ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/12/24

Eguberri on!


Niri bezala, loteria ez ba zaizue tokatu, gogoratu iribarrea dohainik  eta kutsakorra dela....

Gabonak partekatzeko sasoia denez, ez ahaztu gure inguruko askok lanaren urritasuna eta pobrezia jasatzen dutenik....

Zuentzat eta batez ere sasoi honetan sufritzen dutenei, senide edota lagun maitea galdu dutelako edo urrun dutelako,  gaixo daudelako edota edozein egoera larrrian bizi direlako...




GABON ZORIONTSUAK ETA BESARKADA HANDI BAT!


2012/12/22

Atik Ztara: gehiegi kontsumitzen dugu Gabonetan?


Hamaika telebistak gonbidatu ninduen aste honetako Atik Ztara sasiora.

Gaia, kontsumoa Gabonetan: gehiegi kontsumitzen dugu?, arduratsuak gara kontsumitzen dugunean?

Zuen interesa izango delakoan, hona doakizue partehartzaileen iritziekiko bideoa (sentitzen dut baina ezin dut kendu publizitatea).

Ondo pasa asteburua!



2012/12/16

1891tik 1936ra bitartean Euskal Herrian telefoniak izan zuen garapena



Nahiz eta aurtengo azaroan argitaratu zen, irakurri ez bazenuten, ez galdu Begoña Villanueva soziologoaren elkarrizketa, 1891tik 1936ra bitartean Euskal Herrian telefoniak izan zuen garapenari buruz.

Begoñak gai honetaz tesia prestatu du Euskal Herriko Unibertsitatzean; eta, Bizkaiko hitza aldizkariko azaroaren 9ko alean (2.garren eta 3.garren orrialdeetan),  Euskal Autonomi Erkidegoko telefono historiari hurbiltzen digu.



http://berria.info/pdfak/bizkaia/aleak/2012-11-09/index.html


Artikuluaren irakurri ondoren bi pentsaketa bururatu zaizkit:  tresna asko gure eguneko bizitzan hain sartuta daude ezen berriak direla ahazten zaigun; eta,  telefonoaren garapena erreferentziatzat hartzea internetaren garapenarekin paralelismo eta ezberdintasunak ezagutzeko interesgarria izan beharko zuela. Ea Begoña edota beste ikertzaile bat ikasten berotzen den!
Graduation speech emoticon (Graduation Smileys)

2012/12/01

Gutun irekia Joseba Egibar jaunari


Jaun agurgarria,

Zure adierazpenak irakurri ondoren, gutun honen bidez, nire iritzia adierazi nahi nizuke:

1.- Funtzionarioak ez dira solidarioak izan behar lanpostu finkorik dutelako

Lanpostua lortu dute oposaketa gainditu dutelako; eta, oposaketak beraien gaitasuna frogatzen du.

Iraunkortasunak beraien lanaren neutraltasuna babesten du, gizartearen onuraz. Eta, nire ustez, etorkizunean, mugiezin hori gero ta ezezagunagoa izango da.

2.- Funztionarioak solidarioak izan behar dira herritarrak direlako; eta, gure gizartearen egoera oso larria delako.

            Aizu, eta elkartasunaz ari garenez, zu noiztik duzu soldata izoztuta eta zenbat jaitsi dizute?

            


3.- Murrizketa gehiago datozenik funtzio publikoan ez dira albiste berriak; baina, exempluarekin predikatzea bai izango zenik.

            Horregatik, Administrazioaren aurrezkia handitzeko, beheko ideiak, dohainik eta copyright barik, eskaintzen dizkizut:

            3.1. Murriztu politikarien zenbakia legealdi  honetan (osoan... ez hasieran bakarrik...)

            3.2. Ez izendatu kanpoko behin-behineko pertsonala  (politikariek legealdirako kontratatzen dituzten aholkulariak).

            3.3. Ez azpikontratatu Administrazioak egin ditzakeen lanak (“administrazioak bideak ez dauzkala”.. esan ez ezik, egiaztatu ere behar da…)

            3.4. Ez ordaindu euskerazko klaseak politikariei eta kanpoko aholkulariei (lanera datoz, ez ikastera zergadunen kostaz… edo hobeto… euskaldunak bakarrik izendatu… eta ikusiko duzu nola euskaldunen tasa  igotzen den…)

            3.5. Ez ordaindu ingelesako klaseak, edota ikastaroak, polítikariei eta kanpoko aholkulariei (gogoratu… datoz "curriculum" dutelako, ez "curriculum" dohainik egin nahi dutelako… gainera, ez ahaztu polítikariek, ingeles berriak direnean, joera dute egoitzak ingelesaz izendatzen…gure lotsarako…

            3.6. Murriztu kotxe ofizialak laneko bidaietarako… ez, politikariak etxetik-lanera eta lanetik-etxera joateak ez du kontatzen lana bezala…

            3.7. Debekatu politikarien bazkari gastuakzaindu beraien osasuna


            Esango didazu hau dela papagaiaren txokolatea… eta bai… arrazoia edukiko duzu… baina hainbeste loroak daudenez, horrela jarraitzen badugu, alpistea erosteko ere ez dugu dirurik edukiko…

Ez beharrezko gastuen zerrenda handitu nahi baduzu, ziur naiz funtzionarioak prest egongo direla zuri eta hurrengo Lehendakariari laguntzeko 

Adeitasunez,
 
            Mila Agirre

2012/10/29

Bazen garaia!


