eta informazio eskasa internetan lortu dudanez, IRAGARPEN bat argitaratzea erabaki dut:

 

  

LANPOSTUA

IRAUPENA

KOKAPENA

Alkatea/Zinegotzia

4 urte

Gasteiz

BEHAR DA

Euskera

Maila baxua daukatenek ez dira kontutan hartuko, lanpostuak exijitzen duelako komunikatzeko trebetasuna EAEko bi hizkuntz ofizialetan.

BALORATZEN DA

Hezkuntza.

Positibo baloratuko da bere heziketa egokia izatea udalaren proiektuak aurrera eramateko

 

Lanbide-esperientzia.

Positibo baloratuko da bere alderdian ezezik, arlo publiko ala pribatuan ere lan egin duela, lanpostuak independentzia exijitzen duelako.

 

Proiektua.

“Alkate/Zinegotzia izan nahi dut” proiektu pertsonal zilegia izan arren, ez da onartuko. Udalerako proiektua aurkeztu behar du.

LUZAPENAREN AUKERA

Bai: lau urte pasa ondoren, hautagaiak nahi badu eta bere proiektuaren ebaluazioa baiezkoa bada.

HARREMANETAN JARTZEKO

Blog honen bidez




2011/04/11

Wikiloc, munduko GPS ibilbide eta interesguneak

Mendizaleak baldin bazarete, web hau zuen gustokoa izan daiteke, munduko GPS ibilbideak dohainik topatzeko eta partekatzeko.
  
http://eu.wikiloc.com/wikiloc/home.do



2011/04/10

eguzki-sistema interaktiboa



Solarsystemscope.com-ek   3D eguzki-sistema aplikazio oso interesgarria dauka. Ingelesaz dago eta ezaugarri guztiak oraindik ez daude prest baina bisita bat merezi du.


Hona doakizue esteka: http://www.solarsystemscope.com/


Ezkerreko taulan hiru aukera ematen dizu: eguzkia erdian (heliocentric view), lurra erdian (geocentric view) eta panoramikoa lurratik (panoramatic view). Hiru modutan ikuspegia alda dezakezu arratoiarekin.


Oso interesgarria, batez ere, umeei eguzki-sistema azaltzeko.





Bloga idazten telefonotik

"Egunon :)

Iphonerako aplikazio berri bat erosi dut (BLogPress iTunes dendan, 2,39 €) eta frogatzen ari naiz zer moduz doan

Ondo pasa igandea :)


Nire Iphonetik"


Komatxoen artean mezua telefonotik bidali dut aipatutako aplikazioa frogatzeko -estekak ez ditut gehitu telefonotik; orain, ordenagailutik, erantsi ditut informazio gehiago emateko-.

Nire azterketa:

1. Erabil dezakezu Blogger eta WordPressarekin (beste batzuk ere badaude baina hauek dira gehien erabiltzen direnak).
    Nik Bloggerarekin erabili dut.
2. Lotu ditzakezu Twitter eta Facebook kontuekin.
    Nik egin dut: posta idatzi ondoren, automatikoki nire Twitter kontuan agertu da. FBean agertzeko baimena eskatu dit. Dena arin eta erreza.
3. Picasa eta Flickr kontuekin lotzeko aukera ere ematen du.
   Oraindik ez dut frogatu.


Nire balorazioa: niri gustatu zait, telefonotik blogean idazteko.



Kontutan hartzeko: telefonoan interneta baduzu, Bloggerrek aukera ere ematen du emailaren bidez zure postak idazteko eta dohainik da. Konfiguratzeko, zure kontuan sartu ondoren,  joan Settings>Email leihora








2011/04/06

Gau-argazkilaritza

Mario Rubio gau-argazkilari oso ona da. Martxoaren hasieran, post bat idatzi nuen  gau-argazkilaritzari buruzko masterclass bat, streaming-aren bidez,  emango zuela adierazten.

Masterclass-a Jose Benito Ruiz argazkilariarekin eman zuen eta oso ondo egon zen.

Gau-argazkilaritza gustatzen bazaizue, hona doazkizue aipatutako masterclass-aren  bideoak (gastelaniaz).








2011/04/05

Canon bi lente salmentan


Canon bi lente (biak estabilizatzaile automatikoekin) saltzen ditut (bigarren eskukoak):

  • 17-85 mm f/4-5.6 USM EF-S IS (angular zoom, montura Canon): 249 € (polarizazio filtroa oparitzen dut)

  •  SALDUTA  70-300 mm f/4-5.6IS USM (tele zoom, montura Canon): 376 € (parasola oparitzen dut) 

Harremanetan jartzeko emaila: photography.mila@gmail.com