ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik
Showing posts with label oinarrizko argazkilaritza ikastaroa. Show all posts
Showing posts with label oinarrizko argazkilaritza ikastaroa. Show all posts

2013/01/27

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa: argazki-kamera trinkoa ala reflex? (2)


Argazki-makina erosi baino lehen, besteak beste, lau galdera zure buruari egin behar diozu:

1) Zenbat diru duzu?
2) Nor edo zer fotografiatuko duzu?
3) Non fotografiatuko duzu?
4) Argazkiak egitea gustatzen zaizu ala argazkilaritza gustatzen zaizu?


Erantzunak jakin ondoren,  gaur egun, merkatuan aurki ditzakezun argazki-kameren segmentuak, gutxi gora behera, ondokoak dira ( Canon kameren irudiak erabili arren, hobeto ezagutzen ditudalako,  Nikon, Sony eta abar oso onak dira ere bai):
                                       

1) Argazki-kamera trinkoa (300€ baino gutxiago)



                                                                    
Abantaiak: merkeak, txikiak, arinak, erabiltzeko errezak, kalitate ona argazkiak ordenagailuan ikusteko edota tamainu standarrean inprimatzeko (10 x 15 ala 13 x 18 zm).

Desabantailak: kamera txikia denez, irudi sentsorea ere bai (argia harrapatzen duen txipa -aurreko argazki-filma antzekoa-).

Aholkua: ez sartu pixelen borrokan (pixel zenbakia altua edukitzea oso ondo dago; baina, irudi sentsorea txikia bada, pixel zenbakia altuena izan arren, argazkiak,  tamainu handian imprimitu nahi baduzu, kalitatea galduko du)


2) Argazki-kamera trinkoak (700€ baino gutxiago)




Abantaiak: prezio-erdia; reflex baino txikiagoak; reflex baino arinagoak; modu automatikoez gain, erdi eskuzkoak eta eskuzko moduak ere ba dauzkate; batzuen zooma oso luzea da (1.200 mm); ez duzu behar objektiborik aldatu; bideo eta argazkien kalitatea oso onak dira.

Desabantailak: dena batean doanez, gerokoan ezin dituzu kamera edota objetikboak aldatu.

Aholkuak: argazkilaritzan sartu berria bazara baina aurreratu nahi baduzu, begira zazu ea  JPEG artxiboaz gain, RAW artxiboa  (ordenagailuan editatzeko), HDR aukera eta, Bulb modua (esposizio luzeak) dauzkan.


3) Reflex kamera (700€ baino gehiago)


Abantaiak:  bideo eta argazkien kalitaterik hoberena (ereduaren arabera); modu automatikoez gain, erdi eskuzkoak eta eskuzko moduak ere ba dauzkate; kamera edota objektiboak alda ditzakezu etorkizunean.

Desabantailak: prezioa, pisua, objektiboak aldatu behar dituzu.

Aholkuak: gaur egun argazki-industria arin arin aldatzen ari da ( HDR, EVIL kamerak..) eta, reflex segmentuaren barruan, kalitate desberdinetako kamera eta objektiboak daude prezioaren arabera; horregatik, argazkilaritza gustatzen bazaizu baina ez bazaude ziur ea jarraituko duzun, hobeto aukeratu aurreko segmentuaren kameraren bat.



2013/01/14

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa: aurkezpena (1)


Zeintzuk dira zure asmoak urte berrirako? Nik, besteak beste, argazkilaritzari buruzko ikastaro bat argitaratzea blog honetan pentsatru dut.

Maila oinarrizkoa izango da (esposizioa, irekitasuna, abiadura, konposizioa...) ; eta, "Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa" izenburuarekin, sarrerak zenbatuko ditut jarraipena errazteko.

Bardenak (Nafarroa)

Eta, besterik gabe, hasiko gara:

Ez da esan behar argazki pilo bat dagoenik gure inguruan. Azken hamarkadetan iraultza bat izan da argazkilaritzaren arloan. Merkatuan prestazio handiko argazki-makinak eros ditzakegu eta lehen baino askoz merkeagoak.

Kamerez gain, kalitatezko argazkiak egin ditzakegu telefono mugikorrekin, taulekin, ordenagailuaren web-kamarekin... eta internetako argazki webetan partekatzen diren argazkiak biloi ta biloiak dira.


Bizkaiko zubia (Bizkaia)


Argazkiak oporretan edota ospakizunetan ezezik, lanerako edota ikasketerako aurkezpenak ilustratzeko ere egiten ditugu.

Monje budista (Shangri-La)


Logikoki, zenbat eta garestiagoa den argazki-makina, orduan eta hobea da argazkien kalitatea (tamainu handiko argazkiak inprimatzerakoan batez ere nabaritzen da). Baina, zure argazkiak ordenagailuan ikusten badituzu edota tamaina normalean (10 x 15 ala 13 x 18 zm) inprimitzen badituzu,  ez duzu argaki-makina garestirik erosi behar. Pentsa ezazu denok, ikasten eta praktikatzen badugu, argazki onak egin ditzakegula. Gerokoan, zure argazkizaletasuna hazten bada, denbora edukiko duzu zure ekipamendua osatzeko.