ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/05/22

Hamaika TB: Berbaz 2012-05-17

Galdu bazenuten pasada zen asteko Hamaika TB Berbaz saioa, hona doakizue bideoa.

Gaiak: Estatu espainolaren gobernuak proposatutako kode penalaren erreformak zer nolako eragina izango luke manifestazioetan parte hartzen dute pertsonengan; eta,  Bankiaren interbentzioa.

Zure gustokoa izango delakoan, ondo izan.


2012/05/14

Nola egin argazki panoramikoak?

Bi sistema erabil dezakegu argazki panoramikoak egiteko:

1. Argazkia atera dezakegu objektibo angeluar batekin: 35 milimetro baino gutxiago duten lenteak angeluak deitzen dira; 24 milimetro baino gutxiago dutenak,  angeluhandiak; eta, 180ยบ dutenak, arrain-begiak.

Lekeitioko Tala (Canon 5D,  16 mm,  f/7,1, 1/160 seg, ISO 100)



 Kontutan eduki Canon 5D formato handiko kamara denez,
 bere lentearen 16 milimetroak beste kamara lentearen 10 milimetroak dira


2.  Argazki batzuk atera ditzakegu eta lotu softwaren bidez


Lekeitio Talatik (Canon 5D, 16 mm,  f/7,1, 1/40 seg, ISO 100)

     Goiko panoramika egiteko 6 argazki atera nuen ezkerratik eskuinera: baina,  argazki gutxiago ala gehiagoekin ere egin dezakezue (gomendatzen dizuet hasieran bizpahiru egitea).

    Kamara tripode batean jarri behar duzue; eta, argazki ateratzerakoan, kontutan hartu argazki bakoitzaren amaiera eta hurrengoaren hasiera gainezarri behar duzue (bestela hutsune geratuko zaizue).

   Hurrengo pausua da argazkiak lotu softwaren bidez. Nik Photoshop erabiltzen dut. Beste batzuk ere badaude, adibidez, Autopano. Baina oso garestiak direnez, gomendatzen dizuet lehenengo begiratu ea zuen kamararen softwareak aukera hau ematen dizuen.

   Eta azkenean, oso luzea ez bazaizue egin eta zuen gustokoa bada, argazkia edita dezakezue (.psd artxibo batekin lan egiten ari bazarete, komenigarria da lehenengo .jpg bezala gordetzea kapaz kapa ez editatzeko, baizik eta dena batera).



* Post hau idazteko kontsultatu dut "Irudia, Ikus-entzunezkoa eta Soinua" Hiztegia. Oso baliogarria dela iruditu zait.