ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2020/05/13

Segurtasun-kopiak hodeian, Backblaze abantaiak eta eragozpenak



Aurtengo apirilaren 18an, blogaren sarrera idatzi nuen azaltzen non gordetzen ditudan nire argazki digitalak. Hemen duzue eskema


Horrez gain, nire ordenagailuararen segurtasun-kopia hodeian daukat, Backblazen enpresarekin hain zuzen.

  • Aldekoa: 
    • Ez duzu ezer egin behar, autimatikoki doa ordenagailua pizten duzunean.
    • Merkea da: 6$/hilabetea edota 60$/urtea
    • Artxiboak biltegiratzeko ez dago mugarik eta ordenagailuaren disko gogorraz gainera, kanpoko diskoen segurtasun-kopia batera gorde dezakezu
    • Raw artxiboak onartzen ditu.
    • Ematen du fidagarria dela
    • Zure artxiboak edozein lekutan ikus dezakezu  etxetik kanpoan zaudenean 

  • Eragozpena:
    • Artxibo mota gehiengoek ez dute aurrerabistarik (JPG artxiboek, bai)

  • Oharrak:
    • Lehen kopia egiteko, artxibo ugari baduzu, astiro doa. Gero arin arin gaurkotzen da. 
    • Artxiboak 30 egun gordetzen dira. Luzerako gorde nahi baduzu, aparte ordaindu behar duzu.
    • Artxiboak jaisteko hiru bide dago: gutxi badira, zuzenean deskarga dezakezu, gehiago badira,  256 GB ala 8 TB kanpoko disko bat bidaltzen dizute. Kanpoko diskoa kobratzen dizute eta, artxiboak jaitsi ondoren, diskoa bidaltzen diezunean, dirua itzultzen dizute.

 Frogatu nahi baduzue, 15 eguneko epea dohainik da. Denbora luzeago frogatu nahi baduzue, 30 egun hain zuzen, erabili ondoko esteka: https://secure.backblaze.com/r/00szn2 -zuek denbora gehiago duzue eta nik hilabete bat debalde-

Eta beste webgunearen bat ezagutzen baduzue segurtasun-kopiak egiteko, mesedez partekatu, beti interesgarria delako.

Ondo segi!


2020/04/21

Lekeitio


Ea gustatzen zaizuen ihazko argazki batzuekin egin dudan bideoa.

Ondo segi!



2020/04/20

Atxondo eta Arrazolako bide berdea


Oraindik etxean gaude konfinatuta baina apurka apurka kaleratuko gara eta ematen du udan hemendik ibili beharko dugula.

Horregatik gaur ekartzen dizuet Bizkaiko ibildibe erraza eta polita: Arrazolako bide berdea

Hemen uzten dizuet argazki batzuekin egin nuen bideoa, zuen gustokoa izango delakoan.

Ondo izan eta zaindu!







2020/04/18

Non gordetzen dituzue zuen argazki digitalak?


Hona hemen miloiaren galdera!


Gaur egun gure argazkiak digitalak direrez, askori gertatu zaigu noizean behin gure artxiboak istripuz galtzea.


Gaur partekatuko dut  nire segurtasun-sistema.



Nire argazkiak LR classic programara inportatzen ditut; eta handik, jatorrizko bertsioa  esportatzen dut kanpoko disko gogor batera eta Google drive webera, eta argazki editatuak nire web-orrialdera.


Nola egiten duzue zuek?

2020/03/28

3D animaliak etxean (errealitate aregotua)


Frogatu hau ea zuen telefonoetan dabilen:

1.- Telefono mugikorrean, sartu Google-ean
2.- Idatzi marrazoa edota txakurra edota panda....
3.- Joan apurtzu bat behera eta beheko irudia ikusiko duzu.


4.- Egin klik "view in 3D" botoian. Itxaron apurtzu bat...  eta voilĂ ! Panda bat daukat nire etxean!


5.- Prozesu berdina txakurrarekin eta baduzu alfonbran!


Oso interesgarria, errealitate aregotua




2020/03/17

Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda


Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari esker, hona doakizue etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda, zuen gustokoa izango delakoan.




https://ataria.eus/komunitatea/uema/1584390652312-etxean-goxo-egoteko-euskarazko-baliabideen-zerrenda
https://ataria.eus/komunitatea/uema/1584390652312-etxean-goxo-egoteko-euskarazko-baliabideen-zerrenda
https://ataria.eus/komunitatea/uema/1584390652312-etxean-goxo-egoteko-euskarazko-baliabideen-zerrenda

2020/03/03

Gasteiz, 1976.eko Martxoaren 3an



Biktimeen oroimenez. 44 urte beranduago, Estatu espainolaren gobernuak ez du barkamena eskatu. Hiltzaileak sekulan ere ez zituzten epaitu.







2020/02/12

PicsArt argazki-editorea


Arratsaldeon,

Gaur argazki bat jarri dut Instagram sare sozialean eta galdetu didatenez nola editatu dudan, horra doa informazioa zuen interes izango delakoan.



Argazkia atzo hartu nuen Iphone 11 Pro batekin eta, editatzeko, PicsArt app erabili nuen.

PicsArt aplikazioak bi aukera dauka: dohainik eta ordaintzen. Nik lehena gomendatzen dizuet, dirua aurreztu ez ezik, editatzeko filtroak behin baino gehiagotan erabiltzen badituzue, aspertuko zaretelako ere bai.

Argazkigintzaren mundua gustatzen bazaizue, nire truko/aholkua da filtroak pertsonalizatzea. Adibidez, goiko argazkian, Puppy-aren lore koloreak mantendu nahi nituenez,  bere azalean filtroa ezabatu dut,

Zein  app erabiltzen dituzue zuek?




2020/01/05

NIRE BALA - HAIZEA


Pasada zen ostiralean, Euskadi Irratian,  HaizearenTxoaren Rap-a entzun nuen eta asko gustatu zitzaidan. Hona doakizue bideoa zuen gustokoa izango delakoan.