ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/02/18

Hamaika TB: Berbaz 2012-02-16

Genero indarkeriaren aurkako lege berria eta hezkuntza kontuak jorratu genituen mahai inguruan.

Zure interes izango delakoan, oso ondo pasa asteburua!


2012/02/05

Nola esaten da zure izena txineraz?


Txineraz pertsonen izenen esanahia garrantzitsua da; eta, esanahi hori positiboa izatea beti saiatzen da (hau ere kontutan hartu behar da marka komertzialaren izena aukeratzerakoan Txinan erabiltzeko)

Zelan esaten da gure izena txineraz? nahiz eta zerrenda laburra izan, chino-china.com webean, batzuk topa ditzakegu.

Gastelaniaz: emakumezkoen izenak eta gizonezkoen izenak
Frantsesaz: gizonezkoen izenak eta emakumezkoen izenak

Nirea adibidez  米拉 idazten da eta Mǐ lā ahoskatzen da. Berez esanahia izango litzateke izar erraldoi gorria (Omicron Ceti); baina, nire ustez, garrantsitzuena da nire izenaren lehen karaktereak arroza ere esan nahi du eta arroza oinarrizkoa da Asiaren elikaduran!







2012/02/04

Hamaika TB: Berbaz 2012-01-26

Hona doakizue Hamaika telebistan Berbaz programan parte hartu nuen azken saioaren bideoa.

Megaupload eta SOPA edota SINDE legeak, lan osasuna eta erretzea izan genituen hizpide.

Zure interesa izango delakoan, ondo pasa asteburua; eta, kontuz elurrarekin gidatu behar baduzue.




Hamaika TB: Berbaz 2011-12-22

Hamaika telebistaren Berbaz programaren saio hau abenduan izan zen; baina, gai batzuk oraindik gaurkoaz dira. Horregatik eta zure gustokoa izango delakoan hona doakizue bideoa.

San Tomas eguneko metroko greba eta gabonak izan genituen hizpide. Merkatal zentro handiak ala betiko denda txikiak? Jaiegunetan ere irekitzearen alde ala konpetentzia desleala da?