ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/03/09

Arrazakeriaren aurka

Gaur berri nazkagarria  irakurri dut: "Bilboko hainbat taberna eta diskotekatan arrazakeria salatu du SOS Arrazakeriak".


Saiatu naiz topatzen taberna eta diskoteka hauen izenak, sekulan ez joateko, eta aipamen bat besterik ez dut topatu.


Eta nire galdera zera da: arrazakeriaren egoerak salatu ezezik, konpondu ere nahi baditugu, zergatik "hainbat" esan beharrean, susmoa edonori zabaltzen, ez dira izenak aipatzen? 


Inolako beldurrik gabe arrazakeriaren aurka!





No comments:

Post a Comment