Zeintzuk dira zure asmoak urte berrirako? Nik, besteak beste, argazkilaritzari buruzko ikastaro bat argitaratzea blog honetan pentsatru dut.
Maila oinarrizkoa izango da (esposizioa, irekitasuna, abiadura, konposizioa...) ; eta, "Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa" izenburuarekin, sarrerak zenbatuko ditut jarraipena errazteko.
![]() |
Bardenak (Nafarroa) |
Eta, besterik gabe, hasiko gara:
Ez da esan behar argazki pilo bat dagoenik gure inguruan. Azken hamarkadetan iraultza bat izan da argazkilaritzaren arloan. Merkatuan prestazio handiko argazki-makinak eros ditzakegu eta lehen baino askoz merkeagoak.
Kamerez gain, kalitatezko argazkiak egin ditzakegu telefono mugikorrekin, taulekin, ordenagailuaren web-kamarekin... eta internetako argazki webetan partekatzen diren argazkiak biloi ta biloiak dira.
![]() | ||
Bizkaiko zubia (Bizkaia) |
Argazkiak oporretan edota ospakizunetan ezezik, lanerako edota ikasketerako aurkezpenak ilustratzeko ere egiten ditugu.
![]() |
Monje budista (Shangri-La) |
Logikoki, zenbat eta garestiagoa den argazki-makina, orduan eta hobea
da argazkien kalitatea (tamainu handiko argazkiak inprimatzerakoan batez ere nabaritzen da). Baina, zure argazkiak ordenagailuan ikusten badituzu edota tamaina normalean (10 x 15 ala 13 x 18 zm) inprimitzen badituzu, ez duzu argaki-makina garestirik erosi behar. Pentsa ezazu denok, ikasten eta praktikatzen badugu, argazki onak egin ditzakegula. Gerokoan, zure argazkizaletasuna hazten bada, denbora edukiko duzu zure ekipamendua osatzeko.
No comments:
Post a Comment