ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/02/02

Zer da Twitter?

Ez da lehen aldiz Twitterrari buruz idazten dudala eta pentsatu dut interesgarria izan litekeela informazio apurtzu bat ematea erabiltzen ez duzuenentzat


ZER da Twitter?: gizarte-sare bat (nik esango nuke gizarte-sarearen SMSa)

ZERTARAKO balio du? Komunikatzeko (batez ere,  informazio eguneratua jasotzeko, minutuz minutu).

Zeintzuk dira bere BEREZITASUNAK?:
  
  •     Mikroblog deitzen diote:
    • Zergatik "Mikro"?
      • Mezu bakoitzean (Tweet deitzen dira ingelesaz) 140 karaktere (letra eta espazio barne) bakarrik idaz dezakegulako. 
        • Ohikoa da mezuaren informazioa osatzeko esteka bat eranstea. Estekaren url-a oso luzea denean, komenigarria da laburtzea zeren eta bestela ea ea ez daukagun lekurik gure mezua idazteko. Url-a laburtzeko aplikazio batzuk daude, besteak beste, http://bit.ly; eta horrela, adibidez, Berria egunkariaren esteka bat erantsi nahi badugu, http://www.berria.info/hara/519/talentua_hondarretan.htm url-a oso luzea denez,  bit.ly aplikazioaren bidez,  http://bit.ly/h18Xg4  url-an labur dezakegu -esteka honen bideoa zoragarria da!-
        • Argazkiak eta bideoak ere erants ditzakegu
    • Zergatik "Blog"? 
      •  Normalean mezuak publikoak direlako (muga dezakezu nork irakurtzen duen baina, oso arrazoi ona ez baduzu, ez dizut gomendatzen nahiko arraroa ematen duelako Twitterrean egotea eta zure mezuak publikoak ez izatea)
      • Zuk beste erabiltzaileak jarrai ditzakezulako eta beste erabiltzaileek zu jarrai zaitzaketelako: 
        •  Nor jarrai dezaket?  interesatzen zaizkizun egunkariak eta aldizkariak (adibidez Berria eta Argia), zure lagunak, zure zaletasunak dauzkan jendea eta abar (pilo bat baduzu, zerrendetan antolatzea gomendatzen dizut; zerrendak publikoak ala pribatuak izan daitezke)
          • Bilaketak egiteko, idatzi izena ala hitza goiko aldean duzun bilaketarako kutxan.
          • Euskeraz idazten duen jendea jarraitzeko eu.umap.eu irakurtzea gomendatzen dizut 
        • Nork jarrai nazake? edonork baina lasai!, bat ez bazaizu gustatzen (adibidez, zabor-posta erabiltzen duelako, blokea dezakezu

  •       Nola komunikatzen zara?
    • Zure mezuak sortzen.
    • Beste batzuen mezuak birbidaltzen (ingelesaz Retweet, RT laburduraz, deitzen da)
    • Edozein erabiltzaileri galdetzeko ala erantzuteko, publikoan, bere aipamena egin dezakezu  @ ikurra idazten bere Twitter izenaren aurrean, adibidez, ni naiz @bidaia
    • Jarratzaile bati mezu zuzena, hau pribatua, bidal diezaiokezu

Nortzuk dira Twitterraren lagunik hoberenak?: 

  • Sakeleko telefonoa: Twitter ordenagailuan jar dezakezu eta ondo dago; baina, informazio eguneratua bere helburua denez, probetxu gehiago ateratzen zaio mugikorrean interneta badaukazu
  • Aplikazio batzuk, bai ordenagailuan baita sakeleko telefonoan ere. Nik  tweetdeck (gastelaniaz eta frantsesaz dago) eta hootsuite (fantsesaz dago, gaztelaniaz ez) erabiltzen ditut

Nola has zaitezke Twitterrean?:  

1.- Sartu orrialdean (gastelaniaz eta frantsesaz dago).
3.- Sartzen zarenean, kontura zazu eskuineko goiko aldean zure izena agertzen da eta klik egiten baduzu, ondoko atalak agertuko dira: ezarpenak (oso erabilgarria zure Twitter orrialdea zure modura egokitzeko eta zure pribatutasun ezarpenak jartzeko), laguntza gunea, Twitterren bertsio zaharra ala berria eta Twitterretik ateratzeko botoia.
4.- Praktikatu eta ondo pasa!

Edozeinetarako Twitterrean nauzue :)


No comments:

Post a Comment