Nire lehen mezuan azaldu nuen nola pertsonalizatu gure facebook url-a.
Zergatik pertsonalizatu behar dugu gure url-a?: irakurleek errezago gogoratuko dutelako; eta, bilatzaileek (google, yahoo...) errezago topatuko dutelako.
Izen ala industria edo merkataritzako marka desberdina eduki dezakegu giza-sare bakoitzean; baina, normalean berdina erabiliko dugu ikuspena lortzeko.
Bigarren kasuan, nola jakin dezakegu guk erabili nahi dugun izen ala marka beste batek ez duela aurretik hartu? Konproba dezakegu namechk.com webean (ingelesez dago).
Prozedura erreza eta dohainik da: namechk.com webera goaz, goian dagoen kutxan sartzen dugu izena ala marka, eskuineko "chk" botoian klika egiten dugu eta voilà! behean agertzen dira giza-sarenik garrantzisuenak eta guk aukeratutako izen ala marka libre (available) ala hartuta (taken) baldin badago.
No comments:
Post a Comment