ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/05/31

Hain garestia da gure gasolina?

Petrolioaren igoerak garestitzen ditu garraioen prezioak; eta, ondorioz, gure kotxearen gasolina ez ezik, gure janaria, jantziak eta abar ere bai.


Horregatik, interesgarria iruditu zait beheko grafiko interaktiboa:

  • Ezkerrean, gasolinaren prezioa.
  • Beheko aldean: urteak (2003tik aurtengora arte).
  • Lerro finkoa: Britain Handiko prezioa (kontutan hartu grafikoa britainar enpresa batek egin duela)
  • Eskuinean: beste Estatuak.
  • Oharra: bi Estatu batera bakarrik konpara daiteke


How do UK petrol prices compare with other countries?
Infographic by Staveley Head

Bi Estatu desberdinak hautatu ondoren, goiko "compare country data" (konparatu Estatuen datuak) lehiatilan klik egiten badugu, ikus ditzakegu beraien biztanleen kopurua, auto kopurua 1000 biztanleko, errepideen kilometroak 1000 biztanleko, petrolio importatu eta esportatua (milioi barrilak), pertsona bakoitzak urtero erabiltzen duen petrolioaren litroak, energia-iturri berriztagarrien portzentaia, gasolinaren zerga (kostu osoaren portzentaia), BPG (Barne Produktu Gordina) eta GGI (Giza Garapen Indizea)

2011/05/30

YouTube datu batzuk

Teknologi Berriak hain azkar doaz ze askotan ahazten ditugu berriak direla 

Adibidez, YouTube. Lehen bideoa Yakov Lapitsky-k lkargatu zuen 2005.eko apirilaren 23an. Bideoak 19 segundu iraundu zuen eta San Diego-ko zoo-parkean hartuta izan zen.



Sei urte beranduago, minuturo kargatzen diren bideo guztien iraupena da 48 ordu baino gehiago. Beheko taulan ikus dezakegu pasada zen urteetako gehikuntza: 8 ordu, 2007 urtean; 13 ordu, 2008 urtean; 24 ordu, 2009 urtean; eta, 35 ordu 2010 urtean.


Kontutan hartzen YouTubek 3 bilioi bisitak egunero jasotzen dituela, ez da harritzeko enpresa askok publizitatea egiteko erabiltzen dutenik. Horrela, adibidez, azken astean, Sixt enpresak aprobetxatu zuen Obamaren kotxea apurtu zela, Irlandako egoitza batetik irtetzerakoan, bideo umoretsu batekin amerikar presidenteari errekomendatzeko  hurrengo kotxea bere enpresarekin kontratazea.





Euskal Herrian enpresek oraindik ez dute  erabiltzen YouTube publizitatea egiteko, bere zerbitzu edo produktuak adierazteko (edo nik ez ditut oraindik aurkitu). Baina gero eta gehiago erabiltzen da bideoak kargatzeko ez ezik, kanalak ere sortzeko. Horrela adibidez,  Kepa Junkera. Argia,  GipuzkoaZZ, TokitanTV, Azkue Fundazioa, HamaikaTB, SustatuArabarraTB eta beste hainbeste.




2011/05/28

Arene maitea, hegaz egin libre izateko

Arene Derioko bost urteko neskatila da. Polit eta alaia, bere bizitza eta bere familiarena markatuta egon da gaixotasun sendaezin batengatik.




Arenek gogor borrokatu egin du gaixotasun krudel horren aurka, bere arma nagusiekin, maitasuna eta elkartasuna.

Hain egoera larrian, bere guraso, familia eta lagunek laguntza eta elkartasuna eskatu zuten komunikabide, web  eta gizarte-sareen bidez.





Horrela, pertsona askok Arene eta bere familia pertsonalki ez ezagutu arren, bere eboluzioa jarraitu dugu eta alaitu egin dugu bere aurrerapenekin.

Gaur, ordea, egun tristea da, Arene hilzorian dago. Bere gurasoak sendotasun handia erakusten ari dira; eta, mezu honen bidez besarkada handi bat bidali nahi nieke beraiei eta musu handi bat Arenerentzat.

Arene laster egongo da jolasean bere nebarekin, Kepa; eta, begiratuko gaituzte iribarre zoragarri horrekin, sekulan ez duguna ahaztuko.

