ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/06/05

Iphone: nire iritzia argazkiak editatzeko bi aplikaziori buruz




Gero eta gehiago telefonoa erabiltzen dugu argazkiak ateratzeko.


Argazki horiek editatu nahi ba ditugu (moztu, biratu, kontrastea handitu ala txikitu eta abar), ordenagailuan  deskarga ditzakegu eta han Photoshop ala beste programa erabili.


Baina, normalean, argazki horien tamainua txikia denez, ez du penarik merezi hainbeste ardura hartzea; eta, horretarako, hobe da merkatuan dauden telefonorako aplikazio batzuk erabiltzea.


Iphonerako aplikazioak aipatuko ditut, ezagutzen ditudanak direlako. Eta gaur hasiko naiz ondoko bi hauekin:


  • Instagram (dohainik): oso popularra azken boladan, aplikazio honen bidez ateratutako argazkiak berezko gizarte-sare batean parteka ditzakegulako.
    • Berezitasunak: 
      • Argazkia aplikaziotik atera ala gure telefono bildumatik hauta dezakegu.
      • Argazki atera ondoren, 16 filtro desberdinen artean bat aukera eta aplika dezakegu.
        • Filtroak zer dira? argazkiak editatzeko efektuak (polaroid modukoa, desenfokatu, kolore aldatu eta abar)
      • Argazkia editatu ondoren gizarte-sareetan parteka ditzakegu: twitter, Facebook, Flickr, Tumbir, Foursquare...
    • Zer gustatzen zait?
      • Oso erreza da erabiltzeko.
      • Dohainik da.
      • Argazkia enkoadratzeko aukera txiki bat ematen du.
      • Foroan izugarrizko argazki politak aurki ditzakegu.
    • Zer ez zait gustatzen?
      • Gizarte-sareetan partekatzeko hain bideratuta dagoenez, ez digu aukerarik ematen argazkirik gure bilduman gordetzeko; eta, profilean>argazki pribatuak botoia ez badugu markatzen, beti argitaratzen dira besterik adierazi ezean.
Argazkia editatuta Instagram aplikazioarekin 

  • ShakeltPhoto (1,59 €)
    • Berezitasunak:
      • Argazkia aplikaziotik atera ala gure telefono bildumatik hauta dezakegu.
      • Argazki atera ondoren, filtro bat aplika dezakegu.
      • Argazkia editatu ondoren, emailaren bidez bidal dezakegu edota parteka dezakegu gizarte-sareetan: twitter, Facebook, Flickr.
    • Zer gustatzen zait?
      • Oso erreza da erabiltzeko.
      • Efektua asko gustatzen zait.
      • Argazkia editatu ondoren, gure bilduman gorde dezakegu.
    • Zer ez zait gustatzen?
      • Ez da dohainik (baina oso merkea da)
      • Argazkia atera ondoren ezin da enkuadratu.

Capela das Almas (Porto, Portugal). Argazkia editatuta  ShakeltPhoto aplikazioarekin







No comments:

Post a Comment