ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/01/30

Twitter eta adierazpen-askatasunaren eskubidea

Pasada zen ostiralean, Twitter blogean, Biz Stonek, Twitterren bazkide sortzailearen bat, eta  Alexander Macgillivrayk, Twitterren Aholkulari Nagusia  adierazpen bat argitaratu zuten adierazpen-askatasunaren alde. 


Laburbilduz zera esaten dute:



  • Twitterrak helburutzat dauka jendea mezuak partekatzea. Mezu batzuk txantxa modukoan izan litzateke, beste batzuk serioagoak; eta, beste batzuk baliogarrioak izan litzateke egoera politika aldatzeko errepresioa dagoen herri batzutan.

  • Twitterrak ezin du tweet guztiak berrikusi, nahiz eta ezlegalak eta spam-ak (publizitate-erauntsiak) kendu.

  • Twitterrak babesten du erabiltzaileen adierazpen-askatasunaren eskubidea; eta, legearen ondorioz, erabiltzaileen informazioa ezagutzera eman behar dutenean, ahal badute, lehenengo erabiltzaileari adierazten saiatzen dira, aukera ematen eskaera horren aurka defenditzeko.

  • Twitterrak, legearen poderioz, twettak ezabatzen dituenean,  @chillingeffects kontuari adierazten dio -kontu honen atzean dago Estatu Batuetako Fundazio eta Unibertsitate batzuen arteko proiektua  online aktibitatearen giro legala jarraitzeko-.

  • Amaitzeko, Twitterrak adierazten digu kontu bat jarraitzeko adierazpen-askatasunaren eskubidearen gaia interesatzen bazaigu, @twitter/freedom-of-expression -ni zerrenda honen jarraitzailea naiz-.

Adierazpen honek bere garrantzia dauka momentu honetan zeren eta Tunisiaren  iraultzari Twitter iraultzea deitu ondoren, azken egunetan irakur dezakegu Egiptoko gobernua Facebook eta Twitter blokeatzen ari dela



2011/01/27

Gaurko greba orokorra gizarte-sareetan

Nire jarrera

Greban nago nahiz eta ez dudan espero greba honek eragin handia edukiko duenik: batzuek ezin dute dirurik galdu, beste batzuek ez dute nahi (beraiei ez bazaie ezer gertatzen, besteak bost axola!), askok konfidantza galdu dute bai sindikatuetan baita alderdietan ere (niri hau ere gertatzen zait)...

Halere, greban nago. Zergatik?
  • Konfidantza daukadalako bai sindikatuetan bai alderdietan ere oraindik pertsona zintzoak ba daudela,  herritarren interesak eta eskubideak defenditzen dituztela (beharbada ez dute agintzen baina bai jatorrak :)
  • Aurreko belaunaldiak lortu zituen lan-eskubideak ez ditudalako galdu nahi.
  • Gure etorkizuna gure modura ez badugulako eraikitzen, beste batzuek eraikiko dute... beraien modura...

Nik egindako greba orokorraren jarraipena gizarte-sareetan 

    • BERRIAk, greba izan arren, ekimena oso erabilgarria izan du eta ondoko hiru estekak argitaratu ditu grebaren eragina jarraitzeko:











2011/01/24

Euskera online baliabideak

Edozein hizkuntz bezala euskerak bere online baliabideak behar ditu, itzultzeko eta abar. Gaur aipatuko dudana niri asko gustatzen zait: hiztegia.net.

Orrialde honetan baliabide pilo bat daude (apurka apurka aztertuko ditut); baina, gaur hiztegian zentratuko naiz. 








  • Zer gustatzen zait?
    • Hitz bat bilatzen badugu, Euskalterm, 3000 hiztegia eta Elhuyar hiztegien emaitzak batera ematen dizkigu 
    • Euskera-Gaztelera eta Gaztelera-Euskera da.
    •  Lehen aukera Euskera-Gaztelera da.
  • Zer ez zait gustatzen?
    • Euskera-Frantsesa eta Frantsea-Euskera ez da.

  •  Zer hobehuntzak proposatuko nituzke ? 
    • Euskera-Ingelesa eta Ingelesa-Euskera izatea








2011/01/23

Ziberkrimena online erosketan

Batzuek oraindik ez dute internetan erosten fidatzen ez direlako.  Beraien beldurra ulergarria da: praktikaren  falta, hizkuntzaren arazoak, kreditu txartelen zenbakiak sartzeko yu-yu...

