ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2014/11/28

Teknologia berrien zorotasuna


Teknologia berrien zale amorratua izan arren, batzutan sentsazioa daukat hainbeste FB, Twitter, YouTube, selfie eta abarrekin, iparra apurtzu bat galtzen dugula. Zuek ez?

Beheko bideoak oso ondo erakusten du nire sentipena. Hori bai, iribarre batekin ostirala dela eta!



2014/11/03

Gasteiz Atelier


Gasteiz Atelier argazki-talde bat da, bi kiderekin osatua: Josetxu Silgo eta Ivan Martin. Biak oso argazkilari onak eta esperientziadunak.

Aurten proiektu batzuk dauzkate, baina gaur "Políptico: la Nueva Vitoria" izenekoa aipatu nahi dut.

Erakusketa Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolan ikusi nuen pasada zen hilabetean.  Argazkien ikuspuntua asko gustatu zitzaidan; eta, bereziki, argazkien positibatua zeren eta aintzinako kalitipia prozesuaz imprimitu baitzuten.

Tamalez aipatutako erakusketa amaitu egin da baina aukera duzue berriro ikusteko Gasteizko  VIPHOTO argazki azokan, azaroaren 15 eta 16an. Bitarteam, hona doakizue erakusketaren bisita birtuala zuen gustokoa izango delakoan.

Zorionak Josetxu eta Ivan!



2014/11/01

Eskerrik asko "Izena duen guztia omen da..." irakurketa dramatizatuan parte-hartzaileei.



Atzo galerian ospatu genuen "Izena duen guztia omen da..." irakurketa dramatizatua. Primeran pasatu ginen eta eskertu nahi nieke Txema Trinkkado argazkilariari eta Gazalbide sormen idazkera tailerrari (bereziki Miren eta Maiteri) beren laguntzagatik.

Hona doazkizue argazki batzuk, zuen gustokoak izango direlakoan (argazki guztiak ikusteko, egin klik hemen).

Eskerrik asko eta hurrengora arte!!


2014/10/30

"Izena duen guztia omen da..." irakurketa dramatizatua



Datorren asteburuan Santu Guztien eguna dela eta, bihar irakurketa dramatizatua (gastelaniaz) antolatu dugu galerian.


 
"Izena duen guztia omen da..." izenburuaz, Gazalbide sormen idazkera tailereko kideek testuak idatzi dituzte, Txema Trinkkadoren erakusketaren argazkiak abiapuntutzat hartuz.

Gazalbide sormen idazkera tailerra orain dela 10 urte jaio zen. Asteartero biltzen dira, 18:30etatik 20:30etara,  Txagorribidea auzo-elkartean.

Gazalbideren sortze-prozesua hitz batez hasten da baina,  bakoitzaren oroimenari, esperientziari eta irudimenari esker, berba hori unibertso bihurtzen da... eta horela istorioak plazaratzen dira. Polita, ezta?

 Ba, animatu zaitez eta hator gurekin!

Izenburua: Izena duen guztia omen da...
Hizkuntza: gaztelaniaz.
Eguna: urriaren 31a.
Ordua: 19:30etan.
Lekua: Mila Agirre Galeria
Prezioa: dohainik


2014/10/27

"Bilbao Hyperlapsed" bideoa

Egun on!

Izugarrizko polita eta ondo eginda ondoko bideoa. Goxatu eta aurrera astelehena!


2014/10/26

"Txema Trinkkadoren beldurrak" erakusketa



Hile honetan, eta azaroaren 2ra arte,  galerian, "Txema Trinkkadoren beldurrak" erakusketa ikus dezakegu.



Txema Trinkkado bilbotarra da. Argazkilari autodidakta, 15 urte baino gehiago eman du argazkigintzan. Bere irudiek kutsu apokaliptikoa dute eta bigarren argazki-saria irabazi zuen aurtengo Euskal Encounter topaketetan.