 Euskaraz agurtu... ez da euskaraz bizi...  
Euskararen alde egon... ez da euskaraz bizi...
Euskara jakin baina ez erabili... ez da euskaraz bizi...
Apurtu zure mugak,
EUSKARAZ BIZITZEKO BEHAR ZAITUGU!
Eskerrik asko!
 




2012/07/29

Apple OS X Mountain Lion eta bere konpatibilitatea beste aplikazioekin


Mac ordenagailua daukagunontzat ba dago salmentan OS X Mountain Lion sistema eragilea (euskeraz ez dago, soilik gastelaniaz eta frantsesaz)

Ziuraski gogoa duzue jaisteko; baina, gogora ezazue aplikazio berriak hasieratik beti arazoak ematen dituztela eta ez direla bateragarriak aurretik dauzkagun programa batzuekin.

Horregatik, jaitsi baino lehen konpatibilitatearen taula egiaztatzea gomendatzen dizuet. Horretarako, klik egin dezakezue beheko estekan (ingelesaz dago):

 
 






2012/07/14

Erdi Aroko Azoka Labastidan (uztailaren 14 eta 15)


Planarik ez baduzue asteburu honetarako Labastidara joatea gomendatzen dizuet, gaur eta bihar  Erdi Aroko Azoka ospatzen dutelako.

Hona doazkizue gaur egin ditudan argazki batzuk. Zure gustokoak izango direla espero dut.

Herriko jendearen partizipazioa handia






Salmenta-postu asko



Labastidako etxeak apainduta


 
Labastidako etxeak apainduta




Ikusten duzuenez, herritarrek lan bikaina egin dute.  Ondo pasa asteburua!

Erdi Aroko Azoka




2012/07/13

Argazkiak saltzeko web gomendatua


Zure argazkiak saldu nahian? Ba, argazkiak saltzeko web bat gomendatuko dizut: Fine Art America.

Nori bideratua?: online saldu nahi duten argazkilari profesional eta amateur aurreratuak.

Zein hizkuntzetan?: ingelesaz.

Zenbat kostatzen du?: bi tarifa dute, bata dohainik eta bestea 30$/urtean. Logikoki, bi tarifek berezitasun desberdinak dauzkate; baina, nire ustez, garrantzitsuena da debalde 25 argazki besterik ezin duzula webera igo, eta ordaintzen baduzu, mugagabeko argazkiak igo ditzakezula.

Saltzen al da?: bai baina kontutan hartu gutxi gora behera 95.000 artista eta argazkilariak daudela.

Dohainiko tarifarekin ere sal dezaket?: bai (neure esperientzia).

Gomendioren bat?:
  1.  Dirua soberan ez baduzu, hasieran igo doako 25 argazki.
  2.  Argazki pilo bat daudenez, arreta jarri argazkien izenburu eta etiketetan (Keywords ingelesaz), bezeroen bilaketa errazteko.
 
Nire argazkiak Fine Art America webean?:


flowers photos

Zure interes izan delakoan, ondo pasa asteburua!
 





2012/06/23

Tabletak erabiltzen al ditzue?

Nik bai, Ipad daukat. Ez dizuet esango ordenagailu eramangarririk ordezkatzen dutenik; baina, egia esateko, Ipad daukadanetik, ordenagailu eramangarria gutxitan erabili dut.

Eta, antza denez, niri gertatzen zaidana ohikoa da, gaur irakurritako Online Publishers Association delakoaren inkesta datuen araberan.

Hona hemen datu batzuk (kontutan hartu erabiltzaileak Estatu Batuetakoak direla):

2011 urtetik 2012 urtera, erabiltzaileen kopurua %12tik (28,3 milioi) %31ra igo da (74,1 milioi)

2012 urtean parekoak dira Android eta IOS (Apple) sistema eragileak dauzkaten tableten erabilera (2011 urtetik 2012 urtera, Android gora joan da; eta, IOS, ordea, behera)



Tabletak erabiltzaileen pozgarria ihaz altua izan arren (%39a pozik eta %50a oso pozik), aurten ere altuagoa da (%32a pozik eta %58a oso pozik)


Gizonek emakumeok baino tabletak gehiago erabili arren, desberditasunaren portzentaia gero eta txikiagoa da (2012 urtean, emakumeok, %44a;  eta, gizonak, %56a). Adinaren aldetik, aurtengo erabiltzaileen %34a 35-54 adinaren tartean dago, %28a 25-34 adinaren tartean, %32a 8-24 adinaren tartean; eta, %7a 55 urtetik gora dago



Zertarako erabiltzen da?: informazioa gordetzeko (ordenagailuan bezala baina ez ahaztu kapazitate gutxiago daukala), internetan sartzeko, emailak irakurtzeko eta bidaltzeko, jolasteko, gizarte-sareetan sartzeko, musika entzuteko, liburuak irakurtzeko; eta, erosketak egiteko besteak beste.


Goian aipatu dudanez,  datu haeuk Estatu Batuetakoak dira; baina, interesgarriak eta orientagarriak. Beraz,  merkataritza web orrialdea baldin baduzue, tabletetan irakurtzeko moldatuta egotea gomendatzen dizuet.

Orain... itzali ordenagailua eta ondo pasa asteburua!