ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2013/12/26

2013/11/09

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiten


Munduan hiru emakumetik bat bortxatuta edo jipoituta izango da bere bizialdian.


Krimen hauei aurre egiteko ekintza asko antolatzen dira. Gaur ekartzen dizuet "1 billion rising for justice" (bilio bat zutik justiziaren alde) izeneko GKEaren bideoa bere kanpaina sustatzeko.




2013/11/06

Bilboko udalak euskaldunak TAO birtualatik kanpo uzten ditu


Azken egunetan irakurri dugu Bilboko TAO telefono mugikorraren bidez ordain dezakegula. Ze ondo, ezta?

Bai, baina, tamalez, euskalduna ba zara, ez hain ondo zeren eta web orrialdea gaztelaniaz bakarrik dagoen.



Euskaldun batzuek kexa Bilboko udaletxeari bidali diote. Nik Hizkuntz Eskubideen Behatokirari bidali diot. Bai bata, bai bestea ondo daude. Kontua da, ez ba zaude ados, zure eskudideak defendatu.


2013/10/31

Halloween, euskal festa?


Oso interesgarria gaur  ahotsak.com web-orrian zabaldutako bideoa.


"Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian".



2013/10/22

Iñaki Marquinaren argazki-erakusketa


Atzo, Bilboko FNACean, ikusi nuen Iñaki Marquinaren argazki-erakusketa, "Ilusiones Entrópicas" izenekoa (urriaren 15etik azaroaren 15era egongo da).

Argazki-muntaia gustatzen bazaizue, guztiz gomendatzen dizuet asko gustatu zitzaidalako.


Columnas Css
Argazkilaria: Iñaki Marquina

Nire ustez, original, kreatibo eta oso detailezalea da bere lana (argazki-muntaia bikaina da; eta ziur ordu asko eman duela hain emaitza onak lortzeko).


Columnas Css
Argazkilaria: Iñaki Marquina

Bere argazkiak desberdinak dira, harritzen gaituzte; eta sentimendu kontraesankorrak sortzen dizkigute:  ziurgabetasuna, baita  beldurra apurtzu bat ere, bakardadea eta edertasuna batera nahasten dira.



Columnas Css
Argazkilaria: Iñaki Marquina
Bizkaiko monumentu edota eraikin ezagunak agertzeak ukitze berezi bat ere ematen dizkio bere argazkiei.


Columnas Css
Argazkilaria: Iñaki Marquina

Zorionak Iñaki Marquina!

2013/10/21

Errioxako enoturismo gomendagarria



Errioxako balkoia (Herera mendatea)

Errioxan  mahats-bilketan dabiltzate eta joatea gomendatzen dizuet, jateko eta edateko ez ezik, bere paisaiaren kolore ederrak ere gozatzeko.


Mahastiaren koloreak




Herenegun Samaniegon egon nintzen, Pascual Berganzo upaltegian (web-orria oraindik ez dago euskaraz baina gerokoan egongo da). Han, Eduk eta bere familiak erakutsi eta azaldu ziguten ardogintzaren prozesu osoa.



Samaniego eliza mahastitik


Bodega bisitatuz gain, mahastietara ere joan ginen; eta han mahatsak bildu genituen eta bere zukua analizatu genuen alkohola neurtzeko.  Bereziki gomendagarria umeak baldin badauzkazue, asko ikasten delako.

Errefraktometroa

Bisita amaitzeko pintxoak eta ardoak dastatu genituen. Nik aprobetxatu nuen ardoa erosteko kalitate eta prezio oso ona zeukalako.


Edu (atzeko argazkia berak egin zuen, oso argazkilari ona delako)



Eskerrik asko Edu!




2013/09/15

Bultzain GKE



Bultzain, Gasteizko GKE bat da. Etxe bat dute kalean bizi den pertsonak babesteko. Dirua behar dute etxe horren gastuak ordaintzeko; eta, kalean jarraitzen duen jendea laguntzeko.

