ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2013/10/31

Halloween, euskal festa?


Oso interesgarria gaur  ahotsak.com web-orrian zabaldutako bideoa.


"Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian".



2013/10/22

Iñaki Marquinaren argazki-erakusketa


Atzo, Bilboko FNACean, ikusi nuen Iñaki Marquinaren argazki-erakusketa, "Ilusiones Entrópicas" izenekoa (urriaren 15etik azaroaren 15era egongo da).

Argazki-muntaia gustatzen bazaizue, guztiz gomendatzen dizuet asko gustatu zitzaidalako.


Columnas Css
Argazkilaria: Iñaki Marquina

Nire ustez, original, kreatibo eta oso detailezalea da bere lana (argazki-muntaia bikaina da; eta ziur ordu asko eman duela hain emaitza onak lortzeko).


Columnas Css
Argazkilaria: Iñaki Marquina

Bere argazkiak desberdinak dira, harritzen gaituzte; eta sentimendu kontraesankorrak sortzen dizkigute:  ziurgabetasuna, baita  beldurra apurtzu bat ere, bakardadea eta edertasuna batera nahasten dira.



Columnas Css
Argazkilaria: Iñaki Marquina
Bizkaiko monumentu edota eraikin ezagunak agertzeak ukitze berezi bat ere ematen dizkio bere argazkiei.


Columnas Css
Argazkilaria: Iñaki Marquina

Zorionak Iñaki Marquina!

2013/10/21

Errioxako enoturismo gomendagarria



Errioxako balkoia (Herera mendatea)

Errioxan  mahats-bilketan dabiltzate eta joatea gomendatzen dizuet, jateko eta edateko ez ezik, bere paisaiaren kolore ederrak ere gozatzeko.


Mahastiaren koloreak




Herenegun Samaniegon egon nintzen, Pascual Berganzo upaltegian (web-orria oraindik ez dago euskaraz baina gerokoan egongo da). Han, Eduk eta bere familiak erakutsi eta azaldu ziguten ardogintzaren prozesu osoa.



Samaniego eliza mahastitik


Bodega bisitatuz gain, mahastietara ere joan ginen; eta han mahatsak bildu genituen eta bere zukua analizatu genuen alkohola neurtzeko.  Bereziki gomendagarria umeak baldin badauzkazue, asko ikasten delako.

Errefraktometroa

Bisita amaitzeko pintxoak eta ardoak dastatu genituen. Nik aprobetxatu nuen ardoa erosteko kalitate eta prezio oso ona zeukalako.


Edu (atzeko argazkia berak egin zuen, oso argazkilari ona delako)



Eskerrik asko Edu!