ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2019/05/06

Zein da zuen lan-fluxua gizarte-sareetan post-ak argitaratzeko?



Gehienok gizarte-sareak erabiltzen ditugu gure argitalpenak zabaltzeko: Facebook, Twitter, Instagram, Pinterest, Linkedin eta abar.
 
Aspalditik Hootsuite, eta duela gutxi Buffer, erabiltzen dut nire gizarte-sareak  kudeatzeko.

Zeintzuk dira plataforma hauen abantaiak?: besteak beste,  denbora aurreztea, argitalpenen data eta ordua aurretik programatzea, eta argitalpenen estatistika ezagutzea. Logikoki zenbat eta gehiago ordaindu, hainbat eta funtzionaltasun gehiago lortzen duzu, baina biek dohainik ere aukera dute -Hootsuite, Buffer-

Hau da nire hootsuite plataforma:


Hootsuite


 Eta hau nire Buffer plataforma:


Buffer




Honez gain, IFTT ere erabiltzen dut. Aplikazio honek ekintza batzuk eutomatizatzen ditu. Adibidez, Instagramera argazki bat igotzen badut, IFTTari esker, FB, Flickr eta Twitterrean automakikoki argitaratzen da.


Hona hemen nire IFTT plataforma:

IFTT


Eta, azkenik, nire lan-fluxua gizarte-sareetan:

Zure interes izango delakoan, anima zaitez zure lan-fluxua ere partekatzera!



Amaitzenko,

2018/03/11

Hizkera sexistarik ez erabili


Eusko Jaurlaritzako HNTek (Hizkuntza Normalkuntzako Teknika) EJko intranetan zabaltzen dituzten postak oso erabilgarriak dira. Gaur, hizkera sexistarik ez erabiltzeko posta ekartzen dizuet.

"Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsona, jende edo gizaki idatziko da.
Oro har mintzatzeko, -lari eta -ri atzizkiak erabiliko dira, eta ez -gizon: esaterako, legelari, eta ez legegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindar erabiliko da, eta ez iruinseme.
Tradiziorik gabeko hitzetan, -sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko da, eta ez aktoresa*; dantzari, eta ez dantzarisa*.
Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen.
Esaterako, jakin behar du children, enfants edo hijos zer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak.
Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, seme-alabak idatziko du, eta txikiak badira, haur eta ume ere erabil ditzake.
Modu berean jokatuko du euskaraz hitz elkartuak erabiltzen diren beste kasuetan ere: neska-mutikoak, errege-erreginak, maisu-maistrak, jaun-andreak, andre-gizonak, neba-arrebak...
BERRIAn ez da erabiliko estereotipo sexistei loturiko adjektiborik.
-      Angels Barcelo kazetari beltzarana
Familia loturen aipamen alferrikakorik ez da egingo. Albisteari estu loturiko datua baldin bada bakarrik aipatuko da ahaidetasuna edo harreman pertsonala. Dena dela, betiere izen-abizenak idatziz identifikatuko dira pertsonak, eta sekula ez familia lotura hutsekin.
-      Putin eta bere emaztea atzo iritsi ziren Parisera.
Albisteetako protagonistak aipatzeko, irizpide berak erabiliko dira beti, aipatua gizona izan zein emakumea izan. Hala, lehen aldian izen-abizenak idatziko dira, eta hortik aurrera, abizena bakarrik.
-      Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Maialenen eta Maiaren lana izan zen biribilena.
-      Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena.
-      Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillaryri eginiko elkarrizketa.
-      Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillary Rodhman Clintoni eginiko elkarrizketa.
Emakumeez mintzatzean, ez dago zertan genero aldetik markatua den hitzik erabili, gizonei buruz ari garela pareko hitzik erabiltzen ez bada. Hala, gogoan izan gazte bat mutil bat nahiz neska bat izan daitekeela, eta abar.
-      Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburu andereak osatu zuen.
-      Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburuk () osatu zuen.
 

2018/03/09

Monoskop


Egun on,

Gaur gomendatzen dizuet Monoskop web-orrialdea. "Wiki" bat da  elkarlaneko ikasketeekin,
arte, komunikabide eta humanitateei buruz.

Ingelesaz dago baina informazioa beste hizkuntzetan ere aurki dezakegu. Adibidez, Roland Barthes-aren "La cámara lúcida" izeneko liburua.

Zuen gustokoa izango delakoan, ondo segi!

MONOSKOP

2018/03/07

ARTSTOR

Egun on,

Gaur gomendatzen  dizuet Artstor izeneko datu-basea (ingelesaz dago).  Museo, artxibo eta artistenen 2,4 miloiko irudietara sarbidea du.

Bere edukia disziplina anitzekoa da: gizatasuna, artea, arkitektura, jakintza eta abar.

Gustatuko zaizuelakoan, ondo pasa eguna!


 


2017/10/16

Marrazkiari buruzko blog batzuk



Hona doazkizue marrazkiari buruzko blog batzuen estekak. Ingelesaz daude eta estilo oso desberdinak agertzen dira. Gustatuko zaizkizuela espero dut.



CREATIVELIVE
 
FEEDSPOT.COM
 
A artist daily
 
Artists network
 
1000 drawings
 
Pencils
 
Drawings & Notes
 
Skool Blog
 
Drawing Tutorials online
 
The ArtTutor blog
 
The official website of Betty Edwards