ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/10/25

Aholku batzuk erretratuak hobetzeko


Argazki makinekin erretratu pilo bat egiten dugu: umeak, familia, lagunak eta abar.

Hona hemen arau batzuk erretratuak hobetzeko:

1.- Kontuz argiarekin: argi oso gogorra txarra da (ad. eguerdiko 1.etan); hobe da beti argi leuna.



2.- Gero eta hurbilago, gero eta hobeto: lehen planuarekin erretratua indartzen dugu.



         Eta erretratuaren pertsona urduritzen bada kamara hurbiltzen dugunean? Ba, apurtzu bat atzerantz goaz; eta, bi aukera daukagu:

A.- Kamara reflex baldin badugu, erabili teleobjetiboa (80 mm-tik gora ondo dago) eta ireki apertura (f. 4 edo f. 5,6), pertsona fokuratzeko eta atzealdia zehaztugabe uzteko -kamara konpaktu batzuekin ere apertura alda daiteke-



B.- Beste aukera (kamara reflex edota kamara kompaktuarekin), atzerantz joan eta argazkian atera pertsona bere inguruan.



3.- Pertsonaren aurpegiak nortasun handia badauka, hobe da erretratu sinplea ateratzea.



4.- Umeen erretratuak naturalagoak geratzen dira jolasten dutenean.




 Azalpen hauek erabilgarriak izango direlakoan....

Agur.......





No comments:

Post a Comment