ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2013/01/31

San Blas opila egiten ikasi nahi?


Emailaren bidez pasatu didate errezeta hau (egilea ezin dut aipatu emailean agertu ez zelako; baina, eskerrak ematen dizkiot); eta, zuen gustukoa izango delakoan, hona ekartzen dizuet.


INAUTERIAK GAINEAN, SANTA AGEDA ATE JOKA ETA ….

SAN BLAS OPILA EGITEN IKASI NAHI?

San Blas sasoian opil goxo-goxoak dira non-nahi. Egiten ikasi nahi? 



OSAGAIAK:

  • 6 arrautza
  • ½ Kg. azukre + azukre hautsa (kafe-errotan ehotutako 2 ontzikada)
  • ¼ gurina (manteka: potea 480g-takoa bada, 100g edo 110g) erabiltzea ondo dago.
  • ¾  mantekila edo margarina (potoaren arabera (margarina 500g takoa bada, 375g margarina… Hau da, neurriaren ¾).
  • Poto bat anisaren esentzia (10g dira) edo koilarakada bat, berdina da.
  • 1 legamia poltsatxoa (royal edo horrelakoa)
  • 1Kg irina

EGITEKO ERA:

·         Manteka eta mantekila  ontzi desberdinetan urtu eta hozten utzi.
·        6 arrautzetatik, 2ri zuringoa banatu eta gorde. Beste guztia (4 arrautza oso + 2 gorringo) azukrearekin ondo nahastu. Bien bitartean, manteka eta mantekila hoztuko ziren eta gehitu arrautza eta azukreari. Nahastu ondo.
·         Irina poliki bota eta ¾-ak bota ondoren, orea ezingo da eskuetan hartu; horregatik hurrengo egunera arte laga. Hurrengo egunean, gelditzen den irinaz eskuetan hartu eta mahai gainean nahastu (irinaz igurtzi mahaia). Jarraitzen badu eskuetan pegatzen, irin pixka bat gehiago bota, baina KONTUZ!!! Zenbat eta irin gehiago bota, masa astunagoa geldituko da.
·         Eskuetan batzen duzunean nahastu legamia. Ondoren esentzia bota eta ondo nahastu. Masa moldatzeko moduan dagoenean, lau zati berdinetan banatu eta arrabolarekin (rodillo) forma eman eta aurretik beroturiko labean sartu.
·         Labean 160ÂșC-tan  30 minutu (gutxi gora-behera) eduki ondoren atera eta gaineko zuria eman. Nahiko azkar gogortzen da.



GAINEKO ZURIA:

Hasieran arrautzei kendutako zuringoak (2), elur puntura altxatu eta poliki-poliki 2 ehogailu-kada (molinillo) azukre hauts (glas) bota eta masa ondo nahastu. Gainean igurtzi.
ON EGIN!


2013/01/27

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa: argazki-kamera trinkoa ala reflex? (2)


Argazki-makina erosi baino lehen, besteak beste, lau galdera zure buruari egin behar diozu:

1) Zenbat diru duzu?
2) Nor edo zer fotografiatuko duzu?
3) Non fotografiatuko duzu?
4) Argazkiak egitea gustatzen zaizu ala argazkilaritza gustatzen zaizu?


Erantzunak jakin ondoren,  gaur egun, merkatuan aurki ditzakezun argazki-kameren segmentuak, gutxi gora behera, ondokoak dira ( Canon kameren irudiak erabili arren, hobeto ezagutzen ditudalako,  Nikon, Sony eta abar oso onak dira ere bai):
                                       

1) Argazki-kamera trinkoa (300€ baino gutxiago)



                                                                    
Abantaiak: merkeak, txikiak, arinak, erabiltzeko errezak, kalitate ona argazkiak ordenagailuan ikusteko edota tamainu standarrean inprimatzeko (10 x 15 ala 13 x 18 zm).

