ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2014/01/31

20 argazkilari Twitterrean jarraitzeko gomendioa


Atzo irakurri nuen Thephotoargus.com web-orrialdeak aholkatzen duen 20 argazkilarien Twitter kontuak jarraitzeko zerrenda. Ea interesgarria iruditzen zaizuen.

1. Chase Jarvis – @chasejarvis

2. Ken Kaminesky – @KenKaminesky

3. Nancy Young – @photodoto

4. Lara Jade – @LaraJade_

5. Richard Bernabe – @bernabephoto

6. TamaraLackey – @TamaraLackey


7. Thomas Hawk – @thomashawk

8. 500PX – @500px


9. Trey Ratcliff – @TreyRatcliff

10. Nicole S. Young – @nicolesy


11. Rosh Sillars – @RoshSillars

12. Rick Sammon – @ricksammon


13. John Paul Caponigro – @jpcaponigro


14. Jack Hollingsworth – @photojack


15. Beate Chelette – @egorhythm


16. Joe Mcnally – @JoeMcNallyPhoto


17. Scott Wyden Kivowitz – @scottwyden


18. Peter Lik – @PeterLik


19. Jeremy Cowart – @jeremycowart


20. Jasmine Star – @jasminestar

2014/01/27

Maskarada 2014


Euskal Kultur Erakundeak,  bere web-orrialdean, adierazten du "aurtengo maskaradak, Zalgize eta Iruriko gazteek emanen dituzte otsailetik maiatza arte. Hamalau agerraldi izanen dira denetan. Lehena otsailaren 2an Zalgizen iraganen da eta azkena maiatzaren 10eko asteburuan Irurin. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hamabi herritan ibiliko da".





Dantza.com web-orriak ere egutegia eskeintzen digu. Hona doakizue:

  • Otsailak 2, igandea: Zalgize
  • Otsailak 9, igandea: Atharratze
  • Otsailak 16, igandea: Ainharbe
  • Martxoak 2, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 9, igandea: Eskiula
  • Martxoak 16, igandea: Idauze-Mendi
  • Martxoak 23, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 30, igandea: Aloze
  • Apirilak 6, igandea: Hoki
  • Apirilak 13, igandea: Altzai
  • Apirilak 20, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Maiatzak 4, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 10 edo 11 (data erabaki gabe oraindik): Iruri




2014/01/22

"Picture You, Picture Me" argazki-proiektua



Gaur Downberri elkartearen blogean irakurri dut "Picture You, Picture Me" ("argazkia egiten dizut, argazkia egiten didazu") proiektuari buruz.


 Emer Gillespie eta Laoisharen argazkia

Egitasmo honen bidez,  Emer Gillespiek eta bere alabak, Laoisha, elkarrekin lan egin dute eta esploratu dute amaren eta alabaren arteko harremana, haur-autonomia, argazkilariaren eta modeloaren arteko harremana...

 Emer Gillespie eta Laoisharen argazkia

Burubidea 2008 urtean hasi zen. Amak eta alabak tartekatzen dituzte argazkilariaren eta modeloaren eginkizunak. Argazkia egiten duenak besteari esaten dio nola kokatu. Laoishak gero eta gehiago kontrolatu du makinaren funtzionamendua eta argazkia nola egin nahi duen.


 Emer Gillespie eta Laoisharen argazkia

Nola amak hala alabak asko ikasi dute eta gozatu dute asmo honekin eta izugarrizko argazki politak partekatu dituzte.

 Emer Gillespie eta Laoisharen argazkia

2014/01/21

2014/01/15

Gasteiz Euskaraz



Geu elkarteak euskararen proiektu oso interesgarria gauzatu nahi du Gasteizen. Hona doakizue berria zuen interesa izango delakoan.


"GEU elkarteko lagunok lau proiektu ditugu esku artean, eta egitasmo hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

1)    Araban aldizkari berri bat sortuko dugu, euskaraz. Horretarako, gauza asko erabaki behar ditugu: izena, formatua, bazkideak… Hori guztia zehazten joateko, hainbat topaketa egingo ditugu animatzen zareten guztiekin!

2)    Euskaralagunak proiektua abiatuko dugu ere, Gasteizen euskararen alde gure ekarpena egiteko prest gauden pertsonen eta elkarteen sarea osatzeko. Aldizkarirako argazkilariak, txosnan aritzeko sukaldariak, kamisetak diseinatzeko marrazkilariak, mintzalaguntzaileak, Hirinet.net-en idazteko kazetariak, publizitatea jarri nahi duten dendak… denetarik behar du euskalgintzak! Euskararen alde lan egiteko prest gauden gasteiztarron sare indartsu hau nola osatu diseinatzeko, hainbat topaketa egingo ditugu datozen hilabeteotan, interesa izan dezakezuen guztiontzat irekiak, nola ez.

3)     HirinetFM irratsaioa estreinatu dugu Radio Vitorian. Asteazkenero 20.30etatik 21.00etara Gasteizko euskaldunok gure tartetxoa dugu 104.1 frekuentzian. Irratsaioan parte hartzeko prest egon zaitezketen pertsonen bila gabiltza ere: esatari gisa aritzeko, kolaborazioak grabatzeko, produkzio lanak errazteko eta Gasteizko euskarazko irratsaio honi bizia emango dion beste edozein lanerako.

4)  Aisialdian euskara bultzatzeko bide berriak topatu eta indarrak batu nahi ditugu. Aisialdi munduan mugitzen zara eta zure alea jarri nahi? Zatoz!

Lau proiektu hauen berri emateko, topaketa irekia antolatu dugu:

  • NOIZ? Urtarrilaren 17an, ostirala, 18.00etatik 20.00etara. Ondoren, nahi duenarentzat pintxoak GEU-ren esku.
  • NON? ALDABE gizartea etxean( gela polibalentean)
  • ZER? Lau proiektuen aurkezpen laburra (Aldizkari berria, Euskaralagunak, Hirinet FM eta aisialdia euskaraz) eta egitasmo horietako batean, bitan ala guztietan parte hartzeko prest egon zaitezketen pertsonen eta elkarteen arteko dinamikak.
  • NOR JOAN DAITEKE? Nola ez, edozein adin, jatorri, aukera politiko, ikasketa eta lanbideko pertsonak gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera. Noski, ez da beharrezkoa GEU elkarteko bazkide izatea (bazkide egin nahi izanez gero, egin klik hemen; 25€ urtean).
  • IRAUPENA: 18:00-20:00 *Topaketari amaiera borobila emateko, 20etatik aurrera elkarrekin pintxo eta trago batzuk hartuko ditugu, nahi duenak noski.

 Etortzera animatzen bazara ala ezin baduzu etorri eta informazioa jasotzen jarraitu nahi baduzu, eman izena mesedez orrialde honetan, GEU elkarteko kideok hau guztia hobeto prestatu ahal izan dezagun. Zuk ezin baduzu parte hartu baina interesa izan dezaketen gasteiztarrak ezagutzen baldin badituzu, mesedez berbidali e-mail hau ala sare sozialetan elkarbanatu albiste hau (http://www.hirinet.net/euskararen-txokoa/berriak/gasteizko-euskaltzaleak-martxan).

Guztion artean Gasteizen euskarari bultzada emango diogu!

Laster arte,

GEU elkartea"