ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2013/04/16

Txinan lan egiteko web orrialde bat: www.trabajoenchina.org


Txinan interesatuta bazaudete, www.trabajoenchina.org orrialdea (gastelaniaz) gomendatzen dizuet.

Txinako lanpostuak  jakitera emateaz gain, herri horretako gizarte eta kultura-informazio oso erabilgarria eskaintzen du.





再见 (agur)!

2013/04/13

Ingelesa ikasteko online baliabideak: learning English with Misterduncan


Mr Duncan Erresuma Batuan jaiotako ingeles-irakaslea da. Txinan lau urtez ingelesa irakatsi ondoren, bere herrira itzuli zen; eta, edonork ingelesa ikastea laguntzeko asmoz, bideoak sortzea eta YouTubera igotzea erabaki zuen.

Bideo gehienak ez dira oso luzeak (10 minutu inguru) eta oso xelebreak. Nire ustez, ez dira hasiberrientzat azpitituluak ingelesaz daudelako. Baina, zuen ingelesa freskatu edota hobetu nahi baduzue, gomendatzen dizkizuet zeren ingelesa umore onaz ikas baitezakezue.

Bere bideoak Youtubean ikusteko klik egin "hemen".

Eta  FaceBookean jarraitu nahi badiozu klik egin "hemen".

Hona uzten dizuet ondoko bideoa adibide gisa. Enjoy! (Gozatu!)
 





2013/04/11

Argazkigileak web orrialdea



Argazkigileak.com  web orrigaldean Euskal Herriko argazkilari batzuok gure argazkiak erakusten ditugu.





Argazkigileak.com web orriak "argazkigintzaren inguruko topagune bat izan nahi du, informazioa eta iritziak partekatzeko toki bat" zeren eta "Baliabideak eta euskarriak aldatu dira. Moduak aldatu dira. Baina, oinarrian, gauza berdinaz ari gara; emozioa eta zirrara piz dezakeen irudi finko bat errealitateari lapurtzeko arteaz".


Zuen gustukua izango delakoan, ondo pasa osteguna!



2013/04/08

EDERLEZI pastorala



Gaur ijitoen eguna ospatu denez, EDERLEZI pastorala gomendatzeko aprobetxatzen dut.




"EDERLEZI hitza Tziganoentako bedatseko besta handia da. Ixtoria hontan Ama batek bere zazpi alabekin, menteak zeharkatüko dütü Euskal Herrian, XVII.etik XXI.eala, Bizkaiatik Xiberoala. Eta popülü hau markatü dütüan gertakari handien eta latzen jakile izanen dira. Buhameen gora beherak kontatüz Euskal Herrian"






Martxoaren 24an pastoral alternatibo hau (ofiziala René Cassins du mintzagai) ikusi nuen Gotainen (Zuberoan) eta asko gustatu zitzaidan. Hiru orduz gutxi gora behera, 14 aktore, abeslari eta dantzari eder hauek ikuskizun polit polita eskaini ziguten.



Baina musika gozatuz gain, pastoral hau baliogarria da buhameen historia gure artean ezagutzeko. Nicole Lougarotek pastoralaren sar hitzan dionez: "Ez niz segür eüskal kültüra orai den bezain aberats zatekeala, ez balütü mentez mente hartü buhameen kültüraren elementü zonbait, jakinik Buhame horik zirela bai dantzari, bai sonügile, bai inprobisazale... Besteetan bezala hemen ere..."



 




2013/04/03

EUSTAT, euskarak behar zaitu


Atzo gertatu zitzaidan:






 

  " bai?"



       “hola, buenos días, le llamamos en nombre del EUSTAT porque ha sido elegida para rellenar una encuesta…” (hau bai poza! loteria ez zait tokatuko, ez…; baina, administrazioaren inkestak… bat ere ez dut galtzen)


 “¿y no puedo hacer la encuesta en euskera?



      “Sí, no hay problema. Busco una compañera que hable euskera y le volvemos a llamar”.


Laurden bat pasa ondoren,  neska euskaldun batek deitu zidan, inkesta bete nuen… eta kito.


Itxoin!...Zer dago gaizki…?



EAEko Legebiltzarrak Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Legea onartu eta 30 urte pasa ondoren, nola posible al da, administrazioarekiko harremanak euskaraz izateko, oraindik espresuki eskatzera behartzen didatela …?