Desabantailak: kamera txikia denez, irudi sentsorea ere bai (argia harrapatzen duen txipa -aurreko argazki-filma antzekoa-).

Aholkua: ez sartu pixelen borrokan (pixel zenbakia altua edukitzea oso ondo dago; baina, irudi sentsorea txikia bada, pixel zenbakia altuena izan arren, argazkiak,  tamainu handian imprimitu nahi baduzu, kalitatea galduko du)


2) Argazki-kamera trinkoak (700€ baino gutxiago)




Abantaiak: prezio-erdia; reflex baino txikiagoak; reflex baino arinagoak; modu automatikoez gain, erdi eskuzkoak eta eskuzko moduak ere ba dauzkate; batzuen zooma oso luzea da (1.200 mm); ez duzu behar objektiborik aldatu; bideo eta argazkien kalitatea oso onak dira.

Desabantailak: dena batean doanez, gerokoan ezin dituzu kamera edota objetikboak aldatu.

Aholkuak: argazkilaritzan sartu berria bazara baina aurreratu nahi baduzu, begira zazu ea  JPEG artxiboaz gain, RAW artxiboa  (ordenagailuan editatzeko), HDR aukera eta, Bulb modua (esposizio luzeak) dauzkan.


3) Reflex kamera (700€ baino gehiago)


Abantaiak:  bideo eta argazkien kalitaterik hoberena (ereduaren arabera); modu automatikoez gain, erdi eskuzkoak eta eskuzko moduak ere ba dauzkate; kamera edota objektiboak alda ditzakezu etorkizunean.

Desabantailak: prezioa, pisua, objektiboak aldatu behar dituzu.

Aholkuak: gaur egun argazki-industria arin arin aldatzen ari da ( HDR, EVIL kamerak..) eta, reflex segmentuaren barruan, kalitate desberdinetako kamera eta objektiboak daude prezioaren arabera; horregatik, argazkilaritza gustatzen bazaizu baina ez bazaude ziur ea jarraituko duzun, hobeto aukeratu aurreko segmentuaren kameraren bat.



2013/01/14

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa: aurkezpena (1)


Zeintzuk dira zure asmoak urte berrirako? Nik, besteak beste, argazkilaritzari buruzko ikastaro bat argitaratzea blog honetan pentsatru dut.

Maila oinarrizkoa izango da (esposizioa, irekitasuna, abiadura, konposizioa...) ; eta, "Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa" izenburuarekin, sarrerak zenbatuko ditut jarraipena errazteko.

Bardenak (Nafarroa)

Eta, besterik gabe, hasiko gara:

Ez da esan behar argazki pilo bat dagoenik gure inguruan. Azken hamarkadetan iraultza bat izan da argazkilaritzaren arloan. Merkatuan prestazio handiko argazki-makinak eros ditzakegu eta lehen baino askoz merkeagoak.

Kamerez gain, kalitatezko argazkiak egin ditzakegu telefono mugikorrekin, taulekin, ordenagailuaren web-kamarekin... eta internetako argazki webetan partekatzen diren argazkiak biloi ta biloiak dira.


Bizkaiko zubia (Bizkaia)


Argazkiak oporretan edota ospakizunetan ezezik, lanerako edota ikasketerako aurkezpenak ilustratzeko ere egiten ditugu.

Monje budista (Shangri-La)


Logikoki, zenbat eta garestiagoa den argazki-makina, orduan eta hobea da argazkien kalitatea (tamainu handiko argazkiak inprimatzerakoan batez ere nabaritzen da). Baina, zure argazkiak ordenagailuan ikusten badituzu edota tamaina normalean (10 x 15 ala 13 x 18 zm) inprimitzen badituzu,  ez duzu argaki-makina garestirik erosi behar. Pentsa ezazu denok, ikasten eta praktikatzen badugu, argazki onak egin ditzakegula. Gerokoan, zure argazkizaletasuna hazten bada, denbora edukiko duzu zure ekipamendua osatzeko.