ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/01/06

Marketin online: Google Analitika

Web bat baldin badugu, Google Analitika (gastelaniaz eta frantsesaz) tresna behar dugu.

Zergatik behar dugu?: web bat edukitzea oso ondo dago baina bisitaririk ez badauka denda hutsa da. Horregatik, ondoko galderen erantzunak jakin behar ditugu:

  •    Zenbat bisitari daukat?
  •    Zenbat bisitari behin baino gehiagotan itzultzen dira?
  •    Zenbat denbora geratzen dira?    
  •    Zein artikulu gehien interesatzen zaie?
  •    Nongoak dira?
  •    Zein da berarien hizkuntza? (edo hobeto, zein hizkuntza erabiltzen dute 
             ordenagailuan?  
  •   Nire weba topatu dute zuzenean  (ad. Googlearen bidez) ala erreferentziaz
           (ad. interneteko atari baten bidez)? 
  •     Nire webera ailegatu baziren Googlearen bidez, zein hitzak idatzi zituzten
             bilaketa egiteko? (hau oso  garrantsitzua da etiketak ondo jartzeko eta 
             horrela zuen webaren trafikoa gehitzeko)


Datu hauek eta gehiago Google Analitikaren bidez jakin ditzakegu eta behar beharrezkoak dira gure webaren marketin estrategia antolatzeko.

Garestia al da?: ez, dohainik da.

Nola jartzen da?:

1.     Ez baduzu kontu bat Googlean, ireki bat (frantsesaz eta gastelaniaz).
        kopiatu (gastelaniaz, fransetsaz ez dago).
3.     Erantsi jarraipenaren kodea zuen webean.
4.     Egun batzuk pasa ondoren, zuen jarraipenaren txostena Google kontuan 
        kontsulta dezakezue.

Zaila da jarraipen kodea jartzea?

Ez, gehienez ordu bateko kontua da; baina, zuen webaren tripak ez badituzue ezagutzen, hobe da teknikari bati eskatzea jarraipen kodea jartzeko eta gero zuek jarraipena egitea Google kontuaren bidez.


 Zuk erabiltzen al duzu Google Analitika? Bai, nire webean eta blog honetan.
      
      Hona hemen, blog honen datu batzuk (11/03/1tik 12/01/03ra):

  • Herriak: Euskal Herria, Espainol Estatua, Estatu Batuak, Frantses Estatua, Brasil, Alemania, Erresuma Batua, India...
  • Ordenagailuen hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemaniera...
  • Bisitari berriak: % 62,20. Behin baino gehiagotan sartutako bisitariak: % 37,80.
  • Nola ezagutu dute nire bloga: % 67,70a beste webaren esker (berriketan, blogger, facebook, twitter...), %19,78a hitz edota esaldi bat sartu dutelako bilatzaile batean (Google, Yahoo...); eta, %12,52 blog honetan zuzenean sartu direlako

Zuen interes izango delakoan, ondo pasa asteburua!




2012/01/05

Zeintzuk izan dira 2011. urtean munduko nabigatzailerik erabilienak?



  
StatCounter webaren araberan, lehena, “Microsoft Internet Explorer” (%39); bigarrena, “Google Chrome” (%27); eta, hirugarrena, "Mozilla Firefox", (%25). Hurrengoak, “Safari” eta “Opera” nabigatzaileek %6 eta %2a lortu dute hurrenez hurren.


  • Baina adi egon: Google Chrome, nahiz eta bigarrena izan, ihazko arrakastatsuena izan da kontutan hartzen badugu 2011. urtearen hasieran Internet Explorer eta Firefox nabegatzaileek %46 eta %30a hurrenez hurren. zeukatenela.

Iturria: http://gs.statcounter.com/#browser-ww-monthly-201101-201112





Eta Euskal Herriko nabigatzailerik erabilienak? Nik dakidanez oraindik daturik ez daude.

Zein da zuen internet nabigatzailea? Nireak, Firefox  (batez ere Euskalbar pilo bat gustatzen zaidalako) eta Google Chrome

  •  “Internet nabigatzailerik hoberenak euskaraz” argitaratu nuen mezua irakurtzeko egin klik hemen.


Kuriositateagatik blog honen estatistikak, Google analitiken bidez, begiratu ditut; eta, hona hemen emaitzak (11/03/12tik 12/01/03ra):


Nabigatzailea
%
Firefox
43,01
Chrome
24,57
Internet Explorer
21,75
Safari
5,68
Mozilla
2,93
Mozilla Compatible Agent
0,80
Opera
0,61
Android Browser
0,46
BlackBerry8520
0,11
IE with Chrome Frame
0,04



2012/01/03

Bilaketa, salbamendu eta erreskate zerbitzuengatiko tasa



Nahiz eta bilaketa, salbamendu edo erreskate zerbitzuengatiko tasa berriak publizítate handia jaso duen, ez dago soberan gogoraraztea ihazko abenduaren 29tik aurrera indarrean dagoenik.

