ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2015/10/06

#SOSKREA



Irantzu Lekue artistak change.org web-orrialdean eskaera bat sortu zuen KREAren inguruko haurnarketa berri, demokratiko eta eraikitzailea egiteko deia luzatu nahian.

Nire ustez, ekimen txalogarria direnez, hona doakizue manifestua:

 

"Iragan abenduan, Irantzu Lekuek, salaketa helburu, ekimen artistikoa burutu zuen Krea eraikineko atarian. Artea eta Kultura sustatzeko helburuarekin jaiotako egitasmoa izan zen Krea baina, urteak daramatza itxirik, eraberritze lanetan dirutza gastatu ostean.
Ekimen baketsu eta sinbolikoa izan zen. KREAren egoera salatu eta Arabako artistentzako leku fisiko bat aldarrikatzeko burututakoa.
Hauteskundeen ostean, Vital Kutxa Fundazioak -Kutxabank menpe dagoena-, Irantzu Lekue salatu zuen ekimen artistiko hura burutzeagatik. Zorionez, azken unean, erabakia birpentsatu eta salaketa kendu zuten. Erabaki positiboa behingoagatik.
Hala ere, KREA eraikinak hutsik jarraitzen du, inongo proiektu edo funtziorik gabe. Hutsik, eraberritze lanak amaitu zituztenetik urteak igaro badira ere. Arte Garaikidearen ikurra behar zen izan eta, diru publikoarekin, 18 milioi euro gastatu ziren berritze lan horietan.
Jakin badakigu KREA egitasmoa abiatzeko aurrekontu arazoak daudela baina, gizartearen interesen kontra doazen interes espekulatiboen gainetik, egoera honen aurrean, ezer ez egitea ez da aukera bat.
Hau guztia dela eta, sinatzaileok, KREAren inguruko hausnarketa berri, demokratiko eta eraikitzailea egiteko deia luzatu nahi dugu.
Horregatik, Gasteizko Udalbatza osatzen duten taldeei, gai honen inguruan lantalde bat sortzeko eskatzen diegu. Talde horretan, eraikinaren jabea den entitatea, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta hiriko kulturgintzan aritzen diren pertsonen ordezkariak parte hartuko lukete. Talde horrek, konponbidea bilatu beharko lioke bai eraikinaren egoerari baita egitasmoaren egoerari ere. Era berean, talde horrek, hiria eta herrialdearen egoera kulturala aztertu eta hobetzeko egitasmo eraginkorra osatu beharko luke. Hurrengo egunetan, Kulturgileen Mahai Sektoriala osatuko denez, mahai honek, bitartekaritza lanak egiteko aproposa izan zitekeela uste dugu.
Era berean, artistontzako, sormena eta sorkuntza garatzeko leku fisiko baten irekiera aldarrikatu nahi dugu. Bilerak egin, sinergiak sortu, artelanen erakusketak antolatu eta lan berriak sortzeko aproposa izan behar den zentro baten irekiera aldarrikatzen dugu, alegia.
Azkenik, borondate edo jarrera on baten adierazle izango den keinu bat eskatzen diogu Gasteizko Udaleko Gobernu taldeari: Kutxabank eta Fundazioekin negoziatzeko eskatzen diogu, akordioa lortu eta KREA eraikinaren aurrean dagoen berdegunea herritarrentzako parke publiko izan dadin.
Hau guztia lortzeko, sinadura bilketa bat abiatu dugu change.org plataformaren bitartez. Hori dela eta, gure eskaerekin bat datozen perstona guztiei eskaera sinatzeko deia luzatu nahi diegu, egoera, denon artean, irauli dezagun.
Era berean, sare sozialetan #SOSKREA traola erabiliko dugula jakinarazi nahi dugu. Era honetan, manifestua zabaltzen lagundu nahi duten pertsona guztiek argazkiak eta manifestua zabaltzeko aukera izango dute.
Esker mila!!"

Ados baldin baduzue, mesedez sinatu hemen

2015/09/16

Bilboko FRANK GEHRY Zubia (Felix Urrutiaren argazki eta bideoa)



Joan dan astelehenean (2015-09-14) inauguratu zen FRANK GEHRY izena daraman zubia Bilbon. Gauean, Felix Urrutiak irudi batzuk hartu zituen eta hemen daukazue bere izugarrizko bideo polita.
 



2015/09/10

Antzar eguna 2015



Egun on,

Egia esateko Lekeitiora ez nintzen joan argazkiak egitera, baizik eta familia ta lagunekin egotera eta jaia ospatzera, baina han nengoenez argazki batzuk atera nituen, eta hemen uzten dizkizuet gustatu zaizkuzuelakoan.









2015/04/20

Nire irudiak Art Monaco 2015 erakusketan




Hurrengo uztailaren 9tik 12ra arte, parte hartuko dut arte garaikideko “Art Monaco 2015” erakusketan.

Hona doazkizue aurkeztuko ditudan lanak. Ea gustatzen zaizkizuen. Gaia: zirkua.


