ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/04/30

Iphonaren arazoak onartzeko "2-step verification" babestutako Google kontua



Zuen Iphone eta Ipadek ez badute zure Google emaila ontzat ematen, begira zazu ea zure Google kontua babestu duzun "2-step verification" (egiaztatu bi pausutan -gastelaniaz, frantsesaz-) delako sistemarekin.

Niri gertatu zait; eta, beharbada ba daude beste irtenbiderik; baina, buelta pilo bat eman ondoren, kontuaren "2-step verification" kendu dut eta konpondu da.




2012/04/28

Nola erabili Google Map eta Street View elbarrituei laguntzeko?


Ekintza oso interesgarria irakurri dut Googlearen blogean.

Israel access GKEak lan egiten du bere herriko eragozpen arkitektoniak kentzeko; baina, helburu hori lortu bitartean, sartzea erraz ala zaila duten lekuei buruzko berria zabaltzen dute.

Informazio hau emateko, beste baliobideen artean, Google Maps (mapap) eta Street View  (kale bista) erabiltzen dituzte. Bi aplikazio hauekin datuen base bat egin dute (hebreeraz bakarrik dago); eta, erabiltzaileek kontsulta egiten dutenean, tokien irisgarritasuna ezagun dezakete lekura joan baino lehen.

Tamalez Street View aplikazioak oraindik Euskal Herriko udalerrien kaleetako irudi gutxi argitaratu du; baina, argitaratuta dauden lekuetako irudiekin, Israeleko GKEak bezalako informazioa udalek edota elbarrituen elkarteek ematea interesgarria izango litzaioke, ezta?

2012/04/20

Etxeko labean ogia egiteko ikastaroa Gasteizen


Atzo Gasteizen ikastaro batean egon nintzen ogia egiten ikasteko asmoz. Ekimena interesgarria dirudidanez, hona ekartzen dizuet hurrengo ikastaroen egutegia. Klaseak gaztelaniaz dira.

Besterik gabe... ekin lanari!




2012/04/10

Iñigo Cabacasaren oroimenez

Pasada zen asteburuan Iñigo Cabacasi gertatutakoaren berria irakurri nuen. Hunkituta geratu nintzen.

Gaur hil dela irakurri dut. Nire lehen hitzak  nire doluminak bere familiari bidaltzeko.

Baina, nire  bigarren hitza  argi eta garbi erresponsabilitateak eskatzeko. Demokrazia dagoenenan, zuzenbidezko estatuan bizi zarenean, ikerketarik ezezik, arduradun politikoek ere dimisioak aurkezten dituzte.

Nik ez dakit istiluak nola hasi ziren eta bost axola. Ertzaintzak nahiko prestatuta egon behar du istiluak amatatzeko inor hil egin barik.

Alderdikide ez naizenez, nazkatuta nago alderdi guztien jokoekin. Pertsona bat hil da. Hori bai garrantzitsua. Ez da unerik alderdi bakoitzak bere interes politiko zorigaiztokoei begiratzeko, baizik eta  gure gizartearen demokrazioa babesteko. Franco diktaduraren sasoian horrelako gertaerak sarritan bizi  ginen eta ezin genuen ezer egin; baina, gaur egun  onartzen badugu, geu gara errudunok, besterik ez.

Iñigoren bizitza galdu egin da. Gazte bat hil egin dute eta tragedia horrek ez dauka erremediorik. Baina, erresponsabilitaterik ez badago, bihar zu ala zure seme-alaba izan daiteke. Prestatuta al zagoz horretarako?

Xiberoko maskaraden egutegia

Pasada zen igandean aurtengo lehen maskarada ospatu zen Sohütako Hokin auzotegian,  Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Elkarteak antolatuaz.




Izugarrizko polita izan zen; eta, ikustea gomendatzen dizuet. Hona hemen hurrengo agerraldien egutegia:

Apirilaren 15an: Muskildin - Urdinarben.
Apirilaren 22an: Barkoxen.
Apirilaren 29an: Lexantzün.
Maiatzaren 6an: Gamere - Zihigan

Eta ordutegia: goizeko 10:00etan barrikadak; eta, arratsaldeko 4:00etan, maskarada




Informazioa: Xiberoko Turismo bulegoa 05 59 28 51 28 (Atharratze) edo 05 59 28 02 37 (Maule)