ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2019/11/07

2019/11/06

Zuberoko "Eperra" Ikastola laguntzeko Gabonetako Otarreak 2019


Pasada zen urteetan bezala, Gabonetan aukera ederra daukagu Zuberoko ikastoleei laguntzeko otartxoak erosten.  Nire ustez, oso kalitate oneko produktuak dira eta oparitu ditudanean primeran geratu naiz.

Nirea gaur bertan erosiko dut. Anima zaitez zeu ere bai!

Hona doakizue Barakaldoko Laguntasuna Kultur Elkarteak pasatu didan informazioa:

"Zuberoko Sohütako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak. www.ikaskoli.eus

Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.

Irudia

Prezioa 40 eurokoa da. Otarrearen edukia hauxe da:

•Ardi gazta (450 gr)
•Ahate gibela (125 gr)
•Bixkotx poltxa bat “artisanala” (150 gr)
•Eztia (500gr)
•Euskal xerriki patea (200 gr)
•Euskal xerriki odolkia (200 gr)

Otarreak jasotzeko argibideak:
- Otarreak erosteko: Abenduaren 9a, astehelena, baino lehen sartu behar da dirua (40,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboral Kutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
- Otarreak jasotzeko: Abenduaren 13a (ostirala), LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 18.30tik 20.30etara. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago:
LAGUNTASUNA - BARAKALDO
Tf. 629455570
lagun@laguntasuna.eus

2019/10/12

Erakusketa Venezian



Pasada zen astean Venezian, hain zuzen Murano uhartean, egon nintzen erakusketa batean parte hartzeko beste artistekin.




Hona doakizue erakusketaren bideoa zure gustokoa izang delakoan



Liburu gomendatua, guda Barakaldon


Azken boladan egunero entzuten dugu Franko diktadorearen hilobiari buruzko berriak. 44 urte pasa ondoren, oraindik horrela ibiltzea tragikomikoa izango litzateke,  Estatuko demokraziari buruzko adierazgarria izango ez balitz.

Halere, sarrera honen helburua ez da horretaz idaztea, baizik eta berri honen harian, nire herrian, Barakaldon, gudari buruzko irakurri nuen liburu bat gomendatzea. Hona doakizue erreferentzia (liburua gastelaniaz idatzita dago):

López Grandoso, Koldobika (2016).  La Guerra Civil en Barakaldo: once meses de resistencia. Bilbo. Ediciones Beta III Milenio.









2019/05/06

Zein da zuen lan-fluxua gizarte-sareetan post-ak argitaratzeko?



Gehienok gizarte-sareak erabiltzen ditugu gure argitalpenak zabaltzeko: Facebook, Twitter, Instagram, Pinterest, Linkedin eta abar.
 
Aspalditik Hootsuite, eta duela gutxi Buffer, erabiltzen dut nire gizarte-sareak  kudeatzeko.

Zeintzuk dira plataforma hauen abantaiak?: besteak beste,  denbora aurreztea, argitalpenen data eta ordua aurretik programatzea, eta argitalpenen estatistika ezagutzea. Logikoki zenbat eta gehiago ordaindu, hainbat eta funtzionaltasun gehiago lortzen duzu, baina biek dohainik ere aukera dute -Hootsuite, Buffer-

Hau da nire hootsuite plataforma:


Hootsuite


 Eta hau nire Buffer plataforma:


Buffer




Honez gain, IFTT ere erabiltzen dut. Aplikazio honek ekintza batzuk eutomatizatzen ditu. Adibidez, Instagramera argazki bat igotzen badut, IFTTari esker, FB, Flickr eta Twitterrean automakikoki argitaratzen da.


Hona hemen nire IFTT plataforma:

IFTT


Eta, azkenik, nire lan-fluxua gizarte-sareetan:

Zure interes izango delakoan, anima zaitez zure lan-fluxua ere partekatzera!



Amaitzenko,