Musika gustatzen bazaizue edota seme-alabak baldin badauzkazue, ez galdu Eleizaldeko Musika bloga.
Egilea Biotz deitzen da; eta, berak dionez, Eleizalde ikastolako musika andereñoa da eta bloga bere ikasleentzat sortu zuen, musikaz disfrutatzeko eta lan-tresna moduan erabiltzeko.
Blogaren eduki osoa interesgarria da; baina, bereziki gomendatzen dizuet "Partitura bat nola irakurri". Wix.com softwarearen bidez sortutakoa, atseginez irakurtzen da pentagrama, klabeak, konpasak eta abarri buruz.
![]() |
http://www.wix.com/karmast/partitura_irakurtzen#! |
Ekintza oso baliagarria eta txalotzeko. Eta Eleizaldeko Musika Blogak esaten duenez... Aurrera ba!
No comments:
Post a Comment