ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2017/10/16

Marrazkiari buruzko blog batzuk



Hona doazkizue marrazkiari buruzko blog batzuen estekak. Ingelesaz daude eta estilo oso desberdinak agertzen dira. Gustatuko zaizkizuela espero dut.



CREATIVELIVE
 
FEEDSPOT.COM
 
A artist daily
 
Artists network
 
1000 drawings
 
Pencils
 
Drawings & Notes
 
Skool Blog
 
Drawing Tutorials online
 
The ArtTutor blog
 
The official website of Betty Edwards

Emakume Ilustratzaileen direktorio irekia



Hona doakizue emakume ilustrazaileen direktorio irekia (ingelesaz). Oso interesgarria iruditu zait.


http://www.womenwhodraw.com/


2017/02/16

Garrastatxu-Oderiaga



Gorbeiako natura parkeak ibilbide pilo bat dauka eta guztiak zoragarriak. Pasada zen asteburuan bideoarena egin nuen. Kotxea Garrastatxun utzi nuen eta Oderiaga mendira joan nintzen. Itzultzerakoan salda goxo goxoa Garrastatxuko tabernan edan nuen.

Hona doakizu bideoa, zure gustukoa izango delakoan



Araneko harriak bereziki atentzioa eman zidan, plaka ipini zutelako 1303 urteko abenduaren 24an otsoak hildako neskatilaren oroipenean

Araneko harria(argazkilaria: mila agirre)

2017/01/03

Argazki baten etorkizuna aurrez ikustea posible al da?


Ba hori da Fotografia.it aldizkarian irakurri dudan albistea. Antza denez, "MIT’s Computer Science and Artificial Intelligence Laboratory (CSAIL)" delakoaren ikertzaileek, algoritmo baten bidez, argazki bat abiapuntutzat hartzen, bideo bat sortzen dute eszena horren etorkizuna simulatzeko.

Interesgarria, ezta?

Hona doakizue bideoaren azalpena (ingelesaz).