ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2012/06/06

Linkedin pasahitz asko lapurtuta

Gabon,

Atzo Errusiako pirata informatiko batek esan zuen Linkedin gizarte-sareko 6,5 miloi pasahitz lapurtu zuela.

Gaur Linkedin-ek onartu du egia zela nahiz eta ostuko pasahitzen zenbakia zehazturik gabe.

Linkedin-ek esan du doakizunei email bat bidaliko diela jarraibideekin; baina, badaezpada, soberan ez da egongo pasahitza aldatzea.

Hona hemen aholku orokor batzuk gure pasahitzak indartzeko eta babesteko:

1.- Sekulan ez aldatu pasahitza email baten esteka jarraitzen zeren eta esteka hori erabil daiteken gezurrezko web orrialde batera abiatzeko.

2.- Aldatu zure pasahitza gutxienez hiru hilabeteetan behin.

3.- Ez erabili pasahitz berbera web guztietan.

4.- Ez erabili hitz ezagun bat (hiztegian ezin bada aurkitu, hobeto).

5.- Pasahitzan erabili gutxienez 10 karaktere (letra larri eta xeheak, zenbakiak eta ikurrak erabiltzen badituzu, hobeto).

6.- Ez eman zure pasahitza beste bati, ezta idatzi ere.

7.- Ordenagailu publiko batetik zure kontuan sartzen baldin bazara,  ez ahaztu ateratzen zure kontutik amaitzerakoan.

Honez gain, gurutzatu atzamarrak eta behatzak...



No comments:

Post a Comment