Hona doakizue prestatu dudan informazioa (Kontuz: hau laburpena besterik ez da; eta, zalantzaren kasuan, beti Legearen artikulu osoa -hogeita hirugarren artikulua- kontsultatu behar da).



·         Zein kasutan ordaintzen da?: Herrizaingo Sailaren berezko edota hitzartutako taldeek, egoera zailean dauden pertsonak bilatu, salbatu edo erreskatatzeko zerbitzua ematen duten ondorengo kasuetan (ofizioz edo aldeak eskatuta):

1.  Pertsonentzat arriskutsu diren jolas edo kirol-jarduerak egitearen ondorio direnean.

§         Eta zeintzuk dira jolas edo kirol-jarduera horiek?:

·         Bere modalitate eta estilo guztietan: urpekaritza, igeriketa-zeharkaldiak, windsurfinga, flysurfa, uretako eskia, wakeboarda, wakesurfa, skurferra, uretako motoak, bodyboarda, surfa, raftinga, hydrospeeda, piraguismoa, arraunketa, arroilen eta troken jaitsiera, zubi-saltoa, goma-saltoa, kite buggya, quadak, eskalada, kirol-espeleologia edo «espeleismoa», mendiko bizikleta babes-kaskorik gabe, moto-krosa, mendiko motordun ibilgailuak, raid eta trec diziplinetako hipika, zaldizko turismo eta ibilaldiak, eskia, snowboarda, elurretako motoak, paraskia, snowbikea, mushinga, skibikea, aerostazioa, parakaidismoa, base-jauzia, hegaldiak ultrarinetan, hegaldiak motordun eta motorrik gabeko aparatuetan, parapentea, delta hegala eta parasailinga

2.  Arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta edo debekatuta dutenetan egiten direnean.

3.   Aurkako fenomeno meteorologikoen ondoriozko alerta laranja edo gorria egon arren egiten direnean.

4.    Objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe eskatzen direnean edo arriskua dagoelako itxurak egiten direnean.

·         Zein kasutan ez da ordaintzen?:

o Katastrofe publikoko egoeretan, edota zerbitzu horiek interes orokorreko arrazoiengatik, eta ez partikularren ematen direnean.

o  Itsasoan pertsonak salbatzeagatik edo itsasontziak erreskatatzeagatik, legedi espezifikoan eta nazioarteko hitzarmenetan aurreikusita dauden kasuetan

·         Nork ordaindu behar du?: 

o       Zerbitzuaren jasotzaileek
o  Jolas eta kirol-jardueren antolatzaileek (kontuz: antolatzaileek ez badute ordaintzen, jasotzaileak erresponsable subsidiarioak dira).
o   Aseguru-entitateek (onuradunak aseguru-poliza bat kontratatuta badu tasa honi lotutako kasuak estaltzeko).
§  Tasaren kuotaren zenbatekoaren muga polizan kontzeptu horretarako aseguratutako zenbatekoa izango da, eta, halakorik ez badago, prestazio osorako aseguratutako zenbatekoa.

·         Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra?: Zerbitzua ematen hasten den unean (dotazioa ateratzen den unean)

·         Zenbat ordaindu behar da (euroak/ordua)?:
o       Zerbitzua emateko erabilitako pertsona bakoitza: 36€.
o       Ibilgailu bakoitza: 38€.
o       Helikoptero bakoitza: 2.093€.
o       18 metroko edo gutxiagoko luzera duten itsasontzi bakoitza: 383€.
o       18 metrotik gorako luzera duten itsasontzi bakoitza: 2.017€.
Garrantzitsua:
·         Ordu-zatikien kasuan, tarifaren zenbatekoak modu proportzionalean aplikatuko dira.
·         Gehienez lau orduko tartea likidatuko da.
·         Zerbitzu berari pertsona bat baino gehiago badagozkio, denen artean proportzionalki banatuko da kuota.

·         Tasa honen salbuespenak:
o       Edozein eratako urritasun edo asaldura psikikoa duten pertsonak.
o       16 urtez azpikoak.
o       Erreskatean edo aurreko fasean hildakoak, edo ondorengo fase batean hildakoak baldin eta bilaketa, erreskatea edo salbamendua eragin zuten arrazoiengatik hil badira.
Kontuz: salbuespena hauek ez dira aplikatzen jolas eta kirol-jarduerak antolatzaileei eta aseguru-entitateei.

Beraz, badakizue, kirola egin baina kontuz ibili!