Gaur bitxikeri bat ekartzen dizuet.
Linkedinek, gomendatzen dizuedan gizarte-sare profesionalak eduki oso onak dauzkalako, 135 miloi kontuak aztertu ditu jakiteko Estatu Batuetakoek gehien erabili dituzten 10 hitzak beraien burua deskribatzeko Linkedinaren webean.
Eta ondokoak dira:
1.- Sortzailea.
2.- Eraginkorra.
3.- Antolatzailea.
4.- Esperientziaduna.
5.- Aurrekariak.
6.- Motibatua.
7.- Berritzailea.
8.- Arazoak konpontzailea.
9.- Komunikatzailea.
10.- Dinamikoa.
Eta zeintzuk dira beste herrien erabiltzaileek gehien aukeratutako hitzak?:
Sortzailea: Australia, Kanada, Alemania, Holanda, Erresuma Batua.
Dinamikoa: Frantzia.
Eraginkorra: India.
Arazoak konpontzailea: Italia.
Motibatua: Irlanda.
Aurrekariak: Singapur.
Pentsatuko duzue ez daukala harremana handirik gure gizarte baloreekin eta, beharbada, arrazoia edukiko duzue; baina, nire ustez, jakitea mundu globalizatu honetan zer mugitzen den ez dago soberan, batez ere krisialdia dagoenean.
Hmmm.... nire Linkedinaren profilea irakuri ondoren konturatu naiz aipatutako hitzen bat ere ez dudala erabili...

No comments:
Post a Comment