ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/08/08

Arau errezak argazkiak hobetzeko

Ea ea denok argazkiak ateratzen ditugu, Gaur egun argazki makina oso onak eta merkeak dira; eta, telefonoarekin ere argazki oso politak atera ditzakegu.

Post honetan argazkiak hobetezeko arau pare bat partekatuko nahi ditut.  Oso errezak dira eta abiapuntutzat har dizakegu, gero bakoitzak bere inspirazio artistika uzteko hegaz egiten.


1. Aukeratu argazkiaren formatoa. 

Horizontala ala bertikala?
Normalean, horizontala erabiltzen dugu paisaiarentzat eta taldeentzat; eta, bertikala erretratuentzat. 

     Aholkua: erretratua formato horizontalean egiten badugu, komenigarria da enkoadraketa osoa erabiltzea, ez utzi huts handiak aldeetan. 


2. Enkuadratu argazkiaren objektua.

Erdian ala non?

Erdian jartzen badugu, argazkia orekatzen dugu (batez ere objektu simetrikoak eta figurak oso ondo geratzen dira).

Halere, objektua beti erdian jartzen badugu, gure argazkiak aspergarriak izango dira.  Horregatik, komenigarria da ezagutzea "herenen araua" (frantsesaz, "règle des tiers"; gastelaniaz, "la regla de los tercios").

Zer da ?:
  • Beheko argazkian ikus dezakegu nola argazkia imaginatu behar dugun herenetan banatuta.
  • Bi aukera daukagu
    • Objektua nagusia jar ditzakegu lerro bertikal batean edo
    • Objektu nagusia jar ditzakegu lerro horizontal eta bertikal gurutzaten diren lau puntuen batean (X batekin markatu ditut).



Aholkuak: 

  • Lerro hauek gure gida izango dira baina orientatzekoa da, objektuak ez du geratu behar justu justu erdian.
  • Kokapenari dagokionez, ez dago aukera bakarra, denak onak dira eta gure inspirazioaren araberan daude. 
  • Bi objektu nagusiak badauzkagu, posiblea da ere bi puntu desberdinetan jartzea. 


    Noiz bata eta noiz bestea?:  lortu nahi dugun efektuaren araberan: objektua erdian jartzen badugu, enkoadraketa bete behar dugu; herenen araua erabiltzen badugu, ingurunea hobeto ikusten da. 


    Gaurko azken aholkua: mugitzen ari diren objektuak ala pertsonak ez dira ondo geratzen erdian, "aire" apurtzu bat behar dute. Beheko argazkian, anderea ibiltzen ari da eta horregatik eskuinean "aire hori" utzi dut


         
             








    Discovery espazio-ontziaren kabina 3D argazkian

    Ikusi al duzue hegazkinen pilotuen kabinak?. Ba, espazio-ontzienak antzekoak dira baina tresna gehiago daude... eta ikusi nahi baduzue, klik egin beheko argazkian Discovery-aren kabina 3D (hiru dimentsiotan) ikusteko.


    http://360vr.com/2011/06/22-discovery-flight-deck-opf_6236/index.html

    Ordenagailuaren sagua irudiaren gainetik pasatzen badugu, beheko aldean agertzen dira botoi batzuk  (berde pistatxo koloreaz laukian sartuta); eta, ezkerretik eskuinera ondoko aukerak dauzkagu: informazio eta copyright, hurbildu eta urrundu, ezkerrera eta eskuinera, gora eta behera, automatikoa, bista lehenetsia, musika; eta, pantaila osoa.

    3D argazki gehiago ikusteko ondo dago 360vr.com weba. 

    2011/08/06

    "Made in Euskadi"... euskera barik?... ez dut uste

    Gaur goisez, Facebookean, nire kontaktuen zerrendan dagoen politikari batek Deia egunkariaren berri bat partekatu du (gastelaniaz):

    Enciclopedia verde 'made in Euskadi'



    Horrelako gaiak beti interesgarriak direnez, sustpro.com webean sartu naiz; eta, ikusi dut weba posiblea zela konsultatzea ondoko hizkuntzetan: Español » English » Português (Brasil) » Français (France) » Deutsch » Italiano.

    Galdera: "Made in Euskadi" bada, Barakaldoko enpresa bada, Deia egunkariak zalaparta handiz berria argitaratzen badu; eta, politikari abertzale batek berria partekatzen badu bere Facebookean... inork ez da konturatu informazioa ez dagoela euskeraz?

    Ez dut nahi bakarrik enpresa horren aurka joan, beste enpresa ospetsuek ere weba erderaz bakarrik dauzkate eta,  adibidez,  Iberdrolak gastelaniaz eta ingelesaz dauzka baina euskerarik ez.

    Nire ustez, euskeraren normalizazioa ez dugu lortuko Euskal Herriko agintariek, komunikabideek eta herritarrok informazioa euskeraz ez egotea normaltzat hartuko dugun bitartean.

    Iraganean askok justifikatu zuten euskerarik eza esaten ekonomikoki ez zela errentagarririk,  euskeraz  irakurri ez genuelako. Lehen ez negoen ados eta gaur egun askoz gutxiago zeren eta, alde batetik, euskaldun alfabetizatuen kopurua nabarmena den eta gorantz doan; eta, bestetik, informazioa ez badago euskeraz, ezin dugu ohitu euskeraz irakurtzen.

    Beste batzuek diote gai honetaz aginte publikoek arduratu behar dutela. Ez nago batere ados. Beraien lana da, jakina baietz; baina, horrek ez du esan nahi besteok siesta bota behar dugunik.

    Eta badaude esaten dutenek enpresa pribatuek nahierara aukeratzen dituzten beraien hizkuntzak. Bai, baina enpresak sortzen dira dirua egiteko eta webak egiten dira jendea bisitatzeko; eta, euskaldunen kopurua nahikoa da lobby bat osatzeko. Enpresek behar gaituzte.





















    2011/08/05

    Txinako Qigong Asoziazioa


    Qigong praktikatzen baduzue, gomendatzen dizuet Txinako Osasunerako Qigong Asoziazioaren (Chinese Health Qigong Association) esteka (web ingelesaz eta txineraz dago):


    http://jsqg.sport.org.cn/en/index.html

    Informazio eta berri anitz daude; eta, nire ustez, kalitatezkoa. Webarem erdian klik egiten baduzue, ariketa batzuen irudiak ikus ditzakezue. Tamalez bideoak ezin dira online erosi. Ez dut konprobatu ea postaz eros ditzakedan; baina, Txinan egon nintzenean "Zortzi atalen ariketa" (Ba Duan Jin) eta "Tendoi-Muskulu indartzeko ariketak" (Yi Jin Jing) bideoak erosi nituen eta azalpenak (ingelesaz edo txineraz) oso argiak ziren.



    http://jsqg.sport.org.cn/en/index.html

    Bueno, eta Qigong ez baduzue praktikatzen, gomendatzen dizuet. Ez da osasunerako erremedio mirarigilea; baina, kalterik ez du egiten gure bizitza azkarrean noizbehinka ordu erdi bat pausatzea lasaitzeko