Millward Brown enpresa arduratzen da marketing eta marka komertzialen azterketaz; eta, urtero ikasketa bat egiten du jakiteko zeintzuk diren munduko marka komertzial garrantzitsuenak.
Beheko taulan, 2011 urteko lehen 50 marka komertzial garrantzitsuenak agertzen dira (klik egin irudiaren behekoan zerrenda osoa ikusteko).
- Applek lehen postua lortu du (antza denez, Ipad eta Iphone 4 arrakastaren eskerrak); eta, Googlek, bigarrena (azken lau urtetan lehena izan zen).
- Hirugarren zutabean marka bakoitzaren balore ekonomikoa dolarretan agertzen da.
- Eta, laugarren zutabean, igoera ala jaitsieraren portzentaia 2010 urtearekin konparatzen agertzen da: nabarmena da Googlearen jaitsiera soilik %2a dela; baina, Applearen igoera, %84a
![]() |
Iturria: MillwardBrown.com Klik egin zerrenda osoa ikusteko |
Gehien igo diren bost enpresak ondokoak dira:
1. FACEBOOK..........%246
2. BAIDU...................%141
(hau da Txinaren bilaketa motor bat -Google antzekoa-)
3. WELLS FARGO......%97
4. BURBERRY...........%86
5. APPLE....................%84
Eta, amaitzeko, aurten zerrendan sartu berriak dauden enpresak (7 kokatuta daude Brasil, Errusia eta Txinan):
1. Deustche Telekom
2. China Life Insurance
3. Facebook
4. Agricultural Bank of China
5. Tencent/QQ
6. Telecom Italia
7. Ping An
8. Scotiabank
9. Itaú
10. China Telecom
11. Sberbank
Apple, Apple,... Steve Jobsen mundua denoi aldatzen ari diote!
ReplyDelete