ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2019/11/07

2019/11/06

Zuberoko "Eperra" Ikastola laguntzeko Gabonetako Otarreak 2019


Pasada zen urteetan bezala, Gabonetan aukera ederra daukagu Zuberoko ikastoleei laguntzeko otartxoak erosten.  Nire ustez, oso kalitate oneko produktuak dira eta oparitu ditudanean primeran geratu naiz.

Nirea gaur bertan erosiko dut. Anima zaitez zeu ere bai!

Hona doakizue Barakaldoko Laguntasuna Kultur Elkarteak pasatu didan informazioa:

"Zuberoko Sohütako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak. www.ikaskoli.eus

Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.

Irudia

Prezioa 40 eurokoa da. Otarrearen edukia hauxe da:

•Ardi gazta (450 gr)
•Ahate gibela (125 gr)
•Bixkotx poltxa bat “artisanala” (150 gr)
•Eztia (500gr)
•Euskal xerriki patea (200 gr)
•Euskal xerriki odolkia (200 gr)

Otarreak jasotzeko argibideak:
- Otarreak erosteko: Abenduaren 9a, astehelena, baino lehen sartu behar da dirua (40,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboral Kutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
- Otarreak jasotzeko: Abenduaren 13a (ostirala), LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 18.30tik 20.30etara. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago:
LAGUNTASUNA - BARAKALDO
Tf. 629455570
lagun@laguntasuna.eus