"Bere beldurrak" izeneko erakusketan 13 erretratu aurkezten du, eta zenbakia ez da deskuiduan. Irudiak argazkiak izan arren, komikiak dirudite erabiltzen duen edizioagatik. Aipagarria da argazkietarako modeluak berak makillatzen dituela.






Zuen gustukoa izango delakoan, omdo pasa igandea!





2014/09/23

Aurresku 27 metrotara...



Pasada zen astean, Bilbon antolatutako "Red Bull Cliff Diving" ekitaldiaren jauzilariek meritu handia zuten, baina ez da gutxiago aurresku 27 metrotara dantzatu zuenak!.


Hona doakizue bideoa zuen gustukoa izango delakoan. Hori bai oreka!



2014/09/18

The Piano Guys bideoa


Egun on!

"Peponi" hitzak paradisua esan nahi du swahiliz eta horrelakoa da "The Piano Guys" sortu duten musika. Izugarrizko polita bideo hau.

Zuen gustokoa izango delakoan, ondo pasa osteguna!





2014/09/08

Nire argazki-estudioa Gasteizen


Uda honetan nahiko lanpetuta ibili naiz abentura berri batekin Clerk, nire lehen argazki-estudioa.


Apurtzu bat urdurik nago....
AfraidApurtzu bat esan dut...? 

Baina tira! Aste honetako igandean irekiko dut!!

Smiley Says Yes


NON: Gasteizko alde zaharean, Errementari Kalean, 88 zkan.

ZERTARAKO: nire argazkiak erakusteko, baita beste argazkilarienak ere, eta estudiozko argazkiak egiteko.

ORDUTEGIA: asteburuetan, aurretiko hitzordua eskatzen.





Badakizue, Gasteizen bizi bazarete edo handik pasatzen bazarete, eta argazkilaritza gustatzen bazaizue, egidazue bisitatxo bat!!
I'm Outta Here Bye Bye

2014/08/07

Kolonbiako euskaldun berri autodidakta


"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, 
dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik"
Joxean Artze, idazlea 



SmileyEta horrela gogorarazten digu Jose Miguel Ramírez Giraldok, Kolonbiako poligrota honek 15 hizkuntza ikasi du bere herritik irten barik; eta esaten du, beraien artean, gehien gustatzen zaiona euskara dela

Bera entzutea gomendatzen dizuet, benetan meritua duelako.

Beheko bideoan euskaraz hitz egiten du 07:18 minututik aurrera



 Eta ondokoan dena euskaraz.





Errespetu handiaz, eskerrik asko Jose Miguel!

2014/08/03

Bilbo, munduko hiriburua



Ziuraski "bilbainada" bat da... ziuraski harrokeri hutsa da... ziuraski abestia euskaraz izatea gustatuko litzaidake... baina...


NIKBILBO

Aupa Gransan eta Aupa Bilbo!





2014/07/15

World Museoko Arte Garaikidearen Erakusketaren bideoa (Liverpool)



Pasa den uztailako 3tik 6ra, Liverpoolean, World Museoko Arte Garaikidearen Erakusketan, bi lan aurkeztuko nuen.

Tamalez ezin nuen zuzenean egon, beste beharrak neuzkalako; baina, gaur, Mona Youssef-ek, margolari eta galeria-jabea, parte hartu nuen erakusketaren bideoa bidali dit eta zuekin partekatu nahiko nuke.





Eskerrik asko nire lanean konfiatu dutenei beraien laguntzagatik!

2014/06/22

Gaueko planeta-panorama: 360 graduko "time-lapse" delakoa


Ikusgarria Vincent Brady argazkilariak egindako 360 graduko "time-lapse" delako bideoa.

Zerua gauaz erakutsi du; eta, lan hau egiteko, lau argazki-makina "fish-eye"delako objetiboekin erabili ditu. Kamara bakoitzak minutu bateko argazkiak egin zituen 3 ordutan zehar.


