ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/08/06

"Made in Euskadi"... euskera barik?... ez dut uste

Gaur goisez, Facebookean, nire kontaktuen zerrendan dagoen politikari batek Deia egunkariaren berri bat partekatu du (gastelaniaz):

Enciclopedia verde 'made in Euskadi'



Horrelako gaiak beti interesgarriak direnez, sustpro.com webean sartu naiz; eta, ikusi dut weba posiblea zela konsultatzea ondoko hizkuntzetan: Español » English » Português (Brasil) » Français (France) » Deutsch » Italiano.

Galdera: "Made in Euskadi" bada, Barakaldoko enpresa bada, Deia egunkariak zalaparta handiz berria argitaratzen badu; eta, politikari abertzale batek berria partekatzen badu bere Facebookean... inork ez da konturatu informazioa ez dagoela euskeraz?

Ez dut nahi bakarrik enpresa horren aurka joan, beste enpresa ospetsuek ere weba erderaz bakarrik dauzkate eta,  adibidez,  Iberdrolak gastelaniaz eta ingelesaz dauzka baina euskerarik ez.

Nire ustez, euskeraren normalizazioa ez dugu lortuko Euskal Herriko agintariek, komunikabideek eta herritarrok informazioa euskeraz ez egotea normaltzat hartuko dugun bitartean.

Iraganean askok justifikatu zuten euskerarik eza esaten ekonomikoki ez zela errentagarririk,  euskeraz  irakurri ez genuelako. Lehen ez negoen ados eta gaur egun askoz gutxiago zeren eta, alde batetik, euskaldun alfabetizatuen kopurua nabarmena den eta gorantz doan; eta, bestetik, informazioa ez badago euskeraz, ezin dugu ohitu euskeraz irakurtzen.

Beste batzuek diote gai honetaz aginte publikoek arduratu behar dutela. Ez nago batere ados. Beraien lana da, jakina baietz; baina, horrek ez du esan nahi besteok siesta bota behar dugunik.

Eta badaude esaten dutenek enpresa pribatuek nahierara aukeratzen dituzten beraien hizkuntzak. Bai, baina enpresak sortzen dira dirua egiteko eta webak egiten dira jendea bisitatzeko; eta, euskaldunen kopurua nahikoa da lobby bat osatzeko. Enpresek behar gaituzte.





















2 comments: