ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2014/06/22

Gaueko planeta-panorama: 360 graduko "time-lapse" delakoa


Ikusgarria Vincent Brady argazkilariak egindako 360 graduko "time-lapse" delako bideoa.

Zerua gauaz erakutsi du; eta, lan hau egiteko, lau argazki-makina "fish-eye"delako objetiboekin erabili ditu. Kamara bakoitzak minutu bateko argazkiak egin zituen 3 ordutan zehar.


2014/06/14

Begoña Guillen Argazkigintza: "non nire gogoa, han nire zangoa”



Gaur aurkeztu nahi dizuet Begoña Guillen Argazkigintza

Begoña argazkilari autodidakta da eta aspalditik darama argazkilaritzan. Itsasoa asko gustatzen zaio eta argazkiak egiteko kostaldeko bazter hoberenak ezagutzen ditu.

Hori dela eta, Euskal Herriko kostalde eta itsaroaren argazki zoragarriak egiten ditu (askotan "esposizio luzea" izeneko teknika erabiltzen du -obturadorea denbor luzeagoa irekita uzten da eta filtroak erabiltzen dira argazkia ez erretzeko-). Baina ez galdu bere insektu eta tximeleten argazkiak, izugarrizko politak ere direlako.

Hona doakizue bere web-orrialdea. Diseinu garbia, euskaraz eta argazki liluragarriak. Ezin da gehiago eskatu! Ea gustatzen zaizuen!


http://begoguillen.com/


2014/06/08

Aziza Brahim eta Saharako herentzia

 

Mendebaldeko Saharako Aziza Brahim abeslaria parte hartu zuen "Nömadak Tx Zuzenean" biran Oreka Tx taldeko txalapartariekin.

 

 

Aurten album berri bat kaleratu du, "Soutak" (zure abotsa) izenburuarekin. Benetan polita bere abotsa eta musika. 

 

Beheko bideoaren abestiak "Judud" izenekoa dauka. Bere amari eskaini dio eta, gutxi gora behera, zera esaten du: gaua eta izarrak bezalakoak zara, zure abotsa lainoen gainetik doa, haize leuna bezalakoa zara,  gizatasun eta borrokaren eredua zara. Ekin, hilezkorra, ekin.

 

 

 

2014/06/05

Nire argazkiak World Museoko Arte Garaikidearen Erakusketan (Liverpool)


Datorren uztailako 3tik 6ra, Liverpoolean, World Museoko Arte Garaikidearen Erakusketan, beheko bi lanak aurkeztuko ditut. Ea gustatzen zaizkizuen.

Ametsetan bizitzen

Mundu berri batean amets egiten

 
Bestalde,  Galeriak prestatu duen bideoa eransten dizuet. Nire lana ez ezik, bete artista batzuen lana ere ikus dezakezue.




 Nire lana 02:26 minututan agertzen da eta hone hemen itzulpena: 

"Mila Agirre argazkilari eta artista digitala da,
Autodidakta, eta kreatibitate-mugak esploratzearen
eta ikusarte-eboluzioa jarraitzearen zale amorantea.
Bere arte-lanek atea zabaltzen dute imajinazioz beteta dagoen mundo batera,
 ikusleak beste edertasunaren mailara eramaten.
Horrelako arte-lan liluragarria sortzeak, abokata izanez, aparteko talentua adierazten du.
Euskalduna”.

 Ejem, ejem… azken esaldian ez dakit esa esan nahi duten abokatuok ezgaiak  garela arte-lana sortzeko; baina, tira!, horrelako goraipamenak eskertzekoak dira!!

2014/06/04

"Salut Salon" laukotea, musika klasika eta umorea



Angelika Bachmannek (biolina), Iris Siegfriedek (biolin eta ahots-musika), Anne-Monika von Twardowskik (pianoa) etad Sonja Lena Schmidek (biolontzeloa) "Salut Salon" laikotea osatzen dute.

Alemaniako musikari birtuoso hauek, musika klasika eta umorea nahasten dute. Ea beheko bideoa gustatzen zaizuen.







2014/06/03

2014ko arte tribalaren ikuskizuna



Antza denez, jaialdia apirilan izan zen Bartzelonan; baina, bideoak FaceBookean orain jarri dituzte eta izugarrizko politak dira. Ea behekoa gustatzen zaizuen!


2014/06/01

Argazki erakusketa: Gasteiz, zuri-beltzeko autoerretratua



Ekainaren 7an amaitzen da Arabako Argazkilaritza Elkarteak (web-orrialdea ez dago euskaraz Thumbs down ) antolatutako zuri-beltzeko autoerretratuaren erakusketa.

Argazkilariak: Noemí Calvani- Ramón Merino- Javier Soto- Javier Barrio- Iratxe Goikoetxea- Javier Martín- María Uriarte- Iaski Ruiz de Azua- Ramón Aguirrezabal- Josetxu Silgo- Sergio Celada- Mikel Alba- Mila Agirre- Rocio López- Estibaliz Díaz- Roberto García- Josean Camacho- Aitor Salazar- Maite Arberas- Marta Grases- Santiago de la Hoz- Jabi Soto

Ea nirea gustatzen zaizuen!


Mila Agirre Argazkilaritza



Non:  "El Corte Ingles" delako kafetegian (6. solairuan)
Noiz: ekainaren 7an amaitzen da.
Helbidea: Bake Kalea, 2, 01004 Gasteiz
Telefono-zenbakia:945 26 63 33
Ordutegia: 11:00–21:00