ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/12/08

Pintxo-Pote solidarioa Gasteizen

Gasteizen bizi bazarete edo hemendik buelta bat eman nahi baduzue, bihar ta etzi gomendatzen dizuet Azoka plazara joatea "Gourmet ardoa" gozatzera.

Arabako Errioxako ardo eta txakolina edan ezezik, pintxoak ere jan ditzakegu. Eta, prezioak ez dira batere garestiak:  pintxoa, 1 €; urteko ardoa: 0,50 €; ardo ondua: 1 €; erreserba edo egile ardoa: 1,50 €; 'La Plaza' ardo kopa: 2 euro.



Eta batera solidarioak izan nahi badituzue, pasatu Bultzain GKEa dagoen lekutik eta dastatu pintxo bat. Gomendatzen dizkizuet odolosteak, Maeztuko Suso enpresak egiten ditu eta nire gogokoenak dira.




Bultzain, Gasteizko gobernuz kanpoko erakunde bat da.  Palo Alton etxe bat dute kalean bizi den jendea babesteko. Eta dirua behar dute etxe honen gastuak ordaintzeko.

Bultzainaren postua irekita egongo da abenduaren 9an (ostirala), 18:30etik 22:00etara; eta, abenduaren 10ean (larunbata), 11:30etik 15:00etara eta 18:30etik 22:00etara.

ON EGIN!




2 comments: