ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/04/10

Iñigo Cabacasaren oroimenez

Pasada zen asteburuan Iñigo Cabacasi gertatutakoaren berria irakurri nuen. Hunkituta geratu nintzen.

Gaur hil dela irakurri dut. Nire lehen hitzak  nire doluminak bere familiari bidaltzeko.

Baina, nire  bigarren hitza  argi eta garbi erresponsabilitateak eskatzeko. Demokrazia dagoenenan, zuzenbidezko estatuan bizi zarenean, ikerketarik ezezik, arduradun politikoek ere dimisioak aurkezten dituzte.

Nik ez dakit istiluak nola hasi ziren eta bost axola. Ertzaintzak nahiko prestatuta egon behar du istiluak amatatzeko inor hil egin barik.

Alderdikide ez naizenez, nazkatuta nago alderdi guztien jokoekin. Pertsona bat hil da. Hori bai garrantzitsua. Ez da unerik alderdi bakoitzak bere interes politiko zorigaiztokoei begiratzeko, baizik eta  gure gizartearen demokrazioa babesteko. Franco diktaduraren sasoian horrelako gertaerak sarritan bizi  ginen eta ezin genuen ezer egin; baina, gaur egun  onartzen badugu, geu gara errudunok, besterik ez.

Iñigoren bizitza galdu egin da. Gazte bat hil egin dute eta tragedia horrek ez dauka erremediorik. Baina, erresponsabilitaterik ez badago, bihar zu ala zure seme-alaba izan daiteke. Prestatuta al zagoz horretarako?

No comments:

Post a Comment