2014/06/14

Begoña Guillen Argazkigintza: "non nire gogoa, han nire zangoa”



Gaur aurkeztu nahi dizuet Begoña Guillen Argazkigintza

Begoña argazkilari autodidakta da eta aspalditik darama argazkilaritzan. Itsasoa asko gustatzen zaio eta argazkiak egiteko kostaldeko bazter hoberenak ezagutzen ditu.

Hori dela eta, Euskal Herriko kostalde eta itsaroaren argazki zoragarriak egiten ditu (askotan "esposizio luzea" izeneko teknika erabiltzen du -obturadorea denbor luzeagoa irekita uzten da eta filtroak erabiltzen dira argazkia ez erretzeko-). Baina ez galdu bere insektu eta tximeleten argazkiak, izugarrizko politak ere direlako.

Hona doakizue bere web-orrialdea. Diseinu garbia, euskaraz eta argazki liluragarriak. Ezin da gehiago eskatu! Ea gustatzen zaizuen!


http://begoguillen.com/


2014/06/08

Aziza Brahim eta Saharako herentzia

 

Mendebaldeko Saharako Aziza Brahim abeslaria parte hartu zuen "Nömadak Tx Zuzenean" biran Oreka Tx taldeko txalapartariekin.

 

 

Aurten album berri bat kaleratu du, "Soutak" (zure abotsa) izenburuarekin. Benetan polita bere abotsa eta musika. 

 

Beheko bideoaren abestiak "Judud" izenekoa dauka. Bere amari eskaini dio eta, gutxi gora behera, zera esaten du: gaua eta izarrak bezalakoak zara, zure abotsa lainoen gainetik doa, haize leuna bezalakoa zara,  gizatasun eta borrokaren eredua zara. Ekin, hilezkorra, ekin.

 

 

 

2014/06/05

Nire argazkiak World Museoko Arte Garaikidearen Erakusketan (Liverpool)


Datorren uztailako 3tik 6ra, Liverpoolean, World Museoko Arte Garaikidearen Erakusketan, beheko bi lanak aurkeztuko ditut. Ea gustatzen zaizkizuen.

Ametsetan bizitzen

Mundu berri batean amets egiten

 
Bestalde,  Galeriak prestatu duen bideoa eransten dizuet. Nire lana ez ezik, bete artista batzuen lana ere ikus dezakezue.




 Nire lana 02:26 minututan agertzen da eta hone hemen itzulpena: 

"Mila Agirre argazkilari eta artista digitala da,
Autodidakta, eta kreatibitate-mugak esploratzearen
eta ikusarte-eboluzioa jarraitzearen zale amorantea.
Bere arte-lanek atea zabaltzen dute imajinazioz beteta dagoen mundo batera,
 ikusleak beste edertasunaren mailara eramaten.
Horrelako arte-lan liluragarria sortzeak, abokata izanez, aparteko talentua adierazten du.
Euskalduna”.

 Ejem, ejem… azken esaldian ez dakit esa esan nahi duten abokatuok ezgaiak  garela arte-lana sortzeko; baina, tira!, horrelako goraipamenak eskertzekoak dira!!

2014/06/04

"Salut Salon" laukotea, musika klasika eta umorea



Angelika Bachmannek (biolina), Iris Siegfriedek (biolin eta ahots-musika), Anne-Monika von Twardowskik (pianoa) etad Sonja Lena Schmidek (biolontzeloa) "Salut Salon" laikotea osatzen dute.

Alemaniako musikari birtuoso hauek, musika klasika eta umorea nahasten dute. Ea beheko bideoa gustatzen zaizuen.







2014/06/03

2014ko arte tribalaren ikuskizuna



Antza denez, jaialdia apirilan izan zen Bartzelonan; baina, bideoak FaceBookean orain jarri dituzte eta izugarrizko politak dira. Ea behekoa gustatzen zaizuen!


2014/06/01

Argazki erakusketa: Gasteiz, zuri-beltzeko autoerretratua



Ekainaren 7an amaitzen da Arabako Argazkilaritza Elkarteak (web-orrialdea ez dago euskaraz Thumbs down ) antolatutako zuri-beltzeko autoerretratuaren erakusketa.

