Gaur egun askok telefono adimentsuak (ingelesaz, smarthphone) erabiltzen ditugu. Telefono hauek Intenet ez ezik, argazki-makina, kalkulagailua, agenda, musika, Kokapen Sistema Globala (ingelesaz, GPS), berehalako mezularitza (Whatsapp), gizarte-sareko aplikazioak edota beste hainbat aplikazioak ere ba dituzte.
Baina aplikazioak aukeratzeko eremu handi baten barruan komenigarria da mugikorra erosi baino lehen bere sistema eragilea ezagutzea.
Beheko grafikoan ikus ditzakegu aurtengo lehen hiruhilekorik zabalduenak: Android-ek (%59a) eta IOS-ek (%23a) merkatuaren %82a osatzen dute. Blackberry-k, lehen oso popularra enpresa munduan, kuotaren %6,40a bakarrik dauka.
![]() | ||||
PC World grafikoa |
Zein enpresek merkaturatzen dituzte sistema eragile hauek?: besteak beste, Sansung enpresaren mugikorrek Android erabiltze dute; Iphone mugikorrek, IOS; eta, Blackberry mugikorrek, Blackberry erabiltzen dute. Nokiak lehen Symbian erabili zuen; eta, orain, Windows Phone.
Ni Iphone zalea naiz baina aurreko estatistika ikusten beharbada aldatu beharko nuke..
No comments:
Post a Comment