Ni online erosketen aldekoa naiz. Arriskutsuak izan daitezke? Bai, baina ez da arriskutsurik Bankuko kutxazain automatikora joatea? Dirua dagoenean... lapurrak ere bai... horregatik, irtenbidea ez da etxean geratzea ala erosketak ez egitea baizik eta erne egotea. 

Eta adi egoteko, jakin behar dugu ziberkrimenen berezitasunak. Ertzaintzaren orrialdean aholku batzuk ematen dira:


  • "Oinarrizko printzipio bat dago: INORK ERE EZ DITU EUROAK 90 ZENTIMOTAN EMATEN (inork ere ez ditu ogerlekoak lau pezetatan ematen esaera gaurkotuta).

  • Objekturen bat merkeegia bada, haren benetakotasunaren gainean zalantzak izatea komeni da. Internet bidez erostea merkeagoa izan daiteke, banaketa, biltegiratze eta bitartekari gastuak murrizten direlako. Baina prezio barregarrien aurrean mesfidatu egin behar da.

  • Egiaztatu saltzailearen nortasuna erosi aurretik".

Nik ere aholkatuko nuke begiratu webaren url-a  nola hasten den:  http:// = normala;  https:// = ziurra

Amaitzeko, hona doakizue PandaLabs-ek argitaratu duen txostena, ziberkrimenaren merkatu beltza agerian izenburuarekin (ingelesaz eta gastelaniaz dago).

Kontuz: txosten honen helburua ez da beldurtzea baizik eta jakinaraztea. Ondo ta merke erosi baina ziurra :)






2011/01/22

2011/01/21

Google Alertak


Noizbehinka Google-an zuen izen-abizena idatzi duzue jakiteko internetan zer dagoen zuei buruz?

Ba, enpresa ala negozio baldin baduzue, bilaketa hau derrigorrezkoa da zuen online erreputazioa babesteko.

Bilaketa hau automatikoki egiteko, Googlek tresna oso interesgarria eskaintzen digu: Google Alertak.

Hona hemen prozedura alertak jartzeko:
 
1.- Joan http://www.google.es/ estekara.

2.- Klik egin “Hasi saioa” estekan (goiko partean, eskuinean)

3.- Sartu zure emaila eta pasahitza  (ez baduzu, sortu kontu bat)

4.- Zure kontuan sartu ondoren, ireki “Hobespenak” eta joan “Nire kontura” (pantaiaren goiko partean, eskuinean, zure emaila eta "Amaitu Saioa" tartean dago).

5.- Klik egin “Alertak” ikonoan (pantailaren erdian, nire produktuen atalean, erdiko zutabearen lehen ikonoa)

6.- Hurrengo pantailan taula batzuk bete behar dituzu (oraindik ez daude euskeraz):

            A.- IDATZI bilatu nahi dituzun HITZAK (search terms): hitz bat izan daiteke (ad. Mila) ala gehiago, emaitz zehatzago lortzeko (ad. “Mila Agirre”: kontuz, kasu honetan, bi hitzak batera bilatzeko, komatxoen artean idatzi behar dituzu).
                   Nire gomendioa, idatzi “Izen-abizena”, “dendaren izena” eta abar

            B.- AUKERATU NON egin nahi duzu bilaketa: edonon (everything), berriak (news), blogetan (blogs), denbora errealean (realtime), bideoa (video), eztabaidak edo foroak (discussions). 
                  Nire gomendioa, “edonon”, leku guztien informazioa jasotzeko

            C.- AUKERATU NOIZ jaso nahi duzu bilaketaren emaitza: berehala (as-it happens), egunero (once a day), astero (once a week).  
                  Nire gomendioa, egunero ala astero (ez badago emaitzerik, ez duzu ezer jasoko)

            D.- AUKERATU emaitzen TAMAINA: nagusienak (only the best results), guztiak (all results).
                  Nire gomendioa, froga ezazu guztiekin eta informazio gehiegi jasotzen baldin baduzu, mugatu eta eskatu nagusienak bakarrik

            E.- NON JASOko duzu BILAKETA: bi aukera, zure email idatzi ala Feed-ari buruz jaso (Kanal bat informazioa jasotzeko). 
                 Nire gomendioa, emaila. 
        
            F.- KLIK EGIN ALERTA SORTU BOTOIAN (Create Alert) 
                Nire gomendioa: kontura zazu eskuinean dagoen esteka "click here to manage your alerts" (hemen klik egin zure alertak erabilzeko) gerokoan beharko duzulako alertak aldatzeko edota ezabatzeko.
 