Argazkilariak: Noemí Calvani- Ramón Merino- Javier Soto- Javier Barrio- Iratxe Goikoetxea- Javier Martín- María Uriarte- Iaski Ruiz de Azua- Ramón Aguirrezabal- Josetxu Silgo- Sergio Celada- Mikel Alba- Mila Agirre- Rocio López- Estibaliz Díaz- Roberto García- Josean Camacho- Aitor Salazar- Maite Arberas- Marta Grases- Santiago de la Hoz- Jabi Soto

Ea nirea gustatzen zaizuen!


Mila Agirre Argazkilaritza



Non:  "El Corte Ingles" delako kafetegian (6. solairuan)
Noiz: ekainaren 7an amaitzen da.
Helbidea: Bake Kalea, 2, 01004 Gasteiz
Telefono-zenbakia:945 26 63 33
Ordutegia: 11:00–21:00

2014/03/09

2014/03/08

Emakumearen eguna


Gaur ospatzen da, baina emakumeok gara 365 egun; eta adi egon behar dugu gure eskubideak eta beste emakumeenak defenditzeko. Gazte nintzenetik gure eskubideen alde borroka egin dut; eta gezurra iruditzen zait gaur egun jasatzen ari garen atzerapausoak, adibidez abortuaren kasuan.















2014/03/07

Jee Young Lee argazkilaria


Gaur El Correo egunkarian albiste bat irakurri dut Jee Young Lee argazkilariari buruz, eta artista hau asko gustatu zait bere originaltasunagatik.



© Jee Young Lee


Jee Young Lee Hego Korean jaio zen, 1983 urtean.

Argazkiak bere etxeko 3 x 6 metroko estudioan egiten ditu. Eszenak prestatzeko, xehetasun handiaz, asteak, eta batzutan hilabeteak ere, behar ditu; zeren eta ez du nahi gero argazkiak editatu photoshop edota beste softwarearekin.


© Jee Young Lee

Artista argazkietan ere agertzen da, baina sekulan aurrez aurre; bere itxura beharrean, bere nortasunaren bilaketa adierazi nahi duelako.

 

© Jee Young Lee

Argazki hauen bidez, Jee Young Leek meditatzen ditu bere barne arazoen zergatiari buruz, gizarte-erreprezioa eta frustrazioaren ondorioz, gatazkak exorzizatzen ditu, eta itxaropen-iturrian bihurtzen ditu.

 

© Jee Young Lee

Zuen gustukoak izango direlakoan, ondo pasa ostirala!


 

2014/03/05

"Itsasaldia Zarautzen - 2014" bideoa



Ekaitzaren ondorioak ikaragarriak izan arren,  Imanol Sorazuk lan bikaina egin du itsasoak egindako hondamendiko irudiekin; eta baliogarria izango da gertaera hau etorkizunean gogoratzeko.



Itsasaldia Zarautzen - 2014 from imanol sorazu on Vimeo.

2014/02/15

John Stanmeyer argazkilariak irabazi du 2013ko World Press Photo argazki kazetaritzako lehiaketa



Ameriketako Estatu Batuetako John Stanmeyer argazkilariak 2013ko World Press Photo argazki kazetaritzako lehiaketa irabazi du, pilo bat gustatu zaidan beheko argazkiarekin.



© John Stanmeyer
Canon EOS 5D Mark III, 35 mm, 1/41 seg, f/1,4, ISO 10000


Argazkia Djibouti Errepublikan egin zuen. Herri hau ohiko geldialdia da migantzaile somaliar, etiopiar eta erritrearentzat, beren bidaian Europa eta Ekialde Ertainara, bizimodu hobeagoaren bila,

Somaliako migrantzaileak gauaz Djibouti hiriko kostaldera doaz eta Somaliako telefono-seinale merkeagoa atzematen saiatzen dira, beraien senideekin hitz egiteko asmoz. Horregatik, argazkiaren izenburua "Seinalea" da.

