ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2019/05/06

Zein da zuen lan-fluxua gizarte-sareetan post-ak argitaratzeko?



Gehienok gizarte-sareak erabiltzen ditugu gure argitalpenak zabaltzeko: Facebook, Twitter, Instagram, Pinterest, Linkedin eta abar.
 
Aspalditik Hootsuite, eta duela gutxi Buffer, erabiltzen dut nire gizarte-sareak  kudeatzeko.

Zeintzuk dira plataforma hauen abantaiak?: besteak beste,  denbora aurreztea, argitalpenen data eta ordua aurretik programatzea, eta argitalpenen estatistika ezagutzea. Logikoki zenbat eta gehiago ordaindu, hainbat eta funtzionaltasun gehiago lortzen duzu, baina biek dohainik ere aukera dute -Hootsuite, Buffer-

Hau da nire hootsuite plataforma:


Hootsuite


 Eta hau nire Buffer plataforma:


Buffer




Honez gain, IFTT ere erabiltzen dut. Aplikazio honek ekintza batzuk eutomatizatzen ditu. Adibidez, Instagramera argazki bat igotzen badut, IFTTari esker, FB, Flickr eta Twitterrean automakikoki argitaratzen da.


Hona hemen nire IFTT plataforma:

IFTT


Eta, azkenik, nire lan-fluxua gizarte-sareetan:

Zure interes izango delakoan, anima zaitez zure lan-fluxua ere partekatzera!



Amaitzenko,