![]() |
Errioxako balkoia (Herera mendatea) |
Errioxan mahats-bilketan dabiltzate eta joatea gomendatzen dizuet, jateko eta edateko ez ezik, bere paisaiaren kolore ederrak ere gozatzeko.
![]() |
Mahastiaren koloreak |
Herenegun Samaniegon egon nintzen, Pascual Berganzo upaltegian (web-orria oraindik ez dago euskaraz baina gerokoan egongo da). Han, Eduk eta bere familiak erakutsi eta azaldu ziguten ardogintzaren prozesu osoa.
![]() |
Samaniego eliza mahastitik |
Bodega bisitatuz gain, mahastietara ere joan ginen; eta han mahatsak bildu genituen eta bere zukua analizatu genuen alkohola neurtzeko. Bereziki gomendagarria umeak baldin badauzkazue, asko ikasten delako.
![]() |
Errefraktometroa |
Bisita amaitzeko pintxoak eta ardoak dastatu genituen. Nik aprobetxatu nuen ardoa erosteko kalitate eta prezio oso ona zeukalako.
![]() |
Edu (atzeko argazkia berak egin zuen, oso argazkilari ona delako) |
Eskerrik asko Edu!
No comments:
Post a Comment