"Karpa (chapiteau, the circus tent)"

 
"Trapezioa (trapèze, the circus trapeze)"


"Malabarismoa (jonglerie, juggling)

Mona Youssef Galeriari eskertu nahi diot prestatutako sustapen-bideoa. Nire aurkezpena 09:45 minututan agertzen da;  baina, egungo artea gustatzen bazaizue,  bideo osoa ikustea gomendatzen dizuet oso lan interesgarriak daudelako.

 

2015/04/11

"Libururik gabeko idazkiak", Pilar G. Barcoren erakusketa



Asteburu honetan amaitzen da Pilar G. Barco argazkilariaren erakusketa nire galerian.



Pilar Errioxan jaio zen eta Erresuma Batuan argazkilaritza ikasi zuen. 1997 urtetik hona erakusketa askotan parte hartu du eta 1998 urtean "Student Film Festival North West" (Manchester) saria jaso zuen. 2007 urtetik 2013 urtera, Calahorrako "Espacio Abierto" izeneko elkartearen lehendakari eta gestorea izan zen, non arte garaikidearen hitzaldi, tailer eta erakusketak antolatu zituen.



Bere web-orrialdean argazki-proiektu interesgarriak ikus ditzakezue. "Libururik gabeko idazkiak" proiektuan, hain zuzen, modeluek aukeratzen dute esaldia eta non idatzi bere gorputzean argazkiak egiteko. Modelu eta argazkilariaren arteko interakzio honek balio berezia ematen die argazkiei.



Esperientzia ederra izan delako, Pilar G. Barco argazkilariari eta ekintzetan parte hartu duten modelu eta bisitariei eskerrak eman nahi dizkizuet.







2015/02/28

"Kresala" Begoña Guillen argazkilariaren erakusketa


Gaur da azken eguna  Begoña Guillen argazkilariaren erakusketa ikusteko nire galerian.





 Dioni Dorronsorok erakusketa honetarako sortutako bertsoan esaten duenez:
 

"Urdin gainean zuriz
dotore jantzia
aparraren aparraz
graziaz gazia
kantu kantari harro
lurrunez josia
freskotasun haizeen
Gure Euskal Herriko kostaldeko zenbait txokoren irudiak biltzen dituen erakusketaren izena duzue".




Egileak, Begoña Guillen, esposizio luzeak erabiliz, geldirik dauden osagaien (harkaitzak) eta uraren jarioaren arteko harremana gozagarri bihurtzen digu, uraren joan-etorriak sortzen dituen “lainoa” eta kontrastea agerian utziz.









Amaitzeko, Begoñari eskertu nahi diot atzoko hitzaldia, "argazkilaria paisaiaren aurrean", asko ikasi genuelako; baina, batez ere, bere berotasuna argazkigintzan kursatu zigulako.










Eskerrik asko Begoña eta hurrengora arte!

2015/01/11

"Felix Urrutiaren natura ukitua" argazki erakusketa


Abenduaren 1tik urtarrilaren 15era arte, Felix Urrutiaren argazki erakusketa galerian ikus dezakegu.

"Natur ukitua" izenburuan, Felix Urrutiak mini paisaiari buruzko argazki erakusketa aurkezten digu. Batzuetan asko nabaritzen da urteetan gizakiak egindako ikutua natura paisaietan eta egileak ere bere ikuspuntu pertsonala eman dio ukitu digital batzuk erabiliz.



Felix Urrutia, nahiko gaztetatik eta kamara konpaktu batekin hasi zen argazkigintzaren mundu honetan. Geroxeago, 1978 inguruan, reflex analogiko bat erosi eta argazki ikastaro bat egin zuen Mungiako Torrebillela Kultur Etxean. Argazki liburuak eta aldizkariak ere asko lagundu zioten hasierako momentu haietan eta 2002. urtean, negatiboak eta diapositibak eskaneatzeari ekin zion. Gaur egun, Internet, tresna interesgarria bihurtu da eta hor sartu da eskaneatutako argazkiak erakusteko asmotan.









Gaur egun, argazkilari gehienen antzera, Felix Urrutia kamara reflex digital batekin dabil. Bere argazkietan gehien erabiltzen duen gaia natura da baina beste gai batzuekin ere asko disfrutatzen du. Argazki lehiaketetan eta argazki rallytan parte hartu izan du lanekin eta sari batzuk lortu azkenengo 25 urteetan. Argazki erakusketa bat ere egina dauka herriko Mungiako Torrebillela Kultur Etxean, "Mungiako paisaiak, flora eta fauna" izenburuarekin eta 40 argazkirekin. Bestetik, naturari buruzko bere 30 argazki "Mungiako Ingurumen Ondarea" liburuxkan argitaratuta daude.



Eskerrik asko Felix zure erakusketa gurekin partekatzeagatik!

 

2015/01/02

Jaiotzeko munduko lekurik hoberenak

Egun on eta Urte Berri On!



Urteroko hasieran, lehen jaioberrien izenak egunkarietan irakurtzea tradizio bihurtu da. Baina, Euskal Herritik kanpo, zeintzuk dira jaiotzeko munduko lekurik hoberenak?

Hona doakizue "The Economist" aldizkariak 2013 urtean argitaratu zuen grafikoa.





Eta oso interesgarria ere konparaketa 1988 urtearekin.

 



Artikulu osoa (ingelesaz) irakurri nahi baduzue, egin klik hemen