Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik
Euskal Kultur Erakundeak, bere web-orrialdean, adierazten du "aurtengo maskaradak, Zalgize eta Iruriko gazteek emanen dituzte otsailetik maiatza arte. Hamalau agerraldi izanen dira denetan. Lehena otsailaren 2an Zalgizen iraganen da eta azkena maiatzaren 10eko asteburuan Irurin. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hamabi herritan ibiliko da".