ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/01/03

Bilaketa, salbamendu eta erreskate zerbitzuengatiko tasa



Nahiz eta bilaketa, salbamendu edo erreskate zerbitzuengatiko tasa berriak publizítate handia jaso duen, ez dago soberan gogoraraztea ihazko abenduaren 29tik aurrera indarrean dagoenik.

Hona doakizue prestatu dudan informazioa (Kontuz: hau laburpena besterik ez da; eta, zalantzaren kasuan, beti Legearen artikulu osoa -hogeita hirugarren artikulua- kontsultatu behar da).



·         Zein kasutan ordaintzen da?: Herrizaingo Sailaren berezko edota hitzartutako taldeek, egoera zailean dauden pertsonak bilatu, salbatu edo erreskatatzeko zerbitzua ematen duten ondorengo kasuetan (ofizioz edo aldeak eskatuta):

1.  Pertsonentzat arriskutsu diren jolas edo kirol-jarduerak egitearen ondorio direnean.

§         Eta zeintzuk dira jolas edo kirol-jarduera horiek?:

·         Bere modalitate eta estilo guztietan: urpekaritza, igeriketa-zeharkaldiak, windsurfinga, flysurfa, uretako eskia, wakeboarda, wakesurfa, skurferra, uretako motoak, bodyboarda, surfa, raftinga, hydrospeeda, piraguismoa, arraunketa, arroilen eta troken jaitsiera, zubi-saltoa, goma-saltoa, kite buggya, quadak, eskalada, kirol-espeleologia edo «espeleismoa», mendiko bizikleta babes-kaskorik gabe, moto-krosa, mendiko motordun ibilgailuak, raid eta trec diziplinetako hipika, zaldizko turismo eta ibilaldiak, eskia, snowboarda, elurretako motoak, paraskia, snowbikea, mushinga, skibikea, aerostazioa, parakaidismoa, base-jauzia, hegaldiak ultrarinetan, hegaldiak motordun eta motorrik gabeko aparatuetan, parapentea, delta hegala eta parasailinga

2.  Arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta edo debekatuta dutenetan egiten direnean.

3.   Aurkako fenomeno meteorologikoen ondoriozko alerta laranja edo gorria egon arren egiten direnean.

4.    Objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe eskatzen direnean edo arriskua dagoelako itxurak egiten direnean.

·         Zein kasutan ez da ordaintzen?:

o Katastrofe publikoko egoeretan, edota zerbitzu horiek interes orokorreko arrazoiengatik, eta ez partikularren ematen direnean.

o  Itsasoan pertsonak salbatzeagatik edo itsasontziak erreskatatzeagatik, legedi espezifikoan eta nazioarteko hitzarmenetan aurreikusita dauden kasuetan

·         Nork ordaindu behar du?: 

o       Zerbitzuaren jasotzaileek
o  Jolas eta kirol-jardueren antolatzaileek (kontuz: antolatzaileek ez badute ordaintzen, jasotzaileak erresponsable subsidiarioak dira).
o   Aseguru-entitateek (onuradunak aseguru-poliza bat kontratatuta badu tasa honi lotutako kasuak estaltzeko).
§  Tasaren kuotaren zenbatekoaren muga polizan kontzeptu horretarako aseguratutako zenbatekoa izango da, eta, halakorik ez badago, prestazio osorako aseguratutako zenbatekoa.

·         Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra?: Zerbitzua ematen hasten den unean (dotazioa ateratzen den unean)

·         Zenbat ordaindu behar da (euroak/ordua)?:
o       Zerbitzua emateko erabilitako pertsona bakoitza: 36€.
o       Ibilgailu bakoitza: 38€.
o       Helikoptero bakoitza: 2.093€.
o       18 metroko edo gutxiagoko luzera duten itsasontzi bakoitza: 383€.
o       18 metrotik gorako luzera duten itsasontzi bakoitza: 2.017€.
Garrantzitsua:
·         Ordu-zatikien kasuan, tarifaren zenbatekoak modu proportzionalean aplikatuko dira.
·         Gehienez lau orduko tartea likidatuko da.
·         Zerbitzu berari pertsona bat baino gehiago badagozkio, denen artean proportzionalki banatuko da kuota.

·         Tasa honen salbuespenak:
o       Edozein eratako urritasun edo asaldura psikikoa duten pertsonak.
o       16 urtez azpikoak.
o       Erreskatean edo aurreko fasean hildakoak, edo ondorengo fase batean hildakoak baldin eta bilaketa, erreskatea edo salbamendua eragin zuten arrazoiengatik hil badira.
Kontuz: salbuespena hauek ez dira aplikatzen jolas eta kirol-jarduerak antolatzaileei eta aseguru-entitateei.

Beraz, badakizue, kirola egin baina kontuz ibili!


No comments:

Post a Comment