Musu handi bat bihotza,







Areneren senideek oraintxe adierazi dute txoritxuak hegaz egin duela... goian bego

2011/05/27

Medula trasplantea behar da Zarautzeko haur batentzat, lagundu mesedez

Gutun hau irakurri dut eta zabaldu nahi nuen:


Zarautzen, 2011ko maiatzaren 26an

LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Zarauzko Bert eta Ainhoa gara, Eriken gurasoak. Erik 8 urteko mutiko bat da eta
bigarren aldiz leuzemia du. Iraila aldean medula transplante bat beharrezkoa du
sendatu ahal izateko.
Bertako eta atzerriko medula errejistroetan bilaketa hasi den arren, bide hau oso luzea
da.
Daukagun epe labur honetan, guraso moduan, ezin dugu itxaroten egon behar dugun
emailea agertu arte.
Honen bitartez, medula emateari buruzko informazioa jasotzera animatzen
zaituztegu. Era horretan, Erikek edo egoera honetan dagoen beste batek sendatzeko
aukera gehiago izan ditzan.
Laguntzeko prest zaudetenek eta informazio gehiago jaso nahi duzuenok, bidal
itzazue zuen datuak hurrengo helbidera:
Izen/abizenak, helbidea, telefonoa, e-maila.
maite.iguainlopez@osakidetza.net
Helbide honekin kontaktuan jartzeak ez du suposatzen inongo loturarik.
Informazio guztia ondo ulertu ondoren, odol analisia egin ahal izateko kontaktuko
telefonoa ere bertan emango dizuete.
Mila esker zuen laguntzagatik.
Bert eta Ainhoa

2011/05/26

Twitter, tresna berriak

Orain arte Twitterrek aukera eman digu emaila bat jasotzeko ondoko kasuetan: jarratzaile berri bat dugunean, mezu zuzena jasotzen dugunean; eta, produktu berriak daudenean.



MEZUAK

AKTIBITATEA

EGUNERATUA

  • * Twitter ez dago oraindik euskeraz, itzulpena nirea da


Pasada zen astelehenetik, eta apurka apurka -nire kontuan ez dago oraindik-, aukera ere emango digute email baten bidez jakiteko gure mezuak birbildatzen dituztenean, faborito bezala markatzen dituztenean edo gu aipatua garenean.
  • Kontuz: markatu benetan interesatzen zaizkizuen kutxatilak, bestela emaila gehiegi jasoko dituzuelako



    2011/05/25

    Zergatik blog batzuetan iruzkinak moderatuak dira argitaratu baino lehen?

    Web 2.0 bereritazunik handiena interakzioa da; baina, blog batzuetan, batez ere, politikarien blogetan, hau ez dute ulertu eta iruzkin bat jartzen duzunean onartua izan behar da argitaratu baino lehen.

    Iruzkina iraingarria bada, ken dezaketela ulertzen dut. Esango al didazue kentzea ere izan litzaioke zentsuraren mota bat; eta, beharbada, arrazoia duzue. Baina, diferentzia zera da: argitaratu ondoren, iruzkina kentzen baduzu, irakurleek epai dezakete ea zure zentsura egokia izan den ala ez; bestela,  aurretiko zentsura bada, aukera hori galtzen da.

    Nahiz eta dferentzia txikia izan, nabarmena da jakiteko ea blogaren jabea irakurleen beldur den ala ez.


    Eta nondik dator errollo hau?



    Gaur Anasagasti jaunaren blogean post bat irakurri dut. Bere laugarren parrafuak mindu egin nau. Erantzun diot eta ziur naiz nire iritzia argitaratuko duela; baina, zergatik lehenengo onartu behar du?

    Hona hemen nire iruzkizunaren itzulpena (gastelaniaz idatzi dut bere post erderaz ere zegoelako)


    "Anasagasti jaun agurgarria,

    Pentsatu nahi dut zure postaren laugarren parrafua idatzi duzula haserretuta zeundenean. Bestela, oso larria iruditzen zait EAJko buruzagi batek nire herria deitzea snobak, abertzale faltsuak, kulturagabekoak eta heldugabeak politikoki.

    Euskal Herria heldua da eta horrelako irainak absolutista erregimenen aitzakiak dira, ez dira onargarriak demokratiko erregimenetan.

    Herri hau heldua da EAJ, BILDU, ARALAR, PSOE eta PP bozkatzen duenean. Azken bi alderdietarako botua ez bazait gustatzen, sekulan ez dut pentsatu botoemaileak heldurik ez direnik, baizik eta gure buruzagiek bere "etxeko lanak" ez dituztela ondo egin eta ez dituztela haiek konbentzitu.

