ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/06/15

Argi idazteko arau batzuk.

Idazten dugunean zer esaten dugun nola esaten dugun bezain garrantzitsua da.

Poema ala nobela idazten dugunean libreak gara bakoitzaren literatura-estiloa erabiltzeko; baina, lanerako idazkia idazten dugunean, bakarrik dago arau bat: argitasuna.

Eta nola lortzen dugu argitasunaz idaztea? Harvard Business Review Blogaren araberan, ondoko arauekin:

1. Paragrafo bat, ideia bat.
   
2. Paragrafo bakoitzean, informazio garrantzitsuena, lehen esaldian; bigarren mailako informazioa, ondorengo esaldian; eta, horrela gainerakoak.

3. Erabili izenburuak, zerrendak eta abar, informazioa antolatzeko.

4. Erabili tonu neutroa, utzi sarkasmo ala beste emozioak askotan gaizki ulertzen dituztelako.

Nire esperientzia:
  • Gero eta paragrafo luzeago, gero eta posibilitate gutxiago irakurleak osoa irakurriko duela
  • Baiezko esaldiak hobeto ulertzen dira.
  • Galdu beldurra esaldi sinpleak idazteaz. Testu korapilatsuak antzinako usantzak dira; eta, ez dute gure gaitasunarik laudatzen, justu kontrakoa.
  • Nik askotan erabiltzen ditut letra lodiak, letra etzanak, azpimarrak, baita koloreak ere, irakurketa azkarra errazteko.
  • Ohikoa da esaldi hau: "asko daki baina ez daki azaltzen"... nik ezin dut esan kasuren bat ez dagoenik; baina, urte mordo lanean igaro ondoren ...  oraindik kasu bat ere ez dut topatu... ondo azaltzen ez dakienak beharbada asko ikasi du baina gutxi ulertu du.

2011/06/12

Internet nabigatzailerik hoberenak euskaraz

Internetan bilaketak egiteko nabigatzaile asko daude. "Top Ten Reviews" webaren txostenean puntuazio gehiago lortu duten hamar nabigatzaileen berezitasunak irakur ditzakegu. Azterketa honen araberan, hiru nabigatzaile hoberenak ondokoak dira:


Google Chrome
Google Chrome

Internet Explorer
Internet Explorer

Hiru nabigatzaileak ondo funtzionatzen dira baina Internet Explorer ez dabil Mac sistema operatiboarekin.


Euskarari dagokionez:

1) Internet Explorer izan zen nik erabili nuen lehen nabigatzailea. Erderaz bakarrik erabili nuen; eta, euskaraz baldin badago, sentitzen dut baina ez dut estekarik aurkitu.

2) Google Chrome euskeraz erabili dut eta oso ondo doa.  Tresnabarran, gogokoen artean, hiztegi online gehitu nuen (klik egin hemen nire iritzia hiztegi honetaz jakin nahi baduzu)

  • Tamalez oraindik ezin da euskaraz deskargatu; baina, beste hizkuntzan deskargatzen baduzu, erreza da gero euskaraz jartzea.
  • Deskarga gastelaniaz egiten baduzu, egin klik "euskara" estekan eta listo.
  • Frantsesaz ala beste hizkuntzaz deskargatzen baduzu, bi pausu eman behar duzu:
Klik egin "outils linguistiques" ala "language tools" estekan



Klik egin "Basque" estekan


3)  Firefox pasada zen astean erabiltzen hasi naiz eta oso ondo ere bai.


     Ni naiz Google produktuen amorantea; baina, JuanKar Hernandezek,
    Twitterrean  (@juankarh), Firefox deskargatzea aholku zidan, Euskalbar erabiltzeko,
    eta eskertzekoa da.

  • Firefox euskaraz deskarga daiteke

Klik egin hizkuntzetan



Deskargatu baino lehen "euskara" aukeratu hizkuntzen artean



  • Eta, Firefox deskargatu ondoren, euskalbar tresnabarra deskargatzea gomendatzen dizuet primeran dagoelako.

2011/06/07

Gorka Aguirreren oroimenez

Gaur izar bat zeruan piztea gustatuko litzaidake lagun baten izenarekin, Gorka Aguirre.



Gorka ezagutu nuen argazkilaritzan hasi nintzenean. Bera artista oso ona eta ezaguna zen baina harrokerria ez zuen ezagutzen. Nire galderak, batzutan sinpleak eta azalpenik ez behar arren, berak beti gogo osoaz erantzun zizkidan.

Gorka gogoratzen dut bere argazki dendan. Bere begi ameslariak, ilusioaz beteta, lomografiari buruz hitz egiten, bere proiektu itxaropentsu eta solidarioak partekatzen....

Gaur zerbait faltatzen zait, Gorka laguna, Gorka artista, Gorka ameslaria...