Alerta sistema honen bidez informazioa jaso dezakegu edozein gaiari buruz (kopuru-muga, 1000 alerta): argazkilaritza, ekonomia, ibilgailua eta abar; eta, edozein hizkuntzetan zeren era Googlek bilatzen duen zuk sartzen dituzun hitzak.

2011/01/20

Ylaria umea, goian bego

Gaurko sarrera oso tristea da. Pasada zen igandean ume bat hil zen. Ylaria Tonantzin Carrasco-Cazares deitu zen. Bost urte zeukan eta medikuek minbizia diagnostikatu zioten bi urte zuenean.

Ez nuen pertsonalki ezagutzen ez umerik ezta bere familiarik ere; baina, beste milaka pertsonek bezala, bere gaixotasunaren aurkako borroka jarraitu nuen giza-sareen bidez..

CarngBridge.org-ean bere orrialdea zeukan. CaringBridge-k (ingelesaz eta gastelaniaz) lan bikaina egiten du hau bezalako kasuetan bide bat delako elkartasun-adierazpenak jasotzeko eta senide eta lagunei informazioa bildaltzeko.

Tamalez Ylariaren bizitza amaitu da baina bere oroimena beti egongo da gurekin.

2011/01/19

Nola dakigu nor dagoen ordenagailuaren atzean giza-sareetan?

2011/01/15ean bideo bat argitaratu nuen blog honetan "kontuz giza-sareen lagunekin :)" izenburuarekin. Lagun batzuek galdetu didate ea nola jakin dezakegun nor dagoen pantaiaren atzean.

Hona hemen erantzuna: orokorrean... berri txarrak... ez dakigu… orduan… amonak esan zigun bezala… kontuz ezezagunekin!!!!... Batez ere gozokiak eskeintzen badizkigute (lanposturik hoberena, maitasunik beroena, bidaierik merkeena eta abar…)... Baina lasai!!!... dena ez dago galduta... amonaren gomendioak jarraitu arren, herriko jaietara goaz, ezta?? :)... ba, honetan, berdina... arau batzuk jarraitu behar ditugu eta listo:)


Gomendioak giza-sarearen araberan dago; baina, orokorrean nik ondoko hauek emango nituzke:

  • Sartu zure kontuan (Facebook, Twitter eta abar), joan ezarpenetara eta babestu zure pribatutasunaren maila...ez ezabatu zure izenik ere :)... baina ez utzi dena irekia.
  • Galdetu, galdetu eta galdetu ez dakizuna… ez izan lotsatirik...denok berriak izan gara… eta, zaharrak izan arren, hanka oraindik ere sartzen dugu.
  • Ez eman zuen pasa-hitzak inori ere... bankuaren pin-a ez diozu inori ematen, ezta? 
  • Ez eduki prisarik milaka lagun edukitzeko zure kontuan: hasi zure benetako lagunak gehitzen. Horrela segurua sentituko zara eta apurka apurka giza-sareen funtzionamendua ikasiko duzu.
  • Irakurri lagun berrien profilak gehitu baino lehen:
    • Nor da? Bere profilean ez badago inolako informaziorik ala, bere profila irakurri ondoren, susmo txarra ematen badizu, ez gehitu.
    • Zergatik jarri da harremanetan zurekin? Ez badauka lagun bat, zaletasun ala horrelakoren bat zurekin amankomunean, kontuz.
    • Gero eta informazio gehiago ematen duen pertsona, gero eta fidagarriagoa. Begira ezazu nire profila blog honetan (eskuineko zutabean). Gezurtia izan naiteke? Bai; baina hainbeste informazioarekin, zaila izango litzateke; eta, zu erraz konturako zinateke.
  • Kontuz aplikazio susmogarriekin, adibidez, Facebookean oso popularrak dira aplikazioak jakiteko nor bizitatzen den zure profila. Nire ustez, aplikazio hauek zentzugabekoak dira, Facebookean bazaude, jendea zure profila bizitatzea nahi duzulako; baina, gainera, horrelako aplikazioak arriskutsuak izan litzateke.
  • Kontuz kokapen geografiko aplikazioekin (adibidez foursquare eta abar)... oso interesgarriak dira... eta oso ondo dago esatea non zauden… baina kontuz... lapurrek ere teknologi berriak erabiltzen dituzte (: 


Orduan, ez ahaztu giza-sareak kotxe bezalakoak dira… kontuz ibili behar dugu abiadurekin,  beste gidariekin, errepidekin.... baina bidaiak merezi du :)




2011/01/17

Giza-sareen erabilera Euskal Autonomia Erkidegoan

EUSTATearen orrialdean saiatu nintzen topatzen giza-sareen erabilerari buruzko informazioa EAEn (Euskal Autonomia Erkidegoa).