    Nire galdera da ea gure buruzagiak nahiko helduak diren herriak, hautoeskundeen bidez, esan duena entzuteko; eta, baietz pentsatu nahi dut.

    Post-data: gure buruzagiengan konfidantza daukadanez eta gure herria errespetatzen duzula dakidanez, espero dut zure post aldatuko duzula esanez ez zenuela nahi gure herria iraindu

    Bigarren post-data: "iruzkin moderatuak" blogetan modaz pasata daude

    Eskerrik asko"


    2011/05/20

    Google e-liburuak

    Ez dakit ea ezagutzen duzuen Google ebookstore, Google liburudenda. 


    Denda bezala Estatu Batuetan bakarrik funtzionatzen da; eta, liburuak irakur daitezke iphone, ipad, android eta abarrean.






    Euskal herrian ezin ditugu liburuak erosi baina doakoak irakur ditzakegu (pilo bat dira eta gehiengoak ingelesaz).  Irakur ditzakegu internetan ala deskarga gure ordenagailuan. Orrialdearen erdian liburu batzuk agertzen dira. Bestela, bilaketa egin dezakegu eskuineko goiko aldean.






    Liburua hautatzeko eta irakurtzen hasteko, klik egin bere izenburuan. 


    Beste tresnen artean, eskuineko goiko aldean dauzkagu liburuaren edukia, irakurtzeko formatua, hitz konkretu baten bilaketa, liburuari buruzko informazioa; eta, laguntza, orokorrean. 





    Ez ahaztu beste tresna oso baliogarria, Hitz batz hautatzen baduzu, 
    definizioa eta itzulketa topa dezakezu.

    Pena bakarra daukat: hemen ezin ditugu liburuak erosi







    our device

    2011/05/19

    Nazioarteko Diru Funtseko hurrengo presidentea nor izango ote da?

    Dominique Strauss-Kahnek dimisioa aurkeztu ondoren, apustuak hasi dira jakiten nor izango den hurrengo Nazioarteko Diru Funtseko presidentea.


    Hona hemen atzo The economist aldizkariak argitaratu zuen grafikoa, Ikus ditzakegu bi lehenak ez direla europarrak eta hamargarrena emakume bat da. Presidentea gizon europarra izatearen ohitura aldakuto ote da?





    2011/05/16

    Bultzain etxea erre egin da

    Gehienak (ni ere erruduna) kaletik goazenean eta kalean bizi den pertsona batekin topatzen garenean, beste aldera gurutzatzen ez bagara, gure begiak apartatzen ditugu. Sentimendu nahaztuak dauzkagu: tristura bere egoera txarra delako, nazka zikinak daudelako, beldurra fiatzen ez garelako, ulertezintasuna desberdinak direlako... Gure gizartearen ukiezinak dira... 





    Baina.. kontuz... guk ere ez dakigu gure bizitzan zenbat tirabirak topa ditzakegun. Uste dugu baino errezagoa da kalean bizitzen amaitzea: gaixotasuna, ekonomi krisia, adikzioa, bakardadea..










    Bultzain da Gasteizko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat. Bere ardura, egoera larrian eta kalean bizi diren pertsonak. Hain txarto dauenak, aterpe batera ere ezin direla joan. Bultzainaren helburua, pertsona hauek gizarteratzea ahal denean; eta, ezin denean, laguntzea, janaria eta mantak banatzen.






    Horretarako etxe bat dute Puente Alton (Gasteizen); baina, tamalez, pasada zen astean etxe hori erre egin zen. Eta premiazko laguntza behar dute. Ziuraski  etxean gauza pilo bat soberan dauzkazue, arropa, mantak, eskuoihalak...  eta gauza horiekin pertsona konkretu batzuk lagun ditzakezue


    Beraiekin harremanetan jartzeko klik egin ondoko esteketan:



    Eskerrik asko beraien izenenean



    2011/05/15

    15 esaldi zure nagusiak ez du nahi entzun


    Badakizue esaera "Hitza ahotik atera baino lehen mihiari bi buelta eman"... Ba, Best Careers Opportunities (lanerako aukerarik hoberenak) blogak, enpresa batzuei galdetu ondoren, argitaratu ditu nagusiei gutxien guztatzen zaizkien langileen esaldiak... nahiz eta txantxa estiloarekin idatzita egon... kontuz eta ez esan...badaezpada... :)

    Hona hemen laburpena:


    1. “Soldagatik bakarrik lan egiten dut”
          Noski baietz.. nagusiak ere diruagatik bakarrik lan egiten du... baina motibatuta zaudela entzun nahi badu... non dago beharra kontrakoa esateko? :)


    2.- "Ea ea kiebran nago” 
            Eta...? Zure finantzen egoera ez da zure nagusiaren ardura, zurea baino. Arazo horregatik ez dizu soldatarik gehituko...


