ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2015/04/20

Nire irudiak Art Monaco 2015 erakusketan




Hurrengo uztailaren 9tik 12ra arte, parte hartuko dut arte garaikideko “Art Monaco 2015” erakusketan.

Hona doazkizue aurkeztuko ditudan lanak. Ea gustatzen zaizkizuen. Gaia: zirkua.


"Karpa (chapiteau, the circus tent)"

 
"Trapezioa (trapèze, the circus trapeze)"


"Malabarismoa (jonglerie, juggling)

Mona Youssef Galeriari eskertu nahi diot prestatutako sustapen-bideoa. Nire aurkezpena 09:45 minututan agertzen da;  baina, egungo artea gustatzen bazaizue,  bideo osoa ikustea gomendatzen dizuet oso lan interesgarriak daudelako.

 

2015/04/11

"Libururik gabeko idazkiak", Pilar G. Barcoren erakusketa



Asteburu honetan amaitzen da Pilar G. Barco argazkilariaren erakusketa nire galerian.



Pilar Errioxan jaio zen eta Erresuma Batuan argazkilaritza ikasi zuen. 1997 urtetik hona erakusketa askotan parte hartu du eta 1998 urtean "Student Film Festival North West" (Manchester) saria jaso zuen. 2007 urtetik 2013 urtera, Calahorrako "Espacio Abierto" izeneko elkartearen lehendakari eta gestorea izan zen, non arte garaikidearen hitzaldi, tailer eta erakusketak antolatu zituen.



Bere web-orrialdean argazki-proiektu interesgarriak ikus ditzakezue. "Libururik gabeko idazkiak" proiektuan, hain zuzen, modeluek aukeratzen dute esaldia eta non idatzi bere gorputzean argazkiak egiteko. Modelu eta argazkilariaren arteko interakzio honek balio berezia ematen die argazkiei.



Esperientzia ederra izan delako, Pilar G. Barco argazkilariari eta ekintzetan parte hartu duten modelu eta bisitariei eskerrak eman nahi dizkizuet.