Ezin nuenez, telefonoz deitu nien eta ondoko estekak bidali zizkidaten. Nahiz eta giza-sareen fenomenoa espresuki  aztertu ezbazen ere, web gunean eskegita dauden tauletatik datu batzuk atera ditzakegu: 


EUSTATak ere pasatu zidan (eskerrik asko Asier :) ondoko estekak:



2011/01/16

Tunisiaren iraultza giza-sareetan

Orain dela bi aste Facebookaren Human Rights Watch orrialdean irakurri nuen mutil batek bere buruari sua eman zion Tunisian. 26 urte zeukan, ikasketa unibertsitarioak eta langabezian. Kalean barazkiak saltzen bizimodua ateratzen zuen eta poliziak bere barazki-gurdina konfiskatu zuenenean, ezin zuen gehiago jasan.

Berriak hunkitu ninduen, pentsatu nuenean mutilaren etsimendua nola izan behar zen horrelako erabakia hartzeko; eta, Human Rights Watch orrialdean post bat idatzi nuen.

Atzo egunkarietan irakurri nuen nola mutilaren buru-hilketaren berria giza-sareetan zabaldu zen eta  nola giza-sareak, Tunisiaren egoera zabaltzeko eta ezagutarazteko, baliobide garrantzitsuak izan diren. The economist egunkariak ere oso artikulu interesgarria argitaratu du.

 Ziuraski Tunisiaren  iraultzari Twitter iraultzea deitzea gehiegikeria da; baina, ezin da ezeztu gaur egun giza-sareek leku bat dutenik beste komunikabideen artean -irratiak 38 urte behar zuen 50 milioi erabiltzaile lortzeko; telebistak 13 urte behar zuen kopuru berbera ailegatzeko; ordenagailuak, 16; eta, internetek, publikora ireki zenetik, 4 urte bakarrik behar zuen-. Nire ustez, honi gehitu behar diogu giza-sareak kontrolatzeko gobernuen zailtasuna zeren eta giza-sareetan pertsona bakoitza kazetaria den.

2011/01/15

Kontuz giza-sareen lagunekin :)

Larunbata denez, goazen irribarre bat jartzera gure aurpegian bideo honekin :)

Giza-sareak primeran daude jendea ezagutzeko baina kontuz, kontuz... nor lagun bezala gehitzen dugun!! :)






2011/01/14

Trendstream.net weba

Web hau interesgarria da. Giza-sareei buruzko kontsultoreak dira eta weban dauzkaten informazio eta tresnak oso erabilgarriak dira

Web ingelesaz dago baina gaur komentatu nahi dudan  tresnaren aurkezpena gastelaniaz dago. Aplikazio honen bidez jakin dezakegu zertarako herri baten biztanleek giza-sareak erabiltzen dituzten; eta herria, sexua, adina eta beste filtroak erabil ditzakegu interesatzen zaigun taldea mugatzeko. Aplikazio online eta dohainik da (badago beste bat eguneratua eta zabalagoa baina ordaindu behar da).

Prozedura ondokoa da:

1.- Joan http://globalwebindex.net/thinking/lite/ estekara.

2.- Aukeratu herria

3.- Aukeratu sexua

4.- Nahi badugu aukeratu zibernauten nortasuna: arriskutsua (risk taker), produkto eta zerbitzu berriei buruz ezagunei informatzen zaiena (informers), baiezkorra (positives), lehiakidea (striver), premium produktoen erosleak (premium lovers), nazioartekoak (internationals), abenturazalea (thrill seeker).

5.- Klik egin "view their social media profile" estekan.

6.- Hurrengo pantaian ikusiko dugu konparaketa bat: guk aukeratutako taldearen arrazoien portzentaia  giza-sareetan egoteko herriko populazio osoaren  portzentaiaren aldean.

2011/01/13

Web Adiskidetsuaren Abantaiak

Gaur goizez lagun batek esan dit nire atzoko posta irakurtzerakoan pentsatu zuen humanitatearen toke bat ematen diodala giza-sareari (adarra jotzen zebilen ☺)

Gure weba gizatiartzea ondo dago, jatorrak garelako noski; baina, abantai ekonomikoak ere badauzka; eta, ondorengo aurkezpenean adibide baten bidez azaltzen saiatu naiz.