    3.- "Beste lanpostuaren bila nago"
            Kontuzzzzz... esan bezain laster zure nagusia hasiko da beste bat hautatzen... eta beharbada topatuko du zuk lanpostu berria aurkitu baino lehen...


    4.- Atzo gauaz izugarrizko parrandan ibili nintzen” 
            Ez duzu esan behar... zure aurpegiak oihukatzen du... berak ere darama goiz osoa pentsatzen txarto zaudela lan egiten...


    5.- "Ez da nire errua"
            Hau umekeria da... eta "marroia" ez da desagertuko.... Askoz praktikoagoa da esatea "goazen arazoa aztertzera" ala galdetzea "zer egin dezakegu konpontzeko?"


    6.- "Lan hau aspergarria da... aspertzen naiz...."
          Jende aspergarria aspertzen da... beste jendea beste lanaren bila hasten da enpresaren barruan ala beste enpresa batean... 


    7.- "Nire lana errezegia da"
          Soldata jaizkeraren bila...? Zuk esaten baduzu, arrazoia edukiko duzu... horregatik beste pertsona lanbide-prestakuntza baxuarekin kontrata dezakete eta gutxiago ordaintzen...


    8.- "Ezin dut lan egin lankide horrekin"
           Mobbing kasuan ezik, nagusiak gure gatazka pertsonaletan sartzea azken aukera izan behar da... zeren eta normalean ez duen ezer konponduko...


    9.- "Bi lanpostu dudanez, ezin dut lana amaitu"
           Ez dut uste gaur egun egoera hau sarritan gertatzen denik ... baina, bere kasuan,  eskatuko dizu plurienpleguari uzteko


    10.- "Internet baino lehen nola lan egin zenuten?"
             Bale, nagusi zaharra da eta beharbada traketsa internetarekin... baina bera gaizki sentitaraztea ez dizu lagunduko lanean.


    11.-  "Haserretuta bazaude nagusiarekin, keinurik ez"
             Isilik egoten askoz gehiago lortuko duzu


    12.- "Zeuk egin zazu"
            Ehhhhh.... kontuz handi bat.... lanpostu galtzeko nahian bazaude, biderik zuzena aurkitu duzu...


    13.- "Betidanik horrela egin dugu"
            Dinosaurio bat irudi nahi duzu? Gainera.. nagusiaren hurrengo galdera izan daiteke... noiztik diozu txarto egin duzula... ?


    14.- "Ez partekatu zure pribatutasuna"
            Nagusia ez da laguna Facebookean eransteko ala parrandan ibilitzeko... gauez laguna eman daiteke... baina hurrengo goizean... nagusia berriro...


    15.- "Sekulan ere ez onartu siesta botatzen duzula!"
            Bale... begiak itxita zeneuzkan nagusia zure bulegoan sartu denean... eta??... hori da zure meditazioaren sistema :)

    2011/05/12

    Soldata gutxiago, Zergak gehiago


    KHEEk (Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundea -gastelaniaz, OCDE; eta, frantsesaz, OECD) atzo argitaratu zuen txosten bat, lanaren zergei buruz, bai langileek ordaintzen dituzten zergak baita enpresek ordaintzen dituztenak ere. 


    Datuak 2010 urtekoak dira eta kalkuloak egiteko bataz besteko soldata kontuan hartu dute.


    Beheko lehen grafikoaren lerro bakoitzan, eta ezkerratik eskuinera, ikus dezakegu: soldata garbia, PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga), Gizarte-Segurantzarako langileen ekarpena eta Gizarte-Segurantzarako enpresen ekarpena. Azken zutabean, lan kostuaren zergen portzentai osoa herri bakoitzean. 
    • Zerga gehien ordaintzen duten herriak Frantzia eta Alemania dira.
    • KHEE barne 34 herriak daude. Hauetariko 22 herrietan zergak %22a igo dira 2009 urtetik 2010 urtera; soldata, ordea, 15 herrietan jeitsi da.


      Bigarren grafikoan ikus dezakegu bi urte hauetan soldataren diferentzia: urdinean, soldataren aldaketa inflazioa ondoren; kolore ilunagoan, zergen eragina; eta, gorriz, osoa. Nabarmena Grezia, azken lerroan.