John Stanmeyerrek, bere FB web-orrian, azaldu du, argazkia egiterakoan, sentitu zuela edonoren argazkia izan litekeela (zu, ni, gure senideak...), gure maiteekin etsi-etsian konektatzen ahalegintzen.

Izugarrizko irudia, non migrazioa, mugak, guda, pobrezia, teknologia eta komunikazioaren arazoak nahasten baitira.

Ez galdu beste irabalazleak eta argazki-kategoriak, oso onak ere direlako.







2014/01/31

20 argazkilari Twitterrean jarraitzeko gomendioa


Atzo irakurri nuen Thephotoargus.com web-orrialdeak aholkatzen duen 20 argazkilarien Twitter kontuak jarraitzeko zerrenda. Ea interesgarria iruditzen zaizuen.

1. Chase Jarvis – @chasejarvis

2. Ken Kaminesky – @KenKaminesky

3. Nancy Young – @photodoto

4. Lara Jade – @LaraJade_

5. Richard Bernabe – @bernabephoto

6. TamaraLackey – @TamaraLackey


7. Thomas Hawk – @thomashawk

8. 500PX – @500px


9. Trey Ratcliff – @TreyRatcliff

10. Nicole S. Young – @nicolesy


11. Rosh Sillars – @RoshSillars

12. Rick Sammon – @ricksammon


13. John Paul Caponigro – @jpcaponigro


14. Jack Hollingsworth – @photojack


15. Beate Chelette – @egorhythm


16. Joe Mcnally – @JoeMcNallyPhoto


17. Scott Wyden Kivowitz – @scottwyden


18. Peter Lik – @PeterLik


19. Jeremy Cowart – @jeremycowart


20. Jasmine Star – @jasminestar

2014/01/27

Maskarada 2014


Euskal Kultur Erakundeak,  bere web-orrialdean, adierazten du "aurtengo maskaradak, Zalgize eta Iruriko gazteek emanen dituzte otsailetik maiatza arte. Hamalau agerraldi izanen dira denetan. Lehena otsailaren 2an Zalgizen iraganen da eta azkena maiatzaren 10eko asteburuan Irurin. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hamabi herritan ibiliko da".





Dantza.com web-orriak ere egutegia eskeintzen digu. Hona doakizue:

  • Otsailak 2, igandea: Zalgize
  • Otsailak 9, igandea: Atharratze
  • Otsailak 16, igandea: Ainharbe
  • Martxoak 2, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 9, igandea: Eskiula
  • Martxoak 16, igandea: Idauze-Mendi
  • Martxoak 23, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 30, igandea: Aloze
  • Apirilak 6, igandea: Hoki
  • Apirilak 13, igandea: Altzai
  • Apirilak 20, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Maiatzak 4, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 10 edo 11 (data erabaki gabe oraindik): Iruri




2014/01/22

"Picture You, Picture Me" argazki-proiektua



Gaur Downberri elkartearen blogean irakurri dut "Picture You, Picture Me" ("argazkia egiten dizut, argazkia egiten didazu") proiektuari buruz.


 Emer Gillespie eta Laoisharen argazkia

Egitasmo honen bidez,  Emer Gillespiek eta bere alabak, Laoisha, elkarrekin lan egin dute eta esploratu dute amaren eta alabaren arteko harremana, haur-autonomia, argazkilariaren eta modeloaren arteko harremana...

 Emer Gillespie eta Laoisharen argazkia

Burubidea 2008 urtean hasi zen. Amak eta alabak tartekatzen dituzte argazkilariaren eta modeloaren eginkizunak. Argazkia egiten duenak besteari esaten dio nola kokatu. Laoishak gero eta gehiago kontrolatu du makinaren funtzionamendua eta argazkia nola egin nahi duen.


 Emer Gillespie eta Laoisharen argazkia

Nola amak hala alabak asko ikasi dute eta gozatu dute asmo honekin eta izugarrizko argazki politak partekatu dituzte.

 Emer Gillespie eta Laoisharen argazkia