2011/01/12

Kultur erakundeen estrategiak giza-sareetan

Gaur Rebecca Krause-Hardiaren blogean, post bat irakurri dut MOMA Museoari buruz eta bere ekimenak giza-sareetan. Postaren data aintzinakoa izan arren (2009/12/23), bere edukia eta museoaren estrategia eragina edukitzeko giza-sareetan gaur egungoa da. 


Oraingo museo honen jarraitzaile estatistika giza-sareetan oso ona da: facebookean (623.207 jarraitzaile), twitterrean  (406.787 jarraitzaile), foursquare (15.481 jarraitzaile baino gehiago) eta abar.


Giza-sareetan sartu berria zaretenentzat, kopuru hau oso altua da. Pentsa ezazue Bilboko Guggenheimek adibidez 27.389 jarraitzaile dauka facebookean; New Yorkeko Guggenheimek 173.967 jarraitzaile dauka facebookean; eta  Gasteizko Artium Museoak 3.825 jarraitzaile dauka facebookean


Baina kontuz honekin: jarraitzaile anitz edukitzea ondo egon arren, ez da giza-sareen mamia. Gure helburua da jarratzaile horiek aktiboak izatea; eta, horretarako, partekatu behar dugu; eta, partekatzea ez da  bakarrik  gure kultur erakundearen ekintzak zabaltzea, baizik eta ahotsa jarratzaileei ematea eta esaten digutena entzutea (kritikak barne).


Eta hau nola lor daiteke? Beste estrategien artean, lantalde gai bat edukitzen (hau klasiko bat da edozein arlotan), baita giza-itxura zure erakundeari ematen  ere.  Honek ez du esan nahi edukia ala hizkuntzaren maila gutxitzea baizik eta indartzea eta bereiztea erakundearen nortasuna, leku berezkoa topatzen bere esparruan.





2011/01/11

Enpresak eta giza-sareak, 24 orduko ardura

Giza-sareen erabiltzaileok batzutan esaten dugu denbora azkar doala internetan. Nahiz eta  baieztapen hau egia izan, partikularrok nahi dugunean, deskonekta gaitezke. Baina zer gertatzen da enpresekin?

Enpresek gero eta gehiago konturatzen dira arreta eta baliabideak jarri behar dituztela giza-sareetan.

Zergatik? Giza-sareen bidez berriak arin arin zabaltzen direnez, tresna indartsuak  izan litzateke enpresa baten negozioa handitzeko ala murrizteko.

Adibide bat emango dut:

Ø    2008ko irailaren 3an, Johnson & Johnson enpresak Motrin analgesikoaren bideoa argitaratu zuen. Iragarkian esaten zen ama batek, bere haurtxoa bizkar-zorroan eramaten bazuen, mina sufrituko zuela; baina, min hori ona izango litzateke bere haurtxoaren onerako zelako eta horrela “ama ofiziala” irudiko zuelako.

Ø   2008ko azaroaren 14an, polemika hasi zen blog batzuek esan zutenean iragarkiak amak irauntzen zituela.


Ø    2008ko azaroaren 17an: Johnson & Johnson enpresak bideoa kendu zuen eta barkamena eskatu zien ofendituei.


Ø    Berria agertu zen The New York TimesThe Wall Street Journal egunkarietan eta beste informazio agentzietan.

Adibide honetatik ondorio batzuk atera ditzakegu:

Ø  Giza-sareak, gure artean sortu berria izan arren, beste herrietan aspalditik erabiltzen dira (adibidea 2008 urtekoa da; eta, jadanik 2006 urtean, Time aldizkariak urte horretako pertsonik garrantzitsuaren saria web 2.0-ari eman zion

Ø  Giza-sareak tresna demokatrikoak dira, edonork erabil daiteke bere interesen alde: enpresa eta partikularrak

Ø  Adibidearen protestarekin ados egon ala ez; ezin dugu ukatu giza-sareen erreklamazioaren indarra. Honetaz, fede eman dezaket zeren eta nik batzutan giza-sareetan nire kexak aurkeztu ditudan enpresen aurka eta emaitzak onak izan dira orokorrean

2011/01/10

Blog eta tresna interesgarriak Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat

Euskal Herrian GKEek gero eta gehiago erabiltzen dituzte giza-sareak. Gasteizen adibidez Bultzain lan bikaina dago egiten Facebookean, Twitterrean eta Flickrrean


Behean zerrendatzen diitudan esteken iturria da Linkedinaren "Social Media for Nonprofit Organizations" taldea. Blogak atzerritakoak  dira; baina, gaur egun, mundua globalizatuta dagoenez,  ideia onak atera ditzakegu.


