Atzo, Bilboko FNACean, ikusi nuen Iñaki Marquinaren argazki-erakusketa, "Ilusiones Entrópicas" izenekoa (urriaren 15etik azaroaren 15era egongo da).
Argazki-muntaia gustatzen bazaizue, guztiz gomendatzen dizuet asko gustatu zitzaidalako.
![]() |
Argazkilaria: Iñaki Marquina |
Nire ustez, original, kreatibo eta oso detailezalea da bere lana (argazki-muntaia bikaina da; eta ziur ordu asko eman duela hain emaitza onak lortzeko).
![]() |
Argazkilaria: Iñaki Marquina |
Bere argazkiak desberdinak dira, harritzen gaituzte; eta sentimendu kontraesankorrak sortzen dizkigute: ziurgabetasuna, baita beldurra apurtzu bat ere, bakardadea eta edertasuna batera nahasten dira.
![]() |
Argazkilaria: Iñaki Marquina |
![]() |
Argazkilaria: Iñaki Marquina |
Zorionak Iñaki Marquina!
No comments:
Post a Comment