Horregatik, dirua biltzeko asmoz, atzo, azken bi urtetan bezala, Arriaga polikiroldegian ospatu zen III Aikido Elkartasun Kurtsoa.
 
Batzuek entrenatu zuten; eta, beste batzuek aikido lehen aldiz praktikatu zuten. Baina denok bildu ginen elkartasunaren alde.

Hona doazkizue argazki batzuk ea gustatzen zaizkizuen.

Eskerrik asko Bultzain posiblea egiten dutenei.










2013/08/17

Bilarreko akelarrea


Bilar ezagutzen al duzue? Arabar Errioxako udalerria da.
 



Beste monumentuen artean, hemen kokaturik dago Sorginaren txabola. Trikuharri hau egun-argiz ikustea gomendatzen dizuet.



Baina, kontuz gauaz ba zoazte... sorginak han bertan biltzen direla esaten dutelako...




Horregatik, abuztuaren 14an, urtero, herritarrek emanaldi bat antolatzen dute...




Sorginen historioa kontatzen dute...





Inkizioaren jazarpena...






Akelarrea...






Baina sorginak ba al daude? "Izena duen edozein gauza munduan aurkitzen da", ezta...?














2013/07/16

Argazki erakusketa: Barakaldo, bihotzaren indarraz



Ongi ezagutzen nautenek barakaldotar izateaz harro nagoela diote; eta, bai horixe!. 



Barakaldon, beste gauza garrantzitsu eta baliotsu askoren artean, zera ikasi nuen: gizarte, lan eta ingurumen arloko injustiziei aurre egin behar diegu; eta, kultur aniztasunak ez du geurea mehatxatu behar, baizik eta aberastasuna sortu denontzat.




Hori dela eta, erakusketa honen bitartez, Barakaldo eta bere gizon-emakumeak omendu nahi ditut, herrimina  dakarzkidaten antzinako lekuetako argazkiekin, eta leku berrietakoekin ere, denak gure herriko historia eta eboluzioaren zati garrantzitsua direlako. 



 Eskerrik asko Barakaldo!





NON: Clara Campoamor Kultura Etxea (Gernikako Arbola kalea, 41, Barakaldo)

Ikusi mapa handiagoa  

NOIZ: uztailaren  5etik 30era, astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 16:00-20:00.


2013/06/16

Ingelesa ikasteko online baliabideak: idazketa (2)



Atzoko mezuari jarraiki, gaur beste orrialde gomendatzen dizuet:


Oxford Dictionaries 






Eta gogoratu gaur Araba Euskaraz 2013 Amurrion ospatzen dela!




MIHIAN KILI KILI

ZERBAIT BEREZIA SENTITU NAHI DUT
GAUZA BERA SENTI DEZAKEZU ZUK
HAINBESTE GUSTATZEN ZAIZKIZUN GAUZAK
BELARRIRA KONTATUKO DIZKIZUT
ZERGATIK EZ HASI JOLAS HONEKIN
GUSTORA EGINGO NUKE  ZUREKIN
ZERBAIT EGIN BEHARKO GENUKE  BA
KONPARTITZEN DITUGUN GOGO HAUEKIN
KILIKATU ZAZU NERE MINGAINA
UTZIKO DIZUT EGITEN BERDINA
BERDIN DA SEXU, KOLORE, ADINA
ZIRRARA HONEK MEREZI DU AHALEGINA
EGIN DEZAKEGU BION ARTEAN
LAGUNEKIN, KALEAN EDO ETXEAN
GOXOAGOAK DIRA ZURE HITZAK
EUSKARAZ ESATEN DITUZUNEAN
NAHI BADUZU KILIMA NAZAZU PROBATU EZKERO GUSTATUKO ZAIZU
MIHIAN KILI KILI EUSKARAZ IBILI BARRUAN DUZUN HORI EZ UTZI GELDIRIK