Zure interes izango direlakoan, hona doazkizue


* Blogak

Beth Kanter - http://www.bethkanter.org/ 
Chris Brogan - http://www.chrisbrogan.com/ 
Mashable - http://mashable.com/ 
Google Blog Search http://blogsearch.google.com/http://nonprofit.about.com/ 
Heather Mansfield - Social Media Guide for NPO's http://nonprofitorgs.wordpress.com 
Techsoup - http://home.techsoup.org/pages/default.aspx 
John Haydon - http://www.johnhaydon.com 
Seth Godin - http://sethgodin.typepad.com/ 
Wild Apricot - http://www.wildapricot.com/blogs/newsblog/default.aspx 
Susan Burnash – http://purpleduckuniversity.blogspot.com/ 
Leo Babouta - http://zenhabits.net/ & http://www.alistbloggingbootcamps.com/ 
FrogLoop blog: http://www.frogloop.com/ 
Irish Group - http://www.socialmedia.nethttp://socialmedia.net/ 
Third Sector Blogs - http://community.thirdsector.co.uk/blogs/ 
Shirley Ayres - http://shirleyayresconsulting.co.uk/ 
Sarah Durham's Duck Call - http://www.bigducknyc.com/blog/ 
Nancy Schwartz Getting Attention - http://gettingattention.org/ 
Social Media 101 - "tips & how-to's for beginners" - http://www.socmedia101.com/ 
YouTube NPO Folks & See3 - http://blog.see3.net/ 
Blue Avocado - http://www.blueavocado.org/ 
Chris Rose's - http://www.campaignstrategy.org 
All Facebook - http://www.allfacebook.com 
Social Media of AZ (SMAZ) - http://socialmediaaz.org/ & http://www.azprogress.org 
Stanford Social Innovation Review http://www.ssireview.org/ 
Richard Millington - http://Feverbee.com 
David Meerman Scott - http://WebInkNow.com 
Dave Kerpen Likeable Media - http://www.likeable.com/blog/ 
Laura Quinn - idealware: http://idealware.org/blog 
Gavin Clabaugh - http://digitaldiner.org/ 
Marion Conway - http://marionconwaynonprofitconsultant.blogspot.com 
Webinars and newsletters - http://www.prsa.org/ 
Kivi Leroux Miller: http://www.nonprofitmarketingguide.com/blog/
Hubspot Blog - free webinars good resources - http://blog.hubspot.com/ 
Nancy Schwartz's Getting Attention http://gettingattention.org/ 
Jocelyn Harmon http://www.marketingfornonprofits.org/

Foundation Center - http://foundationcenter.org/pnd/news/ 
PhilanTopic http://pndblog.typepad.com/pndblog/ 
Tactical Philanthropy - http://www.tacticalphilanthropy.com/blog 
Philanthropy411 - http://philanthropy411.wordpress.com/

* Mezuak bidaltzeko HootSuite - http://hootsuite.com/

* Alertak eta Jakinarazpenak bilatzeko

Google Alerts - keyword social media - http://bit.ly/a6oJI6 
Digsby - http://www.digsby.com/ 
Instapaper - http://www.instapaper.com/ 
Twitter + Paper.li - http://paper.li/ 
Readability - http://lab.arc90.com/experiments/readability/

* Bilatzen duzun informazioa leku batean gehitzeko

Google Reader - 
http://bit.ly/a6oJI6 
Google Reader + feedly - http://www.feedly.com/ 
Yammer - https://www.yammer.com/ 
Gist aggregation http://gist.com/?ref=publicprofiles 
Evernote (public sharing) - http://www.evernote.com/ 
Bravasa (private sharing) - http://bravasa.com/ 
Knowledge Networking - http://www.mygeni.org

* Gomendatutako liburuak

Berth Kanter & Allison Fine: "The Networked" Nonprofit - 
http://www.bethkanter.org/the-networked-nonprofit/ 
Chris Brogan "Trust Agents" - http://www.chrisbrogan.com/where-to-buy-trust-agents/ 
Chis Brogan's book, Social Media 101

* Giza-sarearen gidak eta politikak 

IdealWare.org - Great Research & Resources http://idealware.org/reports 
American Red Cross Social Media Guide by Wendy Harman http://bit.ly/HGkno 
American Red Cross Social Media Guidelines by Elizabeth Ping http://slidesha.re/495kIt