ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/03/21

Gaur flashmob arrazismoaren aurka.


Gaur Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da eta Stop Arrazismo Taldeak altenatiba ezberdina prestatu du arrazakeriaren kontra protestatzeko: Ekintza Flashmob bat non bost minutuz geldi geratuko garen
Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak sustatzen du ekintza eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalak parte-hartzaileak dira
NON 
Bilbo (Arenaleko Kioskoan)
Donostia (La Bretxan, Sarriegiren estatuaren aurrean)
Getxo (Zabala ikastetxean)
Gasteiz (Matxete plazan)
Tolosa (Kultur etxearen aurrean)
Eibar (Txaltxa Zelai parkeko tenpleteko harmailetan)
Irun (Luis Mariano kalean, pasalekuaren parea
n)
ZEIN ORDUTAN

Garrantzitsua da geralekura 19:00tan heltzea, bertan esango bait digute flashmob-a egiteko nora joango garen.
Horrela funtzionatuko da:
19:00h. Geralekuan bilduko gara eta argibideak azalduko dira.
19:20h. Banatu egingo gara eta disimuluz flashmob-a egingo den lekura hurbiltzen joango gara (hau, argibideak emateko geralekutik hurbil dago, baina ez da toki bera)
19:29h. Momentu horretan flashmob-a egingo dugun ingurutik pasatzen edo mugitzen egongo gara denok, ezer gertatuko ez balitz bezala.
19:30. Arrazismoaren aurka gelditu egingo gara!!
19:35h. Gure bidea jarraituko dugu lasai-lasai, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Eta gunetik alde egingo dugu, era bat desagertu arte.

Eta hurrengo egunean, Stop Arrazismoaren blog-ean Bilboko, Donostiko eta Gasteizko flashmob-etako bideoak eskegita egongo dira ikusgai. Hurrengo egunetan Getxo, Eibar, Irun eta Tolosakoak.








No comments:

Post a Comment