ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/02/21

Euskal mitologia internetan

Lagun baten eskutik (eskerrik asko Begoña), http://www.amaroa.com/  ezagutu dut.  Web hau euskal mitologiari buruzkoa da.

Bideo bat ere badauka, Mariri buruz.  Youtubean beste bi bideo agertzen dira,  Basajaun  eta Lamiei buruz.

Irakurri eta kontuz lamia batekin topatzen bazarete :)

5 comments:

  1. kaixo Mila:
    Ikusi dut nire webguneari lotura jarri diozula, eta eskertzen da. Bide batez zureetan kuxkuxeatzen aritu naiz. Asko gustatu zaizkit zure argazkiak, oso onak dira.
    Interes berezia sortu dit Fractal Imagenes atalean dituzun lanak (arte abstraktuaren eredu bat), eta interesatuko litzaidake egiteko prozesua (Photoshop pixka bat kontrolatzen dut)
    manual edo egiten erakusten duen orriren bat?
    Bide batez nire beste txoko bat bidaltzen dizut: www.gasteizkokalekolore.blogspot.com
    ondo izan, eta jarraitu lanean, lan ona egiten ari zara eta

    ReplyDelete
  2. Euskal kulturentzat interneten eta teknologia berrietan egotea beharrezkoa da, honekin gure kultura zabaltzea eta irauntzea lortuko dugu.
    edurne

    ReplyDelete
  3. Eskerrik asko Koldo :)
    Gaur saiatuko naiz argitaratzen post berri bat fractal irudiei buruz.
    Zure web bisitatu dut eta asko gustatu zait. Nire gogokoen artean jarri dut. Lan bikaina eta oso ona Gasteiz bultzatzeko egiten ari zara :)

    ReplyDelete
  4. Zeharo ados Edurne, euskal kultura internetan ere bizi behar dugu :)

    ReplyDelete
  5. Koldo, gaur argitaratu dut post bat zuk eskatutako informazioarekin. Zure gustokoa izango dela espero dut.
    http://mila-agirre.blogspot.com/2011/02/fraktal-irudiak-egiteko-softwarea.html

    ReplyDelete