Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik
Txineraz pertsonen izenen esanahia garrantzitsua da; eta, esanahi hori positiboa izatea beti saiatzen da (hau ere kontutan hartu behar da marka komertzialaren izena aukeratzerakoan Txinan erabiltzeko)
Zelan esaten da gure izena txineraz? nahiz eta zerrenda laburra izan, chino-china.com webean, batzuk topa ditzakegu.
Nirea adibidez 米拉 idazten da eta Mǐ lā ahoskatzen da. Berez esanahia izango litzateke izar erraldoi gorria (Omicron Ceti); baina, nire ustez, garrantsitzuena da nire izenaren lehen karaktereak arroza ere esan nahi du eta arroza oinarrizkoa da Asiaren elikaduran!
Hamaika telebistaren Berbaz programaren saio hau abenduan izan zen; baina, gai batzuk oraindik gaurkoaz dira. Horregatik eta zure gustokoa izango delakoan hona doakizue bideoa.
San Tomas eguneko metroko greba eta gabonak izan
genituen hizpide. Merkatal zentro handiak ala betiko denda txikiak? Jaiegunetan ere irekitzearen alde ala konpetentzia desleala da?