Pertsonaren zintzotasuna nahigabekoan nabaritzen da eta Gorka adibidea izan da denontzat. Azken momenturaino,  beti kezkatuta bere Itzi maiteaz, bere familiaz eta bere lagunez.

Gaur, bere ohorean,  gustatuko litzaidake idazlarik hoberena izatea baina letrak eta malkoak nahazten zaizkit.

Gorka, beti egongo zara gure oroimenean eta gure bihotzean.

Adiorik ez laguna,

Goian Bego.




2011/06/05

Iphone: nire iritzia argazkiak editatzeko bi aplikaziori buruz




Gero eta gehiago telefonoa erabiltzen dugu argazkiak ateratzeko.


Argazki horiek editatu nahi ba ditugu (moztu, biratu, kontrastea handitu ala txikitu eta abar), ordenagailuan  deskarga ditzakegu eta han Photoshop ala beste programa erabili.


Baina, normalean, argazki horien tamainua txikia denez, ez du penarik merezi hainbeste ardura hartzea; eta, horretarako, hobe da merkatuan dauden telefonorako aplikazio batzuk erabiltzea.


Iphonerako aplikazioak aipatuko ditut, ezagutzen ditudanak direlako. Eta gaur hasiko naiz ondoko bi hauekin:


  • Instagram (dohainik): oso popularra azken boladan, aplikazio honen bidez ateratutako argazkiak berezko gizarte-sare batean parteka ditzakegulako.
    • Berezitasunak: 
      • Argazkia aplikaziotik atera ala gure telefono bildumatik hauta dezakegu.
      • Argazki atera ondoren, 16 filtro desberdinen artean bat aukera eta aplika dezakegu.
        • Filtroak zer dira? argazkiak editatzeko efektuak (polaroid modukoa, desenfokatu, kolore aldatu eta abar)
      • Argazkia editatu ondoren gizarte-sareetan parteka ditzakegu: twitter, Facebook, Flickr, Tumbir, Foursquare...
    • Zer gustatzen zait?
      • Oso erreza da erabiltzeko.
      • Dohainik da.
      • Argazkia enkoadratzeko aukera txiki bat ematen du.
      • Foroan izugarrizko argazki politak aurki ditzakegu.
    • Zer ez zait gustatzen?
      • Gizarte-sareetan partekatzeko hain bideratuta dagoenez, ez digu aukerarik ematen argazkirik gure bilduman gordetzeko; eta, profilean>argazki pribatuak botoia ez badugu markatzen, beti argitaratzen dira besterik adierazi ezean.
Argazkia editatuta Instagram aplikazioarekin 

  • ShakeltPhoto (1,59 €)
    • Berezitasunak:
      • Argazkia aplikaziotik atera ala gure telefono bildumatik hauta dezakegu.
      • Argazki atera ondoren, filtro bat aplika dezakegu.
      • Argazkia editatu ondoren, emailaren bidez bidal dezakegu edota parteka dezakegu gizarte-sareetan: twitter, Facebook, Flickr.
    • Zer gustatzen zait?
      • Oso erreza da erabiltzeko.
      • Efektua asko gustatzen zait.
      • Argazkia editatu ondoren, gure bilduman gorde dezakegu.
    • Zer ez zait gustatzen?
      • Ez da dohainik (baina oso merkea da)
      • Argazkia atera ondoren ezin da enkuadratu.

Capela das Almas (Porto, Portugal). Argazkia editatuta  ShakeltPhoto aplikazioarekin







2011/06/01

Nolakoa izango da internetaren trafikoa 2015 urtean?


Thinking emoticon
... logikak esaten digu orain baino handiagoa...; baina, datu fidagarriak lortzeko, hobeto begiratzen badugu Cisco enpresak (munduko enpresa liderra, internet arloan) argitaratutako txostena.



Hona doakizue txostenaren grafiko laburra:




Aurreikuspen batzuk, 2015 urterako, grafiko honen arabera:
  • Munduko internet trafikoa laukoiztuko da; eta, hilero, 80,5 exabyte-etara ailegatuko da (80 exabyte-ek bete dezakete DVD 20 bilioi). 
  • Asiako internet trafikoa  Ipar Amerikakoa  baino handiagoa izango da.
  • Hego Koreak jarraituko du izaten gygabyte-ak gehien kontsumitzen dituen herria.
  • Estatu Batuetako trafikoa oraindik Txinakoa baino altuagoa izango da.
  • Kanada, Frantzia eta Britain Handiak Estatu Batuak baino gehiago kontsumituko dute.
  • Txinak Brazil baino gutxiago kontsumituko du; baina, India baino gehiago.

emoticonos trabajosDatu interesgarriak, eta kontutan hartzeko, online marketing enpresa baten estrategia diseinatzerakoan