      Iturria: The economist




      2011/05/10

      Txirotasunaren banaketa herri pobreetan



      Grafiko honetan ikus dezakegu, ezkerrean agertzen diren herrietan, zenbat pertsonek duten egunero bizitzeko 1$, 1-2$, 2-4$, 4-6$ ala 6-10$.

      Grafikoaren eskuineko azken zutabean, urtean 2$ baino gutxiago bizi diren pertsonen portzentaia osoa.

      Datu krudelak, egoera larrian bizi diren pertsona horiek ez ahazteko



      Iturria: The economist

      2011/05/09

      Munduko marka komertzial garrantzitsuenak

      Millward Brown enpresa arduratzen da marketing eta marka komertzialen azterketaz; eta, urtero ikasketa bat egiten du jakiteko zeintzuk diren munduko marka komertzial garrantzitsuenak.


      Beheko taulan, 2011 urteko lehen 50 marka komertzial garrantzitsuenak agertzen dira (klik egin irudiaren behekoan zerrenda osoa ikusteko). 


      • Applek lehen postua lortu du (antza denez, Ipad eta Iphone 4 arrakastaren eskerrak); eta, Googlek, bigarrena (azken lau urtetan lehena izan zen).
      • Hirugarren zutabean marka bakoitzaren balore ekonomikoa dolarretan agertzen da.
      • Eta,  laugarren zutabean, igoera ala jaitsieraren portzentaia 2010 urtearekin konparatzen agertzen da: nabarmena da Googlearen jaitsiera soilik %2a dela; baina, Applearen igoera, %84a


      Iturria: MillwardBrown.com


      Klik egin zerrenda osoa ikusteko


      Gehien igo diren bost enpresak ondokoak dira:

      1. FACEBOOK..........%246
      2. BAIDU...................%141 
          (hau da Txinaren bilaketa motor bat -Google antzekoa-)    
      3. WELLS FARGO......%97
      4. BURBERRY...........%86
      5. APPLE....................%84



      Eta, amaitzeko,  aurten zerrendan sartu berriak dauden enpresak (7 kokatuta daude Brasil, Errusia eta Txinan):

                        
      1.   Deustche Telekom 
      2.   China Life Insurance
      3.   Facebook
      4.   Agricultural Bank of China
      5.   Tencent/QQ
      6.   Telecom Italia
      7.   Ping An
      8.   Scotiabank
      9.   Itaú
      10. China Telecom
      11. Sberbank














      2011/05/08

      Tuenti: bideotutorialak

      Tuenti gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako gizarte-sare zerbitzu bat da. Oso zabalduta dagoenenez euskaldun gazteen artean, interesgarria iruditu zait zabaltzea Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren bideoak:
















      Ez ahaztu: gizarte-sareetan ongi pasatzeko, lehenengo jakin behar dugu beraien funtzionamendu eta arriskutsuak.

      2011/05/06

      Gasteiz, hormirudiak ikusteko ibilbidea

      Gaur Asela Ortiz de Muruak, bere  blogean, "De Vitoria y Vitorianos", oso aktibitate interesgarria proposatzen digu astebururako: Gasteizko hormirudiak bizitatzea.


      IMVG ("Itinerario Muralístico de Vitoria-Gasteiz") webean informazioa aurki dezakegu eta bere mapa interaktiboa primeran dago bisita planifikatzeko.






      Baita Gasteizko kale kolore weba ere gomendatzen dizuet gai honetaz gehiago ikasteko.

      Ondo pasa :)

      2011/05/05

      Zein hizkuntzetan egiten dira bilaketak Googlen?


      Ohikoa da informazioa bilatzea Googlen. Eta, zorionez, bilaketa hauek egin ditzakegu hizkuntza desberdinetan (oraingoz 145).  

      Gaur, Googlek  aplikazio berri bat ezagutarazi du, "Search Google" deitzen da; eta, bere bidez, bilaketak egiteko, gehien erabiltzen diren hizkuntzak, egun batean eta munduan zehar, ikus ditzakegu.



      (Lurra arratoiarekin mugitzen da)


      Hizkuntzak kolore desberdinetan daude baina ez da agertzen  hizkuntza bakoitzari dagokion kolorea (edo nik gutxienez ez dut topatu)


      Halere, ideia hartzeko, erreferentzia moduan har dezakegu alde geografikoa; eta, 2010 urtean, gehien erabilitako hizkuntzen grafikoa (